Pernando, bizirik hago oraindio
Xabier Mendiguren

Euskaltzaindia / BBK, 1989

 

 

14. AGERRALDIA

 

        (Don Gaxpar etxera ailegatu berria da, eta kapelu eta gainerakoak kentzen dihardu, Bittori etxeko lanetan ari den bitartean.)

 

DON GAXPAR

        Bittori! Gaur beste lagun batentzako bazkaria ere prantatu behar dun, gonbidatua dinagu eta.

 

BITTORI

        Ederki. Gaurko gainera amurraiak ditugu.

 

DON GAXPAR

        Primeran! Asko gustatzen zaizkiola uste dinat.

 

BITTORI

        Eta zein da ba, bazkaltzera datorren gonbidatua?

 

DON GAXPAR

        Zein? Pernando.

 

BITTORI

        (Haserre eta harriturik) Pernando?

 

DON GAXPAR

        Bai; horixe bera.

 

BITTORI

        Alfer, zikin, mozkor, narrats, alproja, gezurti, lapur hori?

 

DON GAXPAR

        (Irrifarrezka) Ez dion kalabazarena barkatu, e?

 

BITTORI

        Ezta barkatuko ere! Zer uste du ba lotsagabe horrek?

 

DON GAXPAR

        Hori ere ez zegon ondo, Bittori. Lagunurkoari barkatu egin behar zaizkion egiten dizkigun gaiztakeriak.

 

BITTORI

        Barkatuko diot ba, baina horrek ez du etxe honetan amurrai haundirik jango, nik ahal dudala.

 

(Iluna)

 

Pernando, bizirik hago oraindio
Xabier Mendiguren

Euskaltzaindia / BBK, 1989