Olerkiak
Tene Mujika

Miren Itziar-i idazkiak eta Olerkiak, Jaungoiko-Zale, 1923

 

 

ARRANTZALEEN ABESTIA

 

Egunsentian

kai muturrean

ipar mehe-meheak

nire musua

ukitzen du;

berarekin maite

bihotz nireak

zure leihora

agur samurra

bidaltzen du.

Eguerdian

Itsas gainean

urak leunki

nire ontzia

jaikitzen du;

bertan zabuka

zeutaz oldozten

ai! maitasunak

nire bihotza

txoratzen du.

 

Arratsaldean

ihesi duen

eguzki gorriak

nire bihotza

ituntzen du;

baina kaira

hartzen dut

eta zure begien

argi ederrak

alaitzen du.

 

Itsasoa hainbat

zabal sakon den

maitasuna dut

bihotzean;

beronen jabe

egin zinen zu

kaian lehenengoz

ikustean.

 

Ordu ezkero

maite nirea

gozoro zaitut

nik gogoan

gauaz, egunez,

garai orotan;

nahiz lehorrean

eta itsasoan.

 

Eta goizero

Neskutz Mireni

eskatzen diot

otoi beroz,

lagun deigula

hainbat lasterren

elkar gaitezen

maitez biok.

 

 

Olerkiak
Tene Mujika

Miren Itziar-i idazkiak eta Olerkiak, Jaungoiko-Zale, 1923