Pernando, bizirik hago oraindio
17. AGERRALDIA
Erretorearen etxe aurrean; Don Gaxparrek txerri hila atera eta ate ondoan jartzen du, kako batetik zintzilik, jendea (herritarrak), esamesaka ari den bitartean).
HERRITARRA 1
Hara, aurten Erretore Jaunak ere hil du txerria.
HERRITARRA 2
Kaskar samarra da baina.
HERRITARRA 1
Aizu! Ez da gutxi. Orain arte ez du sekula txerririk hil ere egin.
HERRITARRA 2
Bai; aurten behinipehin Erretorearen odolkiak jateko aukera izango dugu.
DON GAXPAR
(Aurreko aditu duela, eskuaz sabelean joz) Nere odolkiak jateko pixka bat gehixeago itxoin beharko duzue.
HERRITARRA 2
(Larri samar) Ez beza txartzat hartu, Don Gaxpar, guk esan nahi genuen...
DON GAXPAR
Bai, bai, bazekiat zer esan nahi huen, eta arrazoia ere ez zaizue falta. Konturatu naiz nik ere banatu behar ditudala txerrikiak, beste guztiek bezala.
HERRITARRA 1
Guk ere bidaliko diogu aurten, urtero bezala.
HERRITARRA 2
Baita guk ere.
DON GAXPAR
Eskertuko zaizue, eskertuko zaizue.
(Iluna)
Pernando, bizirik hago oraindio |