www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesino ona
Juan Antonio Mogel
1803

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Confesiņo ona edo ceimbat gauzac lagundu biar deutseen confesinuari ondo eguiņa izateco, Juan Antonio Mogel. Fermin Larumbe, 1803

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKASTE VII

Zelan konfesino onak eskatuten daben onduteko gogo barri, edo propositu sendoa ez geijago pekaturik egiteko.

 

        Ikusi dogu iru doktrinatan, zer dan pekatubaren damuba, zelanguak izan biar daben, zeintzuk dirian señale edo bere ezaubidiak. Orain jagoku berba egitia damu oni lagundu biar deutsan onduteko propositubaren ganian.

        I. Jakin gura neuke, zer dan propositu ori?

        E. Da bada, pekatubaz ondo damutuba daguan kristinaubak artuten daben bijotzeko erabagitasun, ta gogo sendo bat ez geijago pekatu edolanbere mortalik egiteko, ta alde egiteko pekatubaren peligru urreko, ta ezagunetati.

        I. Egon leite egijazko damurik onelango propositu baga?

        E. Ez ezelan bere. Zelan damu izan pekatuba benetan, ostera egiteko goguaz? Trentoko konzilijo santubak damubarentzat eskatuten dau, kendu biar dala pekatu egiteko borondatia. Si voluntatem peccati excludat. Beti da txito ona egitia propositu argi, ta banakuak; baña kristinau pekatubari gorroto deutseenak, ez dabee larritu biar, gomutau ezin badira egiten ere dituben alango propositu banako, edo damubaz gañekuak. Proposituba sarturik badago bere damu benetakuan, badabe euren desbardintasun, edo diferenzija. Damuba zuzenduten da iragoriko pekatubetara, baña proposituba etorkizunetara. Batagaz damu da egiña, bestiaz gogo ta asmua da aurrera ez egiteko. Lau errialeko baten sarturik dagoz ogeta amalau lauko; bardin balijo dabee zein batak, zein bestiak. Alan bere zidarra ez da kobria bere izatian. Baña esana esan, penkatubaren benetako damu ta gorrotua daukanak, ez dau larritu biar eruan ete eban edo ez konfesinoera egijazko ta aparteko propositurik, bada zelan ez dakijala, egoten dira aurrerako gogo onak.

        I. Egon leite benetako propositurik bekaturen baten jausi leitekialako bildurraz?

        E. Badau zer ikusi itaune onek. Bildur izan leite bat infernuko arerijuak goitu, ta pekaturen bat egin ez dagijan. Baña bildur oni lagundu biar deutsa esperanzako birtutiak, itxaroten dogula Jangoikuaren grazija zenegaz goitu, edo benziduten dirian tentazinuak, ta iraun asi daben saill, edo bide onian. Ez ete deusku Jangoikuak lagundu gura? Ez dino ber berak gura dabela gure bizitza ona ta azkeneraño irautia grazijan? Zetan dago ez irautia, ta propositurik senduenak austia? Eskatuten ez deutsagulako Jangoikuari bere laguntasuna orazino bero ta gogotsubagaz; sartuten dirialako asko euren guraz pekatubaren peligru jakiñetan, nora lagunduko ez deuskun Jangoikuaren grazija pekaturik gordeko gaituzanak. Alan bada guri jagoku alde egitia peligru ezagunetati, ta eskatutia sarri zeruko laguntasuna. Au egin ezkero, eukiarren batek bildurra iraungo ete daben edo ez propositu on artubetan, izan leite kontrizino ona eukitia. Ona emen adigarri batzuk.

        Pelota jokuan apostetan badau norbaitek bost ezkudoko bat, bildur da galdu ez dagijan, baña badauka irabazteko gogo edo propositu sendua. Bildurrak ez dau nagituten, ta bai bizkortu egiteko irabazteko alegiña. Gerra andi baten sartu biar daben soldaduben agintari batek, badauka bildurra goitu edo benzidu ez dagijan arerijuak; baña badua irabazteko gogo edo propositu sendua; bildurrak ez dau nagituten, ta bai dendatu ta azkortuten pelietako irme ta sendo. Alan bada, nagituten ez bada kristinauba bildurragaz, ta bai animau egitera alegiña arimako arerijuak benzidu, edo goituteko, eukiko dau borondate sendua ez jausteko pekatuban.

        I. Zelangoak izan biar dau propositubak?

        E. Izan biar dau piñ, zindo, ta ez palsuak; urten biar dau bijotzaren barruti, ta ez euki bakarrik ao ta ezpanetan. Konfesetan dan edozeñi itanduten bajako daukan onduteko gogorik? Eranzungo dau beriala, bai Jauna, badaukat. Baña zer esango deutsee askori konzienzijak ondo aztertuten bada? Ez dakijala zelan urratuko dituzan pekatubaren soka, ta katiak; zelan itxi len pekatura eben lagun ta bidiak; ez dau animo, edo bijotzik kate orreek urratuteko. Inok pekaturik gura ez dau bere izenaz, bai baña bere izanaz. Gura da zelanbait Jangoikua ez ofendidu, baña ez dira larga gura Jangoikuaren ofensa baga izan ezin leitezan gauzaak. Gogo ederra! Da gura izatia legez Jangoikuak eragotzi edo galerazo dituzanak bildur baga pekatu egiteko.

        I. Orren biarra ete da propositubaren sendotasuna?

        E. Bai, ta bardintza edo konparazino onegaz adierazoten dau san Agustinek. Artuten bada eskubetan ladrillu, edo tella ondo gogortu, ta erria, ta garbitu gero uragaz, geratuten da garbirik, ta argi egingo dau; baña ladrillu edo tellia balira egin barri, ta sutarik igaro bagiak, zeinbat geijago garbitu gura dan, ainbat eta zikiñago geratuko da eskubak loi loi egiteraño. Alan bada, arimia damubaren su baga, ta propositubaren gogortasun, eta sendotasun baga, zeinbat garbituago egin gura dan konfesinoeko iturrijan, ainbat zikiñ, ta loitubago geratuko da.

        I. Esan begi bada, zelanguak izan biar dau propositubaren sendotasunak?

        E. Euki biar da borondate zal, ta zoli zolija ez inos pekatu mortalik egiteko; ez aidetasun, ez adiskidetasun, ez lurreko esakizun, ta egikizun gaiti urratuteko Jangoikuaren legia. Ni baño beste gauzarik maitiago dabena, ez da niretzat gauza, dino Jesu Kristok. Guraso ta beste senidiai bere, gorroto artuten ez deutseenak Jangoikuaren bideti atzeratuten dabeenian, ez dira izango Kristoren eskolako, ta jarraitzalliak. Gorrotua artuteko aginduten dabenian Jesu Kristok, esan gura dau, ez diriala euren esanak egin biar Jangoikuaren kontra dirianian. Emendi dator, ez daukanak propositu ain sendua, nun da galduko ez litukian leenago onria, bizitzia, ta edozein ondasun Jangoikuaren grazija baño, ez daukala egijazko propositurik, ta daguala pekatu mortalian. Etorriko balitz fediaren kontrako persekuzinoe bat emon biarko genduke bizitzia, ta galdu onra, ta ondasun guztiak fedeko artikuluren bat ukatu baño leenago? Baietz dinozu. Bada fedia baisen biarra da grazija salbeetako. Ikusten zirianian len kristinau argalen batzuk tormentuben bildurrez, ta bizitzia ez galduterren eskiniten inzensua idoluai, edo berba dongaren bat esaten Jesu Kristoren kontra, zelan begiratuten eutseen beste kristinaubak? Deskomulgetan zituben, ta etorten baziran gero parkazino eske persekuzinua iragota, zeinbat urteko negar ta penitenzija gogorrak egin biar zituben absoluzino osua artu orduko? Eta penitenzija eginik jausten bazirian ostera fedia ukatutera munduko tormentuben bildurrez, zelango kastigubak? Zein nekez sinistu euren negar ta parkazino eskatutiai! Au da, zinuen, kristinau bere bizitzia maitiago dabena Jesu Kristo baño. Eta zer esango zan amar, edo ogei bider ukatu baleu fedia tormentuben bildurrez? Esango eben alanguak emoten zituben berbak ziriala sendo ta zalak? Ez, ta bai epel, ta indar bagiak. Orain bada, zelan esan leite diriala propositu benetako ta senduak ainbeste bider austen dirianak konfesinoe onduan? Nok sinistu prest dagozala galdutera onra, bizitza, ta gauza guztiak pekatu mortal bat egin baño leenago, edozein tentazinoe edo okasinoek ezarten dituzanak persekuzino gogor baga? Zelan euki onelanguak bizitzia emoteko prestasuna onra apur bategaiti, erregu ta palagu batzuk gaiti pekatura baduaz? Zeinbat kristinau dagoz konfesoriaren oñetan berba ederrak emon, ta arik laster jaten ditubezanak persekuzino andi baga, euren borondatez, ta atsegin zantar batzuk gaiti?

        Batek eskatuten deutsa norbaiti prestau dagijozala lau bat anega gari illa bete barru pageetako epiaz. Beteten da denporia, iragoten dira illa bi, ta atzera paguba. Juako eskatutera beste ainbeste lengua pagau baga. Eranzuten deutsa, zelan sinistuko deutsut ekarriko deustazuzala lenguak, ta orainguak? Bai, dirautsa eskaliak, guztiak ekarriko deutsudaz illa biren epian; zagoz ardura baga, gizon prestuba nas. Berba labanakaz ateraten deutsaz beste lau onega. Beteten dan epe edo plazuba, ta pagatzalle gaistua juako diru ta gari baga eskatutera beste ainbeste gari esaten deutsala, lotsa nasala natortzu, baña ikusirik zure ontasuna, emon biar deustazuz beste lau anega, ez dot len egin dodana egingo, agindu, ta kunplidu ez; badaukadaz artzekuak ta denpora gitxiren buruban etorriko natxatzu amabi aneguen dirubaz; sinistu nagizu. Zer esango litxakio alango pagatzalle txaarrari? Nok emon eskatuten dabena ikusi ezkero zeinbat bider jan dituban berba emonak? Zuaz emendi ordu gaistuan, esango litxakio, ekarten ezpadeustazu laster gari eruanen paguba, egingo deutsut justizija. Alan ez da?

        Pekatubaz konfesetara duanak eskatuten deutsa Jangoiko ofendidubari parkazino osua. zelan konfesoriak ez dakijan biotz barruban daguana, emoten deutsa absoluzinua sinisturik onduteko emon deutsazan berbai: Onduko nas, ez dot ostera pekaturik egingo, ta alde egingo dot pekatubaren peligru, edo okasinuetati. Zuaz bakian, dino bere aldeti konfesoriak; kontu, ez geijago pekaturik. Dator ostera konfesinoera, baña ondu baga. Alan irugarren, laugarren ta geijago biderrian dua ondu baga beti berba onak emoten dituzala. Onelanguen berba ta propositubai nok sinistia emon? Nok esan guzurti palso batzuk ez diriala? Alan dabilz asko jira ta bira pekatuben inguruban geruago ta dongago egiten ez badira. Txakurjaanak trokau, errebesau, edo kanpora ateraten ditubezanak legez, ostera jaateko ateraak. Alan dino san Pedro apostolubak. O propositu galanta! Zein ederto dinuan Dabid erregiak onelanguak gaiti. Miñian guzurra darabille, berba onak; baña euren bijotza ez zuzena Jangoikuaganunzko. Eta guzurtijak engañau leike Jangoikua?

        I. Jauna, nik ondu gura neban konfesinuan berbak emoten nituzanian. Uste neban neroiala propositu ta borondate ona.

        E. Ona zer dinuan Espiritu Santubak: Alperrak gura dau, ta gura ez dau. Gura dau jan, baña ez erein, ez soluan nekatu, ez laarrak kendu, ez otz-berorik irago atxurlari biargin onak legez. Alperraren jan guria ez da sendo, zindo edo piña. Alan dira kristinau asko arimako gauzeetan. Gura dabee zeruba, baña ez egin arako biar danik, ez nekerik artu. Gura dabee pekatuben parkazinua, baña ez ondu, ta parkarkazinua izateko biar dirian gauzaak egin gura. Konfesetan dirianak dongaro ezaguera osuaz, bildurtuten dira, badazaube euren estadu gaistua ta ezaguera onegaz errazago da konfesino barri, ta damuzkuaz biurtutia Jangoikuaren grazijara. Baña ondo konfesetan dirialako begitazino ta uste txaarraz duazanak komulgetara, jaaten dabee Jangoikuaren juizijua itsu itsuban. Bada bide bat, dino Espiritu Santubak, ona dirudijana, baña azken dongia dabena. Onak dirudijez askoren konfesinoe oso ta ezer itxi bagiak; onak alanguen komuninuak euren eretxijan, baña azkena dabee dongia;. zerren santo Tomas andijak dinuanaz, propositu, ta damu egijazko baga egiten dirian konfesino, ta ondorengo komuninuak dira sakrilejijotzarrak, ezagutu daikianian bakotxak, ez daruala prestaera biar danik, ez ezagututia bera dalako pekatu barri bat.

        Gauza bat bijotz onez gura danian, nekatuten da buruba ta egiten dira dilijenzija andijak jadetsi, edo alkanzateko? Zer egin ez darue ogi, edo diruba irabazi gura ditubenak? Larga daruez erri, aide, ta ezagunak; sartuten dira onzi baten itxaso luziak igaroteko bizitzako arriskubagaz; jaatekua laburra, lo gitxi ta bildurrezkua, otza ta berua aldizka txito andijak. Guenian, Indijetara elduta, ez dau an diruba pilloka aurkituten; nekatu biar dau tratu gogaitkarrijetan, ta asko geratuten dira ezer irabazi baga, edo onik onenian guztia galdurik. Zek egiten dau ainbeste buruko min, ta neke artutia? Diru gura sendo, ta borondate benetakuak. Gaisotuten dirianak artu daruez edaari mingotx, ta iguina emoten dabeenak, ta bein baño geiagotan itxi daruez aragi zatijak ebaten. Nekezaliak, zeinbat arazo ta lan ogija irabazteko? Olagizonak sutan erreten legez dabilz; lo gozo bagia, gaba ta eguna bardinak. Zeinbat izerdi? Atxurlarijak, ikatzgiñak, zeinbat zeregin neke andiko? Zek egiten dau au? Eukitiak borondate sendua ogija irabazteko. Orain bada zer da gauza biarragua? Lurreko dirubak, edo zerurako aberastasunak? Gorputzeko osasuna, edo arimakua? Emengo ogija, edo Jangoikua bera gozeetia? Zelan dira bada gizonak ain begiratubak euren bizi moduba aterateko, ta ain epel, nagi, ta ardura bagaak gauza ain astunian? Artuten ez dabeelako borondate edo propositu sendorik ondu, ta onian irauteko. Zer? Gure salbazinua, edo kondenazinua da ardura gitxiko gauzia? Pekatu mortal bakar bat baño egin ezpagendu bere, bizitza guztiko damu ta negarrakaz parkazinua eskatu biar genduke, dino san Agustinek. Zelan bada uste dogu propositu argal, igarokor, ta frutu onik ez dakarrenakaz alkanzau parkazinua, edo egin konfesino ona? Nundi dator barriz sinistutia, edozelango proposituba asko dala konfesino ona egiteko? Ezagututen ez dalako pekatubaren astuntasuna, ta zer dan konbersino, edo bijotzeko aldatute osua.

        Santo Tomasek dino, pekatari bat grazijako bizitzara igarotia obra andijagua dala, zerubak, eta lurra egitia baño, ta Jangoikuarentzat gauza gatxik ezbadago bere, dirudi gure adituteko moduban, guzijao kosteetan jakola pekatuko erijotzati grazijako bizitzara aldatutia gizona, beste gauza guztiak egitia baño. Jangoikuak egin zituban gauzak bere esan, edo agindu utsagaz. Esan eban, egin bedi zeruba, egin bedi lurra, egin bedi argija, ta beste baga zeruba, lurra ta argija egiñak geratu zirian. Zeinbat bider dino Jangoikuak, biurtu zaite nigana bijotz guztiaz, ta gizon gogorra geratuten da pekatuban?

        Jesu Kristok txito erraz biztu eikian Lazaro difuntuba;. baña zeinbat demonstrazino agertu zituban biztu baño leenago? Egin eutsan orazino gogotsu ta berua Aita Eternuari; emon zituban begijetati negar malko, edo ampullubak; askatu eragin zituban difuntubaren lokaarrijak; artu eban bijotzeko ikara andi batek, ta esan eutsan, ez edozelan, ta bai diadarragaz, Lazaro, urten egizu kanpora. Onenbestegaz biztu zan Lazaro. Elexako irakasla santubak dakuse Lazaro difuntu atsituban pekatu mortalaz illda daguan arimia, zeñek emoten deutsa Kristori ikara andi bat, atera erazoten deutsaz negarrak, ta biztuteko grazijako bizitzara egiten deutsaz bere Aitari eskaari, edo erregubak. Ipse interpellat pro peccatis nostris.

        Orain bada, nok sinistu pekatubetati konfesinoera, konfesinoeti pekatubetara, edo ekandu jarraitubetan sarturik dagozanak, biztu ta ill, ill da biztu dabiltzala, biurtuten diriala egijaz Jangoikuagana euren konfesino ondu bageetan? Zer? Kristinaubaren arimia izango da ostatu edegi bat gaur gaiskina artuteko, ta bijar Jangoikua;. etzi ostera diabruba, ta arik laster Jangoikua, diabruba ta Jangoikua urte guzti ta osuetan aldizka dabiltzala? San Agustinek dino, propositu ezda baidako, gaixo, argal ta indar bagiak, edo bateti bestera dabillen borondateti urtenak, ez diriala penitente egijazkuarenak; biar dala gura izan sendo, ta osoro. Velle fortiter et integre: biar diriala urratu eragozpen, ta katia guztiak, urtengo badau diabrubaren karzela, edo presondegiti.

        I. Ah Jauna! Gizona jauskorra argala ta arerijoz ingiratuba da. Gura izana gaiti, propositu sendua artuarren, biurtu leite pekatura.

        E. Egija bategaz estaldu gura leukeez kristinau askok euren pekatu ta konfesino dongaak. Gizona argala da; baña Jangoikuaren grazijan jarri danian konfesino onagaz, ta alde egiten badau pekatubaren okasinuetati, zelango indarrak artu ez daruaz arimiak arerijuak goitu, edo benziduteko? Zelan kristinau eurenez argal askok, irauten dabee bizitza onian, ta egin obra on asko? Indartuten ditubalako Jangoikuaren grazijak, ta grazija artu ebena geituteko, egin daruezalako gauza on asko. Baña zer egiten dabee propositu argalakaz konfesetan dirianak? Egin biarrian alegiña irauteko bide onian, ebagi biarrian pasino dongeen sustraijak, egin biarrian orazino jarraituba ostera pekatuban jausi ez ditezan, bizi dira nasai ta ardura baga munduko atseginen ondoren arerijo donga oni bildurrik artu baga. Len legez duaz bulla guztietara; lengo adiskide, konbersazino, ta ibillunetara. Jesu Kristok amorez artu zituban pekatarijai emon eruaken enkarguba zan, ez ostera pekaturik egiteko. Noli amplius peccare. Ta gatx andijetati librau eban bati esan eutsan, ez geijago pekaturik egin, gauza dongaroren bat jazo ez dakizun.

        I. Zeintzuk dira bada propositu egijazkuaren ezaubide, igargarri, edo señaliak?

        E. Ona onen onena: aurrera eruatia bizitza ona, ta ondo bizi izateko artutia bitarteko senduak. Euren frutubetatik ezagutuko dituzu, dino Kristok. Nundik dazaugu arbolia ona edo txatarra dan? Arbola onak dakaz fruta onak; txatarrak, txatarrak. Konfesino asko egiten dira, urte batak bestia dirudi. Zer esan bada frutu ain dongaak ikusirik? Propositu palso edo guzurrezko asko dagozala.

        Propositu onaren señaliak dira konfesino onduan, ta geruagoko denporetan bere, egotia beti ikara santu baten; gau ta egun Dabidek legez negarrakaz arimako bazkari ta afarija billatutia; lotsatu, ta buruz bera legez ibiltia Jangoikuaren aurrian, bere pekatuben ezaintasuna ikusita fedeko begijakaz; damu emotia besteen pekatubak; emon gura izatia Jaunaren justizijari bere dongaro egiñen satisfakzinua; konfesore jakitun bat artutia bere esanak kontuz egiteko; sarri konfesau, jarraitu gogoz orazinuari; gorputza ezi zelanbait bere erro gaisto, ta indar dongarakuak kenduteko; eruatia, Jangoikuaren amorez, izaten dituban atsakabiak; pekatu txikinetan ez jausteko arduria, ta jausten danetan, jagitia beriala damuba artubaz, ta penitenzijatxuren bat bere burubari emonaz;. Jangoikuaren amorian aurreratu gura sendua, ta sugiaren arpegiti legez iges egitia pekatuko okasiño, lagun ta bideetarik. Ona frutu onak.

        I. Zer egin biar dau señale txaarreko propositubakaz konfesau danak salbau gura badau?

        E. Egin, konfesino dongeen señaliak daukezanen barristazino, edo konfesino jeneral garbi ta damuzko bat, ta aurrerakuan eruan bizitza frutu onak dakarzana. Alan izan dedilla. Bai arren bai.

 

aurrekoa hurrengoa