www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesino ona
Juan Antonio Mogel
1803

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Confesiņo ona edo ceimbat gauzac lagundu biar deutseen confesinuari ondo eguiņa izateco, Juan Antonio Mogel. Fermin Larumbe, 1803

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKASTE XIV

Pekatu ixilduben ganian laugarren dotrinia.

 

        I. Zeren ganian izango da gaurko dotrinia?

        E. Gauza beraren, edo pekatuben agertute txaarraren ganian.

        I. Nortzuk geijago uts egin darue onetan?

        E. Esan daruenak pekatuba aztutzat, lotsaz gordeta euki ezkero. Jauna dirautse konfesoriari, txikartxuba nintzala egin nituzan zikinkerija, edo pekatu zantar batzuk;. gomutau jat konfesau ez ditudala, aztuta euki ditut.

        Aztuta euki dituzunak, aztutzat konfesau biar dituzu; baña lotsaz ezin esanda, pekatutzat, ta konfesakizun preminazkotzat euki ditubanak, esan biar ditu zuzen, irago jakona legez. Guzurra dinue askok. Ez jakeezan aztu; sarri gogora etorri jakeez sermoe, ta beste ordu askotan. Euki ditubez ezin esanda lotsaz, ta bildurrez, ta gero lotsatuten dira esaten lotsaz gorde ditubezala. Zer balijoko deutse agertutia lengo pekatu konfesau bagiak, agertuten ezpaditubez, zeinbat konfesino ta komunino gaisto egin ditubezan konfesau ezinaz bildurrez? Orra len esan gendubana, geruago ta gatxago egiten dala pekatubak agertutia, gero esan biar dirialako konfesino, ta komunino dongaro eginak bere.

        Orain lotsa andijaz arkituten nas, dino beste batek; baña konfesau eragingo deustaz erijotzako orduban kondenatako bildurrak. Uste dot emongo deustala Jangoikuak asti, epe, ta lekuba; deituko deutsat konfesore on bati, ta ordu atan konfesino jeneral bategaz garbituko dot arimia.

        O diabrubaren asmo dongia! Nundi dakizu emongo deutsula Jangoikuak epe, asti, edo denporia? Ilten ez dira asko beingo baten ezertako astirik ez daukeela? Onelan ilten ez dirianai bere, zeinbaiti buruba galduten jakee? Ez dot ori gura. Daigun ezauera osuaz zagozala zeure gaisotasun peligruzkuan. Baña nun eukiko dozu buruba edo billatu edo esaminia egiteko urte askotako bizitziaren ganian? Gatx gogorrak, buruko astuntasunak, kalentura erragarrijak, bildurra aetan dabilzan jentiak, largako deutsube ondo konfesetan, ta matasa guztijak baño nastaubagua eukiko dozun konzienzija arildu edo garbituten? Erraz izango da arpegiz arpegi, esatia konfesoriari ainbeste pekatu len mantillapian, ta sareta bateti esan ezinda egon bazinian? O itsutasuna! Bildurrak esan eragingo deustaz, dinozu. Eta bildur utseko konfesinua, zelangua da? Ai egija esan gura balebe erijotzako peligruban konfesau gero ta osatu dirianen batzuk, ta zelango leukian batek baño geijagok, orduban bere lotsaz gorde zitubezala pekatubak, ta infernura biar ebeela Jangoikuak osatu ezpalitu. Enzun san Antonino Florenzijakok dakarren jazoera, edo ejenplu bildurgarri au.

        Dama ondo jaijo batek egin eban bere burubagaz, ta bakarrian eskuka loi edo zantar bat aragijari atsegin dongia emoterren. Egin onduan, sartu jakon egin ebalako damu ta pena gogorra; zerren ez zan beste asko legezkua, bein, birritan, ta askotan eginda bere, bizi dirianak damu baga. Txikituten eban negarrez bere buruba. Ai ene! Zirautsan konzienzijak isiltzaka; pekatu mortalian zagoz; ilten bazara, kondenauko zara. Zuaz konfesore bategana, ta agertu egijozu egin dozuna ezer estari baga; bada edo konfesau, edo kondenau. Diabrubak esesten eutsan besteti; zelan len ain garbi ta honestatxuba izanik, esango deutsazu konfesoriari, gauza ain ezaña? Zer esango deutsu? Itxi egijozu beste era obiago baterako. Alan bada, konfesau ta komulgetan zan ezer aitatu baga, geruago ta larrijago egiten zala. Erabagi eban monja sartutia. Ez eguan konbentu guztijan bat bera baño penitente ta orazino zaliagorik, ta zan guztijen ejenpluba. Baña sugia ill baga, munduban eginiko pekatuba agertutzaka. Jangoikuak orazinoeko egon aldijetan emoten eutsazan inspirazino ta argi andijak. Ai gaisua! Zer balijo deutsube ainbeste penitenzijak zeure humiltasunaren paltaz agertuten ez badozu pekatuba? Marasma baten biarra, neke alperra, arbola igartubari simaur, ongarri, edo satsa ezartia. Konfesau egizuz. Baña bildurrak lotuten eban ez agertuteko, ta aurrera eruazan komunino dongaak eta penitenzijak. Alango baten egin eben monja guztijen buru, edo abadesa. Orduban gatxago eritxon konfesetia birtute andikotzat eukeelako. Bete eban pekatuben neurrija, eldu jakon atzeneko gatxa, edo erijotzako denporia. Orduban bere konzienzijak, edo aingerubak ez eutsan largaten bakian, konfesau egizan. Deitu eutsan konfesoriari, ta bildurraren indarrez, atera eban berba au, Jauna eskrupulu bat daukat.

        Baña zelan konfesoriak eukan santatzat, esan eutsan, oreek dira diabrubaren tentazinuak, ta kendu begiz eskrupulubak. Alan geijago esan baga komulgau zan, artu eban oliazino santuba, ta ill zan monjaz ingiraturik, negarrez egozala alango abadesa santa bat galdu biar ebelako.

        Ill zan gau atan, eguan bakarrik koruban birtute andiko monja bat enkomendetan bere abadesa difuntiaren arimia. Eta orra nun lanparako argijan dakusan keriza balz ikaragarri bat. Irago zan dana buruti biatzetara; baña Jangoikuaren grazijak sendotuta, itandu eutsan. Zer biar dozu? Ai ene! eranzun eutsan itxura baltzak; ni nas zuben abadesa gaur ill, ta infernuban naguana; ez nigaiti orazinorik egin; Jangoikuaren justizijak errazoe andijagaz kondenau nau, sarri, bizi ninzanian, abisau eustalako konfesau negijala, gaztetxuba nintzala munduban, edo monja sartu baño leenago neure burubagaz egin neban eskuka zantar, edo tokamentu pekatuzko loi bat.

        Inos ez neban konfesau; alperrak izan dira nire penitenzija, ta orazino luziak; izan neindekian santa andi bat pekatuba egin nebanian. Konfesau baneu, gero egin nituzan obra on guztijakaz. Baña galduba nas, galduba betiko, neure onria geijaguan euki nebalako neure arimia baño.

        O ejenplu arrijak bigundutekua! Pekatu bakar batek galerazo biarra ainbeste penitenzija! O onra gaistua, eta zeinbat eruan dituzun infernura! Konfesau ezin zitubana munduban ixildurik, dakar beste munduti Jangoikuaren justizijak agertutera pekatu guztijak ta bere kondenazinua beste monja bati, onen bidez bestiai, ta arik ona publikau edo zabaldu da pulpitubetati sarri besteen bildurgarrirako. Zeinbat errazago izango eban konfesore bati zuzen agertutia!

        Kristinaubak, badago iñor zuben artian onelan diabrubak enganaurik? Erdu ona esatera erijotzako orduban agertuko dituzula, ez pekatu bakar bat monja ak egin eukian legez berba gitxitan, baita bere pekatu ezain asko. Gura dozu arimia galdu betiko onra apur bategaiti? Zer dinot? Onria galduko dozula? Konfesoriagazkua galduko dozula? Galdu beeban onrarik Madaleniak juan jakonian Kristori bere oñetara? Alabau eban Jesus onak; atera eban arpegija bera gaiti dongaro esaten ebenen artian; emon eutsazan oñak negarrakaz busti egijozan, ta biurtu zan etxera onraz beterik Jesusen aldeti. Eta zelango onriaz zabalduten da bere penitenzija, ta konfesino humildia? Samarijako andra txaarra izan zanari, ze desonra etorri jako penitenzija egin ezkero? Ah kristinaubak! Konfesino egijazko, garbi ta oso bati lagunduten deutsanian pekatuben damu, ta ondu gura benetakuak, onretan dau arimia konfesoriaren begijetan bere. Eta zeinbat geijago aingeruben begijetan, ta Jangoikuaren aurrian? Ez dino Kristok, aingerubak jai andija zelebretan dabeela zeruban pekatari baten egijazko konbersino, edo biurreran? Orra zelan zeruban bertan onretan dabeen ondo konfesetan dana.

        Orreek alan dira, dino nok edo nok; baña ez da erraz agertuten uste askotako pekatu ixildu, ta egin dirian konfesino ta komunino dongaak. Eta errazago izango da emen lurrian eruatia bizitza larri, atsakabez ta kezkaz betia, lo gozorik bere ezin dala? Zeinbatek amesetan bertan irago daruez bildur gogorrak? Jauna, ez dot nik orrelango ames bildurgarririk egiten; ez atsakabarik eukiten konfesino ta komunino donga asko egin baditut bere. Barre egiten dot, olgetan nas galanto kezka baga. Bai? Baña zer esan zure biziera orregaiti. Usteldu, ill, edo kangrenauta daguala zure bijotza minik artuten ez dabenian; betiko erijotzia urrian dozula, ta Jangoikuak larga legez zaituzala. Etorriko jatzu orduba, nos iratzarriko zarian lo zorro gogor orretarik. Zuk estalduten deutsazuz konfesoriari dakizuzan pekatubak; ta nik, dino Jangoikuak, agertuko deutsudaz, ta arpegijan emon; nik erakutsiko deutseet jentiai zure billostasuna, ta desonrauko zaitudaz erreinuben artian. Bai dino san Gregoriok, pekatubak berba egingo dabee; agertuko dira juizijoko egunian pekaturik ezkutuben, gordeen, ta lotsagarrijeenak, ta esango dabee, zuk egiñak gara.

        Erijotzako esturan, ilteko unian, ikusiko ditubez itxura baltzak, ta esango deutsee zelanbait Saul dongiari legez, Amalezitarra nas; zuk ill biar nenduzun. Ikusiko ditubez pekatu laguntzat artu zituben txakur, ardi, bei, edo beste ganaduben itxurak. Ikusiko ditubez beste batzuk, ume txikar pekaturako billatu zitubezanak; sein jaijo baga sabelian galdu zitubenak estalduterren pekatuba. Eta zelango ernegazino ta amorruba ikustian argiro erijotzako kandelan pekatu ondo konfesau bagaak? Illgo zara guenian pekatari lotsoorra, ta juan biarko dozu Jesu Kristoren tribunalera aingeruba, diabruba, ta zeure konzienzija dongia lagun dituzula, egitera konfesino jenerala. Zelan urtengo dozu diabrubak, eta konzienzijak akusetan zaitubezanian, zelan onelango, edo alango pekatuba larga zenduban lotsaz, ta bildurrez? Norako zara Kristoren oñetati? Nora? O salto ikaragarrija! Infernuko Luziferren oñetara. Zer egingo dozu an? Ukatu, ta estaldu pekatubak? Edertu, gitxitu, ta eskusau? Ez, ez; esango dituzu damu gorri, ta gura ta ez desesperazinoko amorrubagaz; emongo deutsube komunino orde dragoien biaztuna, ta guenian beti beti iraungo deutsun penitenzija gogorra. Bada biti bat, edo ondo konfesau, edo kondenau. Zer aututen dozu?

        Ez nau ni esan dan gauzak ezertan artuten, esango dau nok edo nok beregango. Nik ez dot konfesau baga ezer larga lotsaz, ta dakidala. Zoro garbi batzuk dira probetxu bagako, eta kalte andiko konfesinuak egiten ditubezanak. Ez nas ni konfesetara juaten guzurrak esatera.

        Ezetz dinozu? Erdu ona bizijo, ekandu gaisto ta jarraitubetan sarturik egon zariana, konfesinoeti pekatura, pekatuti konfesinoera zabilzana, ez deutsazu esan konfesoriari sarri bere, daruazula gogo edo propositu benetakua ez ostera pekaturik egiteko? Ori bai jauna. Bada zer guzur andijagorik? Biurtuten zara erraz pekatubetara, zure proposituba guzurrezkua da, zure konfesinuak dongaak, ta ezer konfesau ezpazendu legez. Bizi zara bada guztiz estalduten ditubezan asko baño, kondenazinoko arrisku andijaguan, ez dazauzulako zeure itsutasuna, ta konfianza palso bategaz zagozalako.

        Ai kristinaubak! Egunen baten agertuko dira bijotz asko, pekatubagaz irratsirik auaz ziñuenak damu dot guzurrezkua. Eta zeinbat aldetati atrapetan dituzan deabrubak kristinaubak konfesino dongaak eragiteko! Munduba beti bat; aurrera lujurijak, aurrera irabazte bide bagiak, aurrera korrontez pekatu modu guztijak, ta aurrera konfesino obaasun bagiak. Konfesauko ezpadituzu zuzen, ta biar legez, itxi gura ez badeutsezu pekatuko okasino ezagunai, parkatu egijozu edolan bere Jesu Kristori, dirautsu eleisako irakasla santu batek. Parce in te Christo. Zek zaruaz altarara emotera Kristori Judasek legez, laztan palso bat? Zetarako jan gura dozu Jangoikuaren juizijua komuninoe gaistuetan? Zetarako eldu sillatutera legez zeure kondenazinua Kristoren odolagaz? Ez dira asko ta larregi bere beste pekatubak? Etorriko zara persigietara Jesu Kristo ber bera sakrilejio latzak eginda? Bada biti bat; ez aaztu, edo ondo konfesau, edo betiko kondenau. Zer gura dozu? Pensau ondo.

 

aurrekoa hurrengoa