![]()
|
Olerkiak
ANAIA BURUÑURDUNA
Buru-oinak gorririk, ehun-zakarra soinean, sorbaldan bide-zorroa, eta itsuta gerrian, anaia buruñurdun bat etorri zait eskean apal eta txiro, Jainkoaren izenean. Donearen irribarrea du ezpainean, eta barrengo gentza igartzen zaio bekokian, Kristo aintzartzeko gogoz, da txiro ludian, beraz aberats izatearren donokian.
Halako eratasun haundiaz zait aurkeztu, hain da apala lekaide jainkotiar txiroa, non bera ikustean, ai! neuregan dut oldoztu; eta burbei luzatu diot nire ukartxua... Ba buruñurdunak bere apaltasunez du apalerazotu nire gogo harrotua.
Olerkiak |