Olerkiak
Tene Mujika

Miren Itziar-i idazkiak eta Olerkiak, Jaungoiko-Zale, 1923

 

 

LO GOZOA

 

Lo dago haurra bere sehaskan

izarra baino ederrago,

amatxok gozo abestu dio:

“ene maitea! lo lo, lolo!”.

Lo dago haurra, eta egiten du

irribarre guztiz gozoro,

gizaxotxua gotzontxuekin

pozetan ametsetan dago.

 

Lo dago haurra... bere ondoan

amatxo baita eserita,

samurtasun txit haundiarekin

berari begira-begira;

zentzumen oro eta bihotza

haurtxuagan ditu ipinita

bere semeaz oldozten ama

beste gauza orotaz ahaztu da.

 

Lo dago haurra, ai lo gozoa!

gotzontxuekin ametsetan;

ama maiteak zintzo gorderik

ezerk ere esnatu ez dezan

 

Ai lo gozoa zetorkidana

amaren abes biguinarekin....!

Ai lo hartatik esnatu banintz

han donokian gotzonekin!

 

 

Olerkiak
Tene Mujika

Miren Itziar-i idazkiak eta Olerkiak, Jaungoiko-Zale, 1923