|
Olerkiak
IKAZKIN LILURATUA (Abestia)
Neure txondorra utzita iturrira nintzen, suila betetzen zegoen neskatxa bat bertan; hark eman zidan ura, ai ze gozoa zen! Geroztik hain gozorik ez dut berriz edan!
Ikazkina naizenez eta ikazkintzan beti, hain ume ederrik inoiz ez nuen ikusi; horrela bere itxurak, eder, zoragarri, gentza lapurtu zion nire bihotzari.
Lagundu nion suila burura jasotzen, baina ezin ausartu etxera laguntzen; nahiagatik lagundu, ez dakit zer nuen inola asmatu ezin baimenik eskatzen.
Olerkiak |