Pernando, bizirik hago oraindio
7. AGERRALDIA
(Don Gaxpar liburuxka bat ari da irakurtzen konfesalekuan jarrita, marmarka. Pernando iristen da bekoskoarekin.)
PERNANDO
Egunon (Ez dago umore onez)
DON GAXPAR
Hara Pernando. Pasa al zaik aurreko kasketaldia? Jakingo duk ba umea bataiatu genuela azkenean?
PERNANDO
Ez nator nere gogoz; andreak bidali nau txartel bila etorri behar nuela eta.
DON GAXPAR
Beharko txartela! Bestela ez zegok Pazkoazkoa egiterik. Ikasi duk dotrina osoa?
PERNANDO
(Zakar samar) Aritu gara.
DON GAXPAR
Ea. bada. Ikus dezagun. Galdera errax batekin hasiko gaituk: aber Pernando, zer esan nahi du Santuen Komunioak?
PERNANDO
(Bihurri) Artorik ematen ez duena, eramango duela Inpernuko Demonioak?
DON GAXPAR
(Haserretuta) Aldegin ezak hemendik! Aldegin ezak nere begi bistatik. Txartela ez, kalabaza galanta merezi duk hik, kalabaza.
(Iluna)
Pernando, bizirik hago oraindio |