Pernando, bizirik hago oraindio
Xabier Mendiguren

Euskaltzaindia / BBK, 1989

 

 

15. AGERRALDIA

 

        (Kalean; beren etxetik atera eta Erretorearenera doaz Pernando eta semea, ahal duten neurrian eta mailan dotore jantzita.)

 

PERNANDO

        Hi kalean geratu hadi, isil isilik eta inork ikusten ez hauela; konprenitu duk? (semeak baietz buruaz) Ni barrura sartuko nauk, eta deitzen diadanean sartu barrura, esan bezala; aditu duk? (Berriro baietz semeak)

        (Erretorearen etxeko ate aurrean Pernando deika; semea bazter batean; Bittori ateratzen da.)

 

BITTORI

        Zer behar duk gaur, beste kalabaza bat?

 

PERNANDO

        Ez ba, ez ba. Don Gaxparrek bazkaltzera gonbidatu nau eta...

 

DON GAXPAR

        (Etxe barrutik) Sartu, Pernando, sartu barrura lotsarik gabe.

 

BITTORI

        Hik lotsa zer den ere ez dakik eta. Segi.

 

PERNANDO

        Jesus! Hori da umorea, hori.

 

(Iluna)

 

Pernando, bizirik hago oraindio
Xabier Mendiguren

Euskaltzaindia / BBK, 1989