www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesino ona
Juan Antonio Mogel
1803

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Confesiņo ona edo ceimbat gauzac lagundu biar deutseen confesinuari ondo eguiņa izateco, Juan Antonio Mogel. Fermin Larumbe, 1803

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKASTE VI

Nortzuk ez daruen egijazko damurik konfesinoera.

 

        Irago dan dotrinan irakatsi genduban, nortzuk ez eruen konfesinoera biar legezko damurik; baña zelan ez luzatuterren ziaztau ez zirian guztiak, gaurkuan egingo dogu.

        Duaz bada damu egijazko baga konfesetara opizijo edo biargintza askotakuak, irabazi dongaak egin, urte osuetan ondu baga, ta biar legez konfesautzaka. Zeinbat dendera ta tratulari gitxika lapurreta zitalak egin daruezanak, edo neurri txikarragua emonaz, edo gauza txatar ta erdi galdubak ontzat saldubaz, edo biar baño goraguan? Zeinbat biargin aloger osua artu, eta neke osua artu gura ez dabeenak, jaubia begira ezpadago denporak alperrik iragoten ditubela?

        Zeinbat lapurreta txikirik askorakuak egin daruez errijetako saltzallak apurka gauza andijetara igoten dabeela? Bitartian konfesetan dira baña, zelango dolore edo damubagaz? Damu dabee geijago ezin ostuba justizijaren bildurrez. Orijo, okela, ogi, ardao ta beste jan-gauzak saldutian, zeinbat ostuten ez da? Jentiak bazaube, kejetan dira, ta esan darue, ez dakijela zelan konfesetan dirian. Zelan? Dongaro alango maña edo ekandu dongaak daukezanak, konzienzija diabrubari emonda. Onelango ta beste lapur ezkutuko ta agirikuak ezagututen dabee zer dan arimia galdutia gauza ta irabazte laburrak gaiti? zer dan saldutia zeruba errial, edo diru batzuk gaiti? Zelango damuba darue onelanguak? Dinot ostera, geijago ezin ostubarena. Nok kontau zeinbat lapurreta modu egiten dirian?

        Orain bada, ez darue damurik konfesinoera, duazanak konfesetara biurrera, edo errestituzinuak egin baga, egin izan albadabe. O zeinbat konfesino donga alde onetarik! Beti esan darue, egingo dot; egingo dot. Oneei eranzun biar deutsee konfesoriak, egizu, egizu, ta absolbiduko zaitut egin daizunian. Sinistuten ete dabee parkatuten dala pekatuba, biurtu baga ostuba, edo kalte egina? Ez dot uste. Eta prestarera ona da juatia konfesinoera obligazino ain estuba kunplidu baga al dedilla, edo al dan bestian? Zakeo eritxon tratulari aberats batek konbidau eban bein Jesus maitia bere etxerako. Eta zer esan eutsan Salbagilliari? Neure ondasun guztien erdijak emoten deutseedaz pobriai, ta ezer kendu badeutsat inori, biurtuten deutsat lau bider geijago. Eta zer eranzun eutsan Jesu Kristok? Gaur sartu da osasuna (arimakua) etxe onetan. Biurtu kenduba baño geijago, eta bere ondasun garbijetati emon ainbeste limosna? O penitente ederra? O damu sendo, negar baga bere obraz agertuten dana! Ez eutsan Zakeok Kristori esan, biurtuko deutset Jauna, kendu deutseedenai, egingo ditut limosnak, ta bai emoten deutseedaz, biurtuten deutseedaz, edo emon ta biurtu ditudaz. Alan sartu zan grazija, edo arimako osasuna bertati.

        Esan baleutsa Kristori biurtuko dot elduten ez zala iños biurtia; euki baleu tratulari ak bijotza lotuta iñoren ondasunetan, atera ezinik legez bere etxeti ostuba, edo irabazi bide dongakua, sartuko zan grazija bere ariman, ta gero Kristo bere etxian? Zein gitxi! Bada, zelan uste dabee eruan konfesinoera egijazko damuba, biurtuten ez ditubenak ostu, edo irabazi gaistuak, egin daikeela? Ze balijoko dau esatiak biurtuko dot, gero al daidanian, abustuban garija salduta, edo urrijan artua batuta? Ez ete dira irago abustu bat baño geijago berba ta eskintza ederrakaz? Etorkizunak, nos egingo dira etorrijak? Ez da len orrenbeste esan konfesoriaren oñetan? Ez daukat orain zer biurtu, gastau neban ostuba... Alan jazoko da, arimia galdu, ta pobrezia geitu. Ez ete dago zer saldu biurtuteko biar dana, zatika baño ez daba bere? Ez dira Jangoikuaren aurrian iragoko ezin egiñak egijazkuak ez badira, ta ezin egin egijazkua daguanian bere, biar da pekatubaren damu andi bat gogo sendo bategaz ez guzijago ezer ostuteko, ta biurtuteko ainbat lasterren aldanian. Asko ostu, gitxi biurtu, ta pekatuba ez damutu; alan galduten dira ainbeste arima.

        Ah! Eta zeinbat kristinau bizi dirian uste dongaan, elduten diriala konfesetara damu itxura bategaz pekatubari benetako gorrotua artu baga! Oneen artekuak dira ekandu gaistuetan sarturik dagozanak konfesino baterik ta bestera ondutzaka. Eta zeinbat onelango? Topauko da andrakume aserrakor, bizi, ta kolera andiko bat, ume ta senarrari noisian bein birao gogor edo maldizinuak ezarri, ta ejenplu dongia emoten dabena etxian ta auzuetan. Konfesoriak emonarren konseju on, ta penitenzijak, aurrera daruala esatiari: Ilgo al az, itoko al az, eztanda egingo aldok, bizirik etorriko ez al az, ta zer ez? Onelakuak, absoluzinua berba guzurrezkuakaz konfesore siniskor bati aterata, duaz komulgetara, ta artutera Jesu Kristoren aragi ederra euren miñ madarikatubetan. Onen artekuak dira, jaijegun oso ta santubetan biar debekau, edo eragotzi luziak euren maña gaistoz egin daruezanak konfesoriak bein baño geijagotan agindu arren ez egiteko. Oneen artekuak dira, amarren, eta primizijak dongaro pagaurik, ta kenduba biurtu baga, konfesetan dirianak.

        Oneen artekuak dira txito asko, aragijaren bizijo ezkutuetan sarturik dagozanak euren artian pensamentu loi edo zantarrak euren guraz, edo borondatez euki daruezanak; euren burubakaz egiten ditubenak eskuka, edo akzinoe ezain, zikin, ta jentil bati dongaro eretxiko leuskijuenak.

        Oneen artekuak dira konfesore nasai, ta kontu gitxikuen ondoren dabilzanak estutu ez dagizan pekatuko lagun, ta okasinuak itxitera konfesore jakitun, begiratu ta Jangoikuaren bildurreko batek. Itxubak billatuten badau itxuba zuzentzalle, edo itxumutiltzat, bijak jausi ta banatuko dira. Dei egin gatx asko ta andijak daukazanak mediku, edo osagille gitxi jakin, ardura bagako, ta gaixuaren gustora osakarri, edo erremedijuak emongo ditubana? Da señalia, gatxak damu andirik emoten ez dabena, edo osasuna benetan gura ez dana. Alan bada billatuten ditubenak arimako gatxetan guztia iragoko dabeen konfesoriak, obligauko ez ditubenak egin biar dabeena egitera, largatera okasino dongaak, ez dabee pekatubaren Jangoikozko damurik; gura dabee kargia ezarri ostera beste bat egiteko, ezarri albaleije legez konfesinoe txaarrakaz.

        Badira beste batzuk, edo justiziaren, edo gurasoen beldurrez itxi ebeenak tratu dongia, baita bere konfesoriak absolbidu gura ezta, bota edo kendu dabeenak okasinoko pekatuba. Badirudije ondu diriala, pekatu baga geratu diriala. Baña askok ez daukee damurik, bijotza osatu ez jakelako; gordeten dabee ondo gura, edo amore gaistua borondatian. Loten emaztiak legez, ezarten ditube pensamentuko begijak euren Sodoma maitera, au da, gozatuten dira itxi eban adiskide dongiaren oniritxi edo kariño ondagarrija. Ijituko kipulak daukeez goguan Ijituti urtenda bere. Au da gordetia okasinua borondatian, ta iraun eragitia bijotzian lengo bizitza gaistuari; damurik ez eukitia, ta bai poza edo atsegiña. Ez deutsa medikubak itxi gura gaixo bati ura edaaten epelduta ezpada. Bildurrak dauka gaixua edan baga; geituten jako egarri edo edan guria kalenturiaren berotasunaz; sikatuten jako miña. Gogora jatorkoz iturri batzubetako ur preskuak; borondatia iminirik dauka iturri oneetan, ta edaten dau bijotzagaz, auagaz edan ezin dabenian. Artuten deutsa onek gorrotorik ur preskuari? Zein gitxi! Len edaten ebanian baño maitiago dau. Alan dira kristinau dongaro bizi izan dirian asko. Arimako mediku, edo lurreko beste atzeragarriren bategaiti, kendu dabee tratu gaistua, ez dira alkar ikusten, beintzat berba egiteko moduban; baña leengua da lujurijako ardao ordigarrija edateko egarrija; edan darue goguaz, ta bijotzaz ta borondatia leena da; bijotza osatu ez da; kendu biar jakoz borondatiari pekaturako lagun-garrrijak;. artu gorroto santu bat okasino dongarako izan dirian personai; bestelan ez dago damurik.

        Eta zer esan, gura legez urtian bizi, ta pazkuaz baño konfesetan ez dirianen ganian? Oneek dabee pekatubaren damuba? Nundi igarri? Zek daruaz konfesinoera? Oniritxi utsak, edo txartela erakutsi biarrak. Urte guztian lo galanto ta bildur baga pekatu mortalakaz; ez ikaratu eriotziaz, ez infernubaz. Garizuman enzun sermoe batzuk gogo andi baga. Dator konfesetako epia. Alan dabilz, zelan igaro denporia konfesino arin bategaz; komulgetan dira, artuten dabee txartela, ta urrengo urteraño bakia, bizi izateko nasaitasun osuagaz leenagoko urtian legez. O zori dongako jente modubak! Zuaze, zuaze infernura edolan bere sakrilejio baga. Ez deutsazube barrerik egingo Jangoiko ondo zazaubezanari.

        Beste asko jakin ta donga batzuk dagoz, konfesau baño leenago amabost egun, edo iru bat astian pekaturik egin baga dagozanak pensau dagijan konfesoriak onduten asi diriala. Baña gero? Errekatxuba iragoteko bota dan zaku edo alforjia, artu darue ostera. Ez ditube urratuten pekatubak, dino elexako irakasla santu batek, ta bai arnasa artu ta atseren puska bat, gogo geijagogaz, ta ariñago ibilteko pekatuko bidian. O penitente ederrak! Ori da pekatuben damuba. Zetako bake gaistuan ipini gura izatia zuben konzienzija? Gaur konfesinuan bularra joten, lepo makurragaz negarrez legez damu dot esaten; arik laster pekatu billa, kale ta bazterretan okasino dongen atzian.

        I. Baña zetan dago geijenez damurik eza?

        E. Ebaten ez dirialako sustrai dongaak; artuten ez dirialako onduteko biar legezko bidiak. Bizargin edo barberuak apainduten dau arpegija bizarra kenduta; baña egun gitxiren buruban balzituten da, jaijoten da bizarra, sustraiti atera ez zalako. Garbituten da solo bat atxurragaz lurra saratuta; baña laster beteten da bedar txaarrez, sustraijak lur barruban geratu zirialako. Zelan bada jaijoko ez dira ostera ta ostera pekatubak, ebaten ez badira sustraiti? Zer? Begitandu daruala batek pekatuben damuba gorroto artu baga pekatubaren okasinoe, ibillune, ta lagun dongai? Ezi ta eskuratu baga gaiski egitera makurtu ta obenduta daguan aragija? Munduko bulla, olganza zoro ta kaltegarrijetan ibilliko dala penitente benetako bat? Au da negar egitia? Au ezagututia nor ofendidu daben, zer merezi izan, ta zer galdu eban pekatubagaz?

        Benetako penitenzijak eskatuten dau, ez bakarrik alde egitia pekatubetati; baita bere bizitza on bat aurreranzian eruatia. Bizitza on batek zer eskatuten dau? Sakramentubetara sarri ta ondo prestaurik eldutia; orazino zalia izatia, korputza illdurau, edo mortifiketia, ta obra miserikordiazkuetan jardutia jagokan bestian. Ez da asko bedar txaarrak kendutia soluetati; biar dira erein azi onak frutu onak artu gura badira. Zeinbat penitente dagoz kontu onegaz bizi dirianak? Zer egin darue geijenak? Konfesino iski, ta izeneko bat egin, jira ta bira pekatuben inguruban dabiltzala; jarraituten deutseela mundu, infernuko, ta aragi txarraren lege edo ekandubai; meza bat edo beste enzun debozino baga, esan itoka errosarijo bat pekatubakaz bake galantian dagozala. Alan daruaz diabrubak geldika erijotzako une, edo tranzeraño, ilten ezpadira beinguan, ezagura guztija galdu ta konkortuta. Egin darue konfesino larri, estu ta bildurrez beteriko bat; duaz sepulturara, edo lurpera, azur pekatubetan koipetubak usteldu ditezen. Eta arima gaixuak? Jesu Kristoren tribunalera, egitera konfesinoe jeneral ta bizitza guztikua diabru ta konzienzija akusadore ditubezala. Ai kristinaubak! Ez da au begitazino edo bildurtuteko geituz esaten dana. Da egija garbi bat. Orain egiten dira damu bagako konfesinuak, ta gero konfesauko dira infernuban betiko damubaz ezer aterako ez dan denporan. Pensau ondo.

 

aurrekoa hurrengoa