Pernando, bizirik hago oraindio
8. AGERRALDIA
(Kalean Zabala dago eta Pernando azaltzen da; diosalak eta egiten dizkiote elkarri.)
ZABALA
Eup! Zer diagu?
PERNANDO
Hemen ba motell. Pazkoazkoa egin behar dela eta txartel bila bidali nau andreak.
ZABALA
Eta? Eman al diate?
PERNANDO
Kaka zaharra. Bele beltz horrek ez dik ezer debalde emango. (Atzeruntz seinataluz.)
ZABALA
Etxe horretan denak antzekoak. Ni ere joan nauk Erretorearen etxera, mesedetxo bat eskatzeko asmotan, baina Erretorearen neskame xuhur muturbeltz horrek...
PERNANDO
Zein? Bittori?
ZABALA
Horixe bera. Antzarrak perratzera bidali nau; nik ere bidaliko nuke beste norabait baina...
PERNANDO
Atso hori tratatzen jakin behar duk, bestela jai daukak eta, tratatzen.
ZABALA
Tratatu? Ipurtzulotik bainaparda bai sartu!
PERNANDO
Motell, hori duk jenioa hori! Horrenbesterako ere...
ZABALA
Egia duk eta, Atso zahar horri ogi koskorrik aterako dionik ez duk Amezketan jaio.
PERNANDO
Hori ere ikusteko zegok. Baietz ni orain joan eta Erretoreak daukan kalabazarik ederrena ekarri!
ZABALA
Nola egin behar duk hori?
PERNANDO
Utzi nere kontu. Abilezia behar horretarako! Baietz ekarri berak emanda.
ZABALA
Ezetz.
PERNANDO
Zenbat jokatuko diagu?
ZABALA
Lau botila ardo.
PERNANDO
Hiru txikikoak?
ZABALA
Litrokoak.
PERNANDO
Konforme. (Eskua ematen diote elkarri.) Hik itxoin ezak hemen eta ikusiko duk nola ekartzen dudan.
ZABALA
Bestela, botila ardoen bila joango nauk.
PERNANDO
Hik nahi duan bezala. Apari-merienda ederra egin behar diagu gaur.
(Iluna)
Pernando, bizirik hago oraindio |