|
Olerkiak
ARRANTZALEAREN OTOIA
Egun berriak itsas zabala margo berriz azaltzean, eta Andutz-mendia honi begira eguzkiz janzten denean, eta zuhaiztitik txori-abesak beren lotatik itzartu, baita artzain-mutil itziartarrak artaldea mendiratu, Debaren aurrez itsas barean txalupa dager geldirik, nola umetxoa bere amaren magalean lo harturik.
Geldi-geldirik, txalupatxua ur azai oztin garbian, gora dihoan eguzkiaren izpi dizdizkor artean, ohar geltsu eta gozatsua da ikuskizun ederrean edo lerrotxo beltz, ikurkorra eleski zoragarrian.
Begira ditu Arno eta Andutz, baita inguruko muinatzak; zelai lilitsu, sagasti eder, solo, basetxe eta landak; begira ditu zuhaitzetatik txorrotxioka txoriak; begira ditu pozaren pozez donoki goitik gotzonak, dantzutelako txalupatxotik igo den otoi xamur bat: Ene Itziarko ama biguna, (dio arrantzale onak) Goiz hontan Zeutzat agur gozoa dauka nire maitasunak, hainbat zorion demaio bada Zuganako itxaropenak.
Egun berria Jaunak maitari argitutzeaz batean zure txadon-ohi Andutz-oinean ageri zait begi aurrean; gogoaz zakuts Neskutz ederra, Itziarko bakaulkian, bitartekotzak jartzen zarela Jainko eta neure artean.
Horrengatik itxaropenaz itsas hontatik dei zaitut; nire bizia, eta uste nirea, Miren! Zugan jartzen ditut! Eta nire gain jaikiko balitz ekaitz gogor itsukorra, lagun egidazu, o Ama gozo itsasoko Izar Ederra! deiturik maitez Zeure altzoko kai eskier horretara.
Arrantzaleak bere otoia, amaitutzeaz batera irabioka doaz gotzonak, han, Mireni aurkeztera... Ama gozoak ontzat harturik otoia, seme onari, Itziar goian eskaini zaigu itsasgizonen Zaindari.
Olerkiak |