www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesino ona
Juan Antonio Mogel
1803

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Confesiņo ona edo ceimbat gauzac lagundu biar deutseen confesinuari ondo eguiņa izateco, Juan Antonio Mogel. Fermin Larumbe, 1803

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKASTE XII

Zelan konfesinuak izan biar daben osuak, ta egijazkuak.

 

        I. Zelanguak izan biar dau bada aozko konfesinuak?

        E. Izan biar dau egijazko, ta osuak. Emendi dator, guzurren bat esatia, edo enagañetia konfesoria ezagueraz ta gauza astunian, dala sakrilejio ikaragarria, ta ez dabela parkazinorik izango alango konfesinoeti. Kontu daigun, daguala bat pekatuko okasino gaistuan bere etxeko personaren bategaz. Dino beregango konfesetan daguanak, agertuten badeutsat konfesoriari, zelan neure etxian daukadan pekatu laguna, obligauko nau edo urtetera, edo etxeti botatera, ta absolbiduko ez nau bestelan. Bildur onegaz estalduten deutsa zirkunstanzija esan biar au. Au da konfesoria engañetia gauza astunian. Badira beste batzuk, ekandu, edo usadijo dongeetan sarturik dagozanak egiteko eskuka pekatuzkuak, edo euren burubakaz, edo iñogaz. Bein ta geijagotan estutu ditu konfesoriak onelango bizijo dongiaren gañian. Zer egin darue? Iges beste konfesore erraz bategana, ta agertu baga lengo ekandu gaistuak, ta pekatubaren sustraija, bakarrik konfesetan deutsaz konfesino atako pekatubak, ta konfesoriak itanduten ezpadeutsa noskua daben ekandu a, leenagoko konfesinuetan izan daben alango bizijo dongarik, artuten dabee absoluzinua, ta duaz pozik konfesoriari tranpa andi bat sartuta. Au egin darue askok. Zer aterako dabee baña onelango tranposuak alango konfesinuetati? Zer balijoko deutsee absoluzinuak? Euren kondenazino geijagorako. Jakin biar dau konfesoriak noskua dan gatxa, zaarra, edo barrija; gatx zaarrak beste osakarri edo erremedijuak biar dituzalako. Alan konfesinuetan alango pekaturik egin eban, dauka obligazinua agertuteko.

        Ona beste tranpa, edo ezkuteta larregik egin daruena. Emoten deutsee berbia konfesoriari egingo dabeela gauza osturen baten biurrera edo errestituzinua. Gero nagituten dira, ta ez dabee aitatuten urrengo konfesinuetan euren nagitasun, ta biurtuteko atzerapena, ta lengo konfesoriak kargurik artu ez dagijuen, duaz bere barri ez dakijan konfesoriagana. Alan irago daruez urte osuak konfesino dongaak egiten, osoz konfesetan ez dirialako.

        Konfesetan bere dira dongaro, egija ez agertubaz, tratulari asko, irabazi bide-bagiak egin, konzienzijak kezkatu, ta itandu gura ez duetseenak gogo onaz konfesore jakitun bati, dan edo ez garbi, ta zuzena euren irabaztia. Enzuten badabe zerbait prediketan tratu okerren ganian, itoten ditubez bijotzeko golpiak, ta konfesetan dira ezer aitatu baga, obligau ez dagizan konfesore jakintsubak biurtutera bide gaistoko irabaztiak. Onelan konfesetan dira dirubak prestau daruezanak, obligetan ditubezala artzallak biurtutera zerbait geijago;. edo diruba aurreratutiarren, lotuten ditubezala nekazale gaixuak emotera merke gari edo artua, ta bardin ikatzak prezijo laburrian. Oneek dira eurenez logrerija txaarrak; bada diruba prestetiarrren ezin obligau leikee biurtutera emona baño geijago; ez da bere aurreratutiarren diruba, obligau inor emotera merkiago gari, arto, ikatz, ez beste gauzarik.

        Baña pekatu au gitxik sinistu edo ezagutu gura debee, ta gitxiagok zuzen ta osoz konfesau, ta lapur onrau, ta kastigu bagako oneek duaz euren dirubak emen largata, Judas diruzalia legez, infernura. Erraz ezagututen dira eskuz egiten dirian lapurretak; oneen kontra diadar egin darue predikadoriak baño geijago, lapur andi baña ixillaguak dirianak, ta ez dago onelanguentzat lurrian kastigurik.

        Konfesetan bere dira dongaro, dirudun, ta aberats limosna txito gitxi egiten dabeenak, edo pobriak biar litukezanak alperrik gastaurik, edo gorde guriaz ta zekentasunez. Esatia, ez daguala obligazinorik limosnak egiteko, daukeenak zegaz, da Ebanjelijuaren kontrako dotrinia. Aberatsen salbazinua da txito gatxa. Eta zeinbatek konfesau daruez gastu alper larregijak, edo diru batu gura kodizija, ta zekentasuneti datozanak?

        Esan dogu, egijazkuak ez eze, izan bere biar dabela osuak konfesino onak. Ona emendi datorren zuzengarri, jakinbide, ta fedeko dotrina Trentoko konzilijo santuban irakatsi, ta erabagija.

        Lenengua: Ixildu, edo gordeten dabenak konfesinuan pekatu mortal, edo bere zirkunstanzija esan biarrekoren bat, konfesetan da dongaro, ta gero komulgetan bada, egiten ditu sakrilejijo bi. Au adietan da, malizijaz, ezagueraz, edo lotsaz gordeten bada, ez aztuz, ez gomutauezaz, ta erru baga itxiten badau.

        Bigarrena. Gitxituten ditubanak pekatubak, edo egin dituzanak baño gitxiago esan ezagueraz, lotsaz, ta bildurrez, egiten dau konfesino gaistua.

        Irugarrena. Edertu, edo apainduten dabenak pekatu mortalen bat kenduten deutsala bere mortaltasuna arintzat legez konfesauta, egiten dau konfesino sakrilegua, ta alan jarraitu badau ezaueraz dongaro konfesau ta komulgetan, egin ditu konfesino ta komunino beste sakrilejijo, ta pazkuakua egiteko alan konfesau, ta komulgau danak, ez dau kunplidu pazkuako obligazinua, ta bai egin beste pekatu bi geijago. Zelango pekatu pillua batuten dau bere arimara!

        Dakuskun bada zelan diabrubak engañetan dituzan kristinau ikarakor ta bildurti batzuk. Badira bai txikarretan, edo geruago ganadu, edo giberriren bategaz egin ditubezanak pekatu ezañak, dala eskuka loijakaz, dala obraz, edo begijakaz, dagozanak urte osuetan estalduten bildurrez, edo lotsaz. Badira onelango pekatubak eginda, edo gitxitu ditubezanak konfesinuan, edo pekatu oso oso edo obrazkuak eginda, esan daruenak edertubaz izan ziriala tokamentu edo eskuka utsak. O lujurija ezeri parketan ez deutsazuna! Au da pekatu aspertu, ta geldituten ez dana, dino san Pedro apostolubak. Incessabilis, delicti. Pekatu au zabalduten da sentidu guztietara, ta egiten dira gauza ain ezañak, zein da lotsatuten daben, pasinua igarota, egin dabena bera. Nok sinistu ganadubai bere parkatuko ez jakela? Nok sinistu kristinau bat eldu leitiala gauza ain ezañ ta zantarrera? Pekatu andi ta ikaragarrija; baña edo konfesau, edo kondenau, ez dago beste biderik. Ona emen jazoera negargarri, edo ejenplu enzuna, alango pekatu lotsaz konfesautzaka eukeezanak.

 

 

EXENPLUBA

 

        Pelaio eritxon gizon gazte, edo mutil batek egin eban bein ardi bategaz onelango pekatu ezain bat. Bere konzienzijak, bakerik emoten ez eutsan; laster damutu jakon egiña, baña lotsatu zan konfesetako. Sinistu eragin gura eutsan Gaiskiñak, penitenzija gogorrak eginda, salbauko zala konfesau baga. Sartu zan bakartade baten eguan konbentuban; artu eban an abituba. Bere orazino luze, erretiro, ta penitenzija andijak gaiti, eukeen birtute andikotzat. Baña sugia barruban, ta diadarrez konzienzija zirautsala: Pelaio, alperrak dira zure penitenzija guztijak konfesetan ez badozu dakizun pekatuba. Agaz guztiaz, geruago ta gatxago egiten jakon konfesoriari agertutia, eukeelako santutzat. Ill zan guenian agertu baga. Egin zan bere enterruba, ta uste eben beste fraile bere lagunak, milagro andiren batzuk egingo zituzala ill onduan. Urrengo gabian topau eban sakristaubak bere gorputz enterrauba sepultura ganian, ta sartu eban ostera lur barruban. Bijaramonian bardin topau eban sepulturati kanpora, ta ikaraturik, emon eutsan kontu konbentuko buru, edo nagusijari. Jatsi zan au beste frailiakaz gorputz illa eguan tokira, errekeridu, kontu artu edo itandu eutsan onelan: Pelaio, izan zariana zeure bizitzan ain humilde, ta esanekua, esan egidazu, zer gura dozun? Zer esan gura dau sepulturapeti urten, ta kanpouan egotiak? Biar ete deutsugu emon sepultura onra andijagokoren bat? Eranzun eutsan difuntubak: Ay ene galduba! Kondenauta nago betiko. Ez dau leku santurik biar nire gorputz madarikatubak. Infernuban nago, ta egongo nas betiko. Egin neban ganadu bategaz pekatu habituba artu baño leenago; ez deuste ezer balijo izan neure penitenzija guztijak. Jangoikuaren borondatia da, enterretia ni leza baten animalija zantar bat legez.

        O Pelaio zori gaistokua! Zeinbat errazago izango zenduban lotsia kendurik konfesau bazendu zuzen zeure pekatuba, ta egin gero egin zenduzan penitenzijak? O zelan egongo zinian gaur zeruban Jangoikuaren miserikordijak kantetan beste pekatari penitente askogaz batera! Ai, kristinau konfesau baga zagozana onelango, edo bestelango pekatu zantar bat edo asko! Gura dozu juan infernura Pelaiori lagun egitera? Bada biti bat, edo zuzen konfesau, edo artez kondenau.

        Diabrubak atrapau daruaz beste batzuk ezkutetan ditubenian esan biar zirian pekatubaren lagungarri, edo zirkunstanzija agertu biarrak. Senideren bategaz dongaro egin dabenak, dala eskuz, dala obraz, agertu biar dau daukan senitasun, alan odolekua, zelan eraatsi, edo koñatutasuneti jatorkona; ez laugarren graduban iragota badago. Eta ixilduten dabenak zirkunstanzija esan doguna, ezagueraz, ta bildurrez, egiten dau konfesino dongia.

        Bardin persona konsagradu, edo kastidadeko botua daukanagaz konsentidu, edo egin badau pekatu loirik, biar dau agertu zirkunstanzija daukan ta esan doguna; ez da baña inos izentau biar konfesinuan pekatu laguna. O lujurija! Eta noraño irago zarian! Eta zelan lurreko aingeru, ta garbitasuna irakatsi biar ebeenak bere, egin dituzan demonio donga, ta tentadore! Eleixako sarian arrain modu guztiak batuten dira, sazerdote onak, ta dongaak, ta alan estadu guztietan. Jangoikuak gero alderatu, edo apartauko ditu onak dongeetati. San Pedro batera, Judas bestera. Gaistuai jarraitu eutseenak konseju, eta gauza gaistuetan, izango dabee infernu txito andija. Zeruko aingeruba dirudijanak bere, irakasten badau dotrina dongarik, esan arimiaren kalteko berbarik, edo emon Kristoren kontrako tentazinorik, esan bildur baga, madarikatuba izan dedilla. Au da san Pablok emoten daben konsejuba. Madarikatuba alango dotrina dongia, alango berba, ta tentazinua, ta iges gero laster aingeru donga alanguaganik.

        Luzifer aingeru andijen artekua zan; jausi zan bere santidadeti, ta jausi eragin eutseen ainbeste aingeruti. Ez eutseen parkatu Jangoikuak, ta dagoz infernuko subetan. Alan jazoko jakee aingerubak baño ofizijoz andijaguak dirianen tentazinuai leku emoten deutseenai, edo iges egiten ez dabeenai.

        Guazan aurrera. Konfesino garbi ta osuak eskatuten dau ez naastetia pekatubak; biar dira agertu pensamentuzkuak pensamentuzkuak legez;. berbazkuak, deseozkuak, tokamentu, ta obrazkuak, bakotxa okertu baga. Onetan, zeinbat guzur sartu oi da konfesinuan? Berba gitxitan, estaldu, edertu, edo eskusa txaarrakaz konfesetan bada pekatu mortal, edo bere zirkunstanzija esan biarrekoren bat, egiten da sakrilejio bat, ta komulgetan bada alan, beste bat, ta urte osuetan, edo bizitza guztijan egon danak ezaueraz ta lotsaz agertu baga, egin biar dau denpora guzti atako konfesino jenerala. Eta zelango damuba eruan biar ez dau ainbeste sakrilejiotzar egin dituban kristinaubak? Zelango eskerrak emon biar deutsaz Jangoikuari gorde deutsalako bizitzia, ill baga beinguan Ananias, ta Safira guzurtijak legez? Oneek, ta Judas dira ejenplu eder Eskritura Santeetati artubak bildurtuteko pekatari lotsoor, ta konfesino osuak egiten ez ditubenentzat. Dakuskuzan.

        Eleixako lenengo urteetan ez euken kristinaubak bijotz bat baño. Ondasunak eukeezanak, euraten zitubezan apostoluben eskubetara, ta oneek emoten eutseen pobriai biar ebena. Ananias ta Safira eritxuen senar ta emazte batzuk, saldu eben solo bat ta alkar aitu edo itundurik, ezkutau eben diru zati bat eruateko beste enparauba apostolu san Pedrori, onek zabalduteko premiña eukenen artian. Juan zan lenengo Ananias san Pedrogana bere dirubakaz, ta esan eutsan; ona emen saldu dogun soluaren balijo guztija. Eranzun eutsan san Pedrok: zegaiti emon deutsazu leku Satanasi guzurra esateko Espiritu Santubari, gorde dozun ezkero etxian lur saldubaren diru zati bat? Ez deutsazu esan guzurra gizonari, ta bai Espiritu Santubari.

        Berba oneek enzunda, jausi zan bertan illik Ananias, ta enterrau eben bere gorputza. Ezeren barririk ez ekijala, etorri jakon santubari arik geruago difuntubaren emazte Safira. Itandu eutsan san Pedrok: Niri ekarri jatan diruba da lur saldubaren balijo guztija? Bai, eranzun eutsan andra onek. Biurtu jakon san Pedro esatera: Zegaiti alkar artu dozube guzurra esateko Espiritu Santubari? Enzuten dot zure senarra enterretati datozanen oin otsa. Au esanda, jausi zan bertan illik bere senarra legez. Kastigu latz onegaz sartu zan bildurra kristinau guztietan, ta ikasi eben, zelan egija estaldu biar ez zan sazerdotiaren oñetan. San Pedrori guzurra esanaz esan eutsen Espiritu Santubari.

        Orain bada, norako dira urte osuetan duazanak sarri konfesoriaren oñetara guzur andijaguak esatera, ta arik gero bijotz guzurti sakrilego baten artutera Jesu Kristo? Zelango damuba artu biar ez dabee onelango kristinau lotsarik gordeten ez deutseenak Jesu Kristo berari? Zer itxaran daikee konfesino oso, jeneral, ta damu andiko bategaz garbituten ezpadabe arimia, ta eruan aurrera bizitza txito on bat? Ixillik egon jakee orain artian Ananias, ta Safirak baño pekatu geijago ta andijaguak eginda aek legez kastigau baga? Baña zori gaistokuak Jeusen itxarate onegaz balijetan ez dirianak, ta aurrera duazanak konfesino ta komunino dongaak egiten. Zer jazo jakon Judas traidoriari? Ukatu eutsan Kristori barruban eukan asmo dongia; ta komulgau zan gero. Komunino ostian sartu jakon Satanas bere barruban; ernegau eragin eutsan onek, ta guenian jo eban infernuba. Alan bada izango dabee azken dongia, ta infernu guztiz gogorra besteen aldian, konfesino ta komunino dongaak eginda, penitenzija egijazko baga erijotziak artuten ditubanak. Pensau ondo. Biti bat, edo ondo konfesau, edo betiko kondenau.

 

aurrekoa hurrengoa