Pernando, bizirik hago oraindio
Xabier Mendiguren

Euskaltzaindia / BBK, 1989

 

 

4. AGERRALDIA

 

        (Eliza kanpaiak entzuten dira, ezkontzarako deika; organua ere entzun daiteke; argia pizten da, eta erdian ditugu, aldarearen inguruan, Don Gaxpar, Pernando, Joxepa, Aitapontekoa eta Amapontekoa, eta Mezamutila aukeran.)

 

DON GAXPAR

        Senide maiteok, ene kristautxook, oso pozgarria zait, eta pozgarria zaio halaber Jaungoikoari zuek hemen elkarturik ikustea; zertarako eta fameli berri bat osatzeko, neska-mutil gazteok bere bihotzak elkarri lotu eta Jesukristori eskaintzeko. Hala esan zigun gure Jaungoiko Jaunak: ugaldu zaitezte eta mundua kristauez bete. Eta halaxe esaten dizuet nik ere: hik Joxepa, ondo zaindu ezan Pernando eta berak esandako guztiak txintxo bete itzan. Hik Pernando, lana gogor egin ezak etxea aurrera ateratzeko eta etxeko lagunak eta ondasunak xuxen eta zintzo goberna itzak, denak zerura bideratzeko. Biok izan zaitezte kristau eta eliztar onak, eta gauzak behar bezala egin itzazue.

 

PERNANDO

        Bai, hemendik aurrera egin behar behar bezala, orain arte ahal zen moduan ibili gara eta. (Farrezka hasten dira bertakoak; iluna)

 

Pernando, bizirik hago oraindio
Xabier Mendiguren

Euskaltzaindia / BBK, 1989