|
Olerkiak
HILTEGIAN
Mendien barrenean hantxe landa artean, hiltegi bakartxo bat dago nire herrian. Bertan toki txiki bat zeina hobi bat den... honen aurrean ohi dut malkoa begian.
Maite-maiteak nituen izaki gaixoak hantxe gordeak ditu toki txikitxo hark. Nola ba ez ixuri nik bertan malkoak? Ai! ez daki aizuntzen bihotz saminduak!
Baina hiltegi hortan da gurutze bat zutik, eta gurutzean Josu besoak zabalik; nahiz eta begiak eduki malkoz lainoturik maiteen poza dakust gurutze hartan nik.
Eta itxaropen gozoak pozten dit bihotza, pozgarri azalduaz betiko bizitza. Horrengatik nire malkoen zioa otoi bihurtu eta donokira doa.
Olerkiak |