www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesino ona
Juan Antonio Mogel
1803

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Confesiņo ona edo ceimbat gauzac lagundu biar deutseen confesinuari ondo eguiņa izateco, Juan Antonio Mogel. Fermin Larumbe, 1803

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKASTE XI

Zelanguak izan biar daben aozko konfesinuak.

 

        I. Asko ete da pekatuben parkazinua alkanzetako bijotzeko damuba eukitia? Agertu biar ete jakoz konfesoriari?

        E. Bai, agertu biar jakoz al dedilla, ta Magdaleniaren besteko damuba ez da asko alan egiten ezpada. Ona zelan erabagiten daben Trentoko obispo jaunen batzaar edo konzilijuak. Iñok esaten badau, konfesinoeko sakramentu santuba ez dala Jangoikuak aginduba, ez da bere salbeetako biarra jaunaren aginduz, izan dedilla deskomulgaduba.

        I. Gauza gatxa, ta gogorra dirudi agertu biarra iñok ez dakijozan pekatubak, dirian ezain, ta lotsagarrijenak bere. Esan leite gogor, edo astuna dala konfesinoeko legia.

        E. Ez da alan. Jesu Kristok berak dino, bere buztarrija dala bigun, edo eruaten erraza, ta ariña kargia. Antxinako legian egozan pekatuben kastigu, arrika ilte, ta ainbeste kostetan zirian sakrifizijuak, kendu zituzan Jesu Kristok, ta imini eban konfesinua. Zer da gauza gogorragua, edo esatia ixillik, egin dan pekatuba, edo arrika illa izatia? Edo agertutia konfesore bati bakarrian abere, edo ganadu bategaz egin dan pekatuba, edo ganadubagaz beragaz erria izatia askoren aurrian?

        I. Baña jakin gura neuke zelan egin biar dan pekatuben agertute, edo deklarazino osua.

        E. Eranzungo deutsut Trentoko konzilijo santubagaz, konfesau biar diriala esamina kontuzko baten bidez, goguan, edo konzienzijan dagozan legez, pekatu mortal guztijak euren lagungarri, zerzelidade, edo zirkunstanzija pekatu beste bat egiten dabeenakaz.

        I. Beraz pekatu arin, edo benialak konfesetako obligazinoerik ez dago?

        E. Alan da, baña orretarako jakin biar da ziur, pekatu beniala baño ez dala egin dan utsegite, edo paltia. Bada zenbat engañu ez dago gauza onetan? Zeinbatek daukez pekatu benial edo arintzat pekatu mortal, edo astunak dirianak? Barriz, zeinbatek bapere pekatu ez dirianak daukeez pekatu ezain, ta anditzat, ta gero lotsaz agertu ezinda kondenetan dira, sustraijan pekatu ez zirianak gaiti?

        I. Esplikau begi argiro ejenplubakaz, bada bestelan ezin ondo aitu ginai?

        E. Edozeñek daki, guzur txikar bat esatia, ta alan beste gauza batzuk, bakarrik dirialak pekatu arin, edo benialak. Itxiko balitu batek konfesatzaka ezagueraz, edo dan legez dala, ez leukiala alde onetarik konfesino dongarik egingo, dagozalako beste bide batzuk, konfesinuaz ostian, onelango pekatubak parkeetako, ta pekatu beniala ez dalako berez kondenazinoko geija. Baña, nok esan zeinbat kristinauk daukeezan pekatu arintzat astun ta mortalak dirianak Jangoikuaren aurrian? Badira asko, pensamentu loi borondatez, gura osoz, ta ezagueraz eukijak, arintzat daukeezanak, ez badauke borondaterik, edo desiorik gauza txaarren bat egiteko. Badira beste batzuk gurari, edo desio zantar, ta borondez eukijak, arintzat daukeezanak, azaletik egiten ezbadabe gauza gaistorik. Badira bai esanarren berba ezain, zantar, lotsagarri, ta arima askoren ondagarrijak, begitanduten jakeenak, ez ebeela asmo dongarik, ta barre eragoteko esaten ditubelako edergarrijaz, konfesau daruezanak, edo ez daruezanak, pekatu andijak ez balira legez. Badira, eginarren danza naastubetan eskuka tentagarrijak, edo danzati kanpora ibilliarren apa laztanga, esku ezarte lujuriosuetan, gauza txikintzat daukeezanak, ta egiten ez baditubez beste gauza ezañaguak gorputzaz, pekatu arinak legez, edo konfesau baga largaten ditubezanak, edo konfesetan baditubez, izan oi da damu baga pekatu benialtzat eukirik. Nok esan zeinbat itsutasun, edo ezjakin daguan gauza onetan? Baña ez daukee errazoezko eskusarik. Prediketan da, ta konfesoriak bere irakatsi oi dabee, egiten diriala pekatu mortalak pensamentuz, desioz, berbaz, ta obraz. Sinistuten ez badabe irakasten jakeena, dira herejen gisakuak; sinistuten badabe, ez dago eskusarik; ez da bere pekatu bildurgarrijagorik, borondatezko ez ezagutute itxuba baño. Alan egiten dira konfesino donga txito asko ezagutu gura ez dirian, ta ezagutu biar dirian pekatubak ez konfesetiarren.

        Dakuskuzan banaan. Guraso asko dira txito nagi ta ardura bagaak umeen azieran, ta gitxik dazaube obligazino andi au, ta gitxik konfesau darua nagitasuna. Egiten dira irabazi bidebagiak, salduten dirianian gauzaak tranpak eginik, edo prezijuan, edo neurrijan, edo pisuban, edo ontzat, galdu edo kaltetubak dagozan gauzak; eta bizi dira konfesau baga pekatu astun oneek. Alan beste gauza askotan. Onelanguai emoten ezpadeutse Jangoikuak argi txito andi bat ezagututeko euren itxutasuna, galdubak dira. Agaiti, gau, ta egun esan biar geunskio Dabid penitentiak legez, Jauna, librau nagi pekatu estaldu, edo ezkutukuatati. Orregaitino da konseju guztiz ona agertutia konfesoriari tentazinuak, inklinazio, ta pekatu benialtzat daukazanak bere; bada askotan jazoten da, penitentiak benialtzat eukazanak ezagutu ezaz, ezagututia konfesoriak ziriala mortalak, ta alan argitutia konfesetan dana.

        I. Beraz tentazino utsak konfesetako obligazinoerik ez dago?

        E. Ez dago, bakotxak badazau argiro, lekurik emon ez deutsala tentazinuari; baña txito ona da agertutia konfesoriari, konseju santubakaz anima dedin benzidu edo goitutera, ez geijegi larritutera, ta sarijaren esperanziaz diabrubaren kontra pelietara. Kristinaurik onenak dira geijen tentadubak Gaiskiñaren aldeti; zerren dongak aurkiten ditubez euren galdubidiak lagun, ta ibillera txaarretan, edo euren borondate gaistuan. Ez alan kristinau on alde egiten dabeenak okasino txarretati, borondatia prest daukeenak Jangoikua ez ofendietako. Onelanguai infernuko arerijuak emon daruakez tentazino bizi ta portitzat alde askotarik; ta biar dabee konfesoriaren laguntasuna goitu edo benzietako tentazino gogorrak, urteteko duda andijetati; zerren diabrubak ekarri ezin dituzanian pekatubari leku emotera, larritu daruaz erdi sinistu eraginik, pekatu egin dabeela tentazinuetan, irabaztiaz urten dabeenian bere. Alan askatu bijotza konfesoriari, ta aurkituko dau argi, ta bakia.

        I. Eta batek, berez pekatu ez dana, artu badau pekatutzat, ta atan badago konfesetako denporan, konfesau biar ete dau?

        E. Enzun kontuz, dalako askorentzat premiña andiko gauzia. Pekaturik ez dago ezauera, ta borondate baga, baña badira kristinau pekatubari gorroto deutseenak, artu daruezanak pekatutzat pekatu ez dirianak Jangoikuaren aurrian. Alan bere, errazoe onen bategaz kenduten ez dabeenak pekatu dalako bildur, kezka edo sinistia, biar dabee konfesau, pekatu mortaltzat daukeena. Badira kristinau errukarri batzuk Jangoikuaren kontrako gogorazino, edo pensamentu dongaren bat etorri bajake, izan badabe aragijaren gerra, berotasun, edo arrotasunen bat, begitanduten jakeenak, egin dabeela pekatu andiren bat, ezagueraz, ta borondatez lekurik emon ezarren. Eta zer jazoten da gero? Begitanduten jakee, egin dabeela herejiazko pekatu andiren bat, fediaren kontrako gogorazino txaarren bat, etorri jakeelako; lotsatuten dira konfesetan, ixilduten dabee, ta egin daruez konfesino ta komunino dongak bide bagako bildur ta sinistia gaiti.

        Etorriarren pensamenturik ezañenak Jangoikuaren ganian, edo Jesu Kristoren imajinakaz, ez dago pekaturik, ez konfesakizunik alango pensamentu edo gogorazinuai lekurik ezagueraz emoten ez jakeenian, ta gitxitan emoten jakee alango gauza ezañetan. Enzun ejenplu edo jazoera bat.

        Bizi zan andrakume besteti kriastinau ona zan bat txito larri ta estu, pekatu ezañen bat egin ebalako ustiaz, etorri jakolako pensamentu donga bat Jangoikuaren kontra. Alangua izan zan bere lotsia konfesetako, konfesakizunik ez eukan gauza atan, eze egon zan urte osuetan agertu baga sarri konfesau ta komulgetan zala. Eldu zan misinoe bat zorionez bizi zan errira; juan zan konfesetara misionista bategana, ta esan eutsan oni; Ai neure arimako aita! Galduba naz; daukat pekatu bat ain ezain ta lotsagarrija, zein da ezin konfesau izan dodan urte osuetan, ta orain ez daukat bijotzik berorri agertuteko. Eranzun eutsan konfesoriak: Zer pekatu izan leite niri esateko bijotzik ez dozuna? Asi jakon itanduten mandamentu guztietarik, ta ez eban ezer topetan. Eldu zan seigarren mandamentura, ta emen bere garbi eguan. Itanduten deutsa guenian: Izan dozu iños Jangoikuaren kontrako pensamentu ezainik? Ai jauna! igarri deust, eranzun eutsan andrakume gaixuak zizpuru ta zotin andi bat emonda. Ori da guztia? dirautsa konfesoriak; eta egon zinizan gozatuten ezauera, ta zeure guraz gogorazino ezain orretan? Ez jauna, zirautsan andriak; larritu ta ikaratu nintzan, ta ezagutu nebanian, emon eustan atsakabe ta gorrotua alango pensamentubak. Bada txorua, dirautsa konfesoriak, ez zenduban pekatu txikarrik bere egin; ez zeunkan zer konfesau bere; baña zelan urte guzti orreetan egon zarian lotsaz konfesau baga pekatu andija zalako uste, edo sinistiaz, egin dituzu pekatu txito asko ainbeste konfesino, ta komunino dongatan. Alan atrapau eban diabrubak bestelan atrapau ez ebana.

        Esana esan, ez dago pekaturik pensamenturik ezañetan, diriala Jesu Kristoren, diriala Ama Birjiniaren, diriala santu santen kontrako gauzetan, ez da bere konfesetako preminarik alango tentazinuak, ezaueraz, ta bakotxaren guraz lekurik emoten ez jakeenian, geijenez emoten ez jakeen legez. Baña egon danak konfesau ezinda, ta pekatu dalako ustiaz bildurra errazoe onagaz kendu baga, agertu biar deutsa konfesoriari, zer jazo jakon, barristetako konfesino dongaro egiñak.

        Ames zantarrak eukitia berez pekatu ez da, ezaueraz, ta borondatez lekurik emoten ez bajako amesetan irago dan atsegin dongiari; ta ez dago obligazinoerik konfesetako alango ames, esnatuta konsentidu ez dirianak. Bardin, ez dago pekaturik, ez konfesetako premiñarik, aragijaren arrotasun zantar borondatiaz kontrakuak, edo ezaguturik gorrotua emoten dabeenak; zerren ez dago pekaturik bakotxak bere eskuban ez daukan gauzaan, ta ez dago bakotxaren eskuban, gogorazinoerik gaistuenak, ta aragijaren arrotasunik andijenak etortia. Baña egon danak pekatutzat artu ta konfesetako orduban bildurrez ezin agertuta, egin ditu konfesino dongaak zeinbat bider bildur agaz konfesau baga larga dituban, ta biar ditu barristau alan egin dituzan konfesinuak. Zegaiti itandu ez konfesoriari etorten jatzuzan dudak, ez daukazunian argi edo errazoe onik bildurra ta ez jakiñza kenduteko? O lotsa kaltegarrija! Eta zeinbat arima daruazun infernuko laba andi ta gorira!

        I. Eta konfesau biar ete dira iños emoniko tentazino, edo pekaturako bidiak lekurik emon ez jakeenian?

        E. Ondo da konfesetia, baña ez dago obligazinoerik, ezagututen dabenian bakotxak ziur, lekurik emon ez deutseela. Kristinau onai bere ez deutsee askok largaten tentau baga, edo berbaz, edo eskuz, edo kiñu gaistuakaz. Alango ordubetan igesa artuten bada arpegi astuna erakutsirik, edo dongaro esanda, ez dago pekatu, ez konfesakizunik; baña bai arpegi alegria erakusten bajako tentadoriari, esana gaiti epel epel, makal makal, zagoz geldirik, ta tentadoriaz egotiari jarraituten badeutsa, zerren okasinuan borondatez daguanak, gura dau pekatuba. Nok esan zeinbat guzur esan daruezan kristinau askok konfesinuan? Jauna ez neban gura. Esan deustez mutillak berba zantarrak, egin deustez esku ezarte txar, ta laztanak, baña neure borondatiaren kontra.

        Dakuskun. Erdu ona, zelango bidez edo okasinoez jazo jatzuz gauza orreek? Juan zinian zeu okasinua eguan lekura, edo jente nasaijaren artera? Izan zan mutil neskatillen arteko batzakuntza, ta olgantzetan? Zek zeruazan alango lekubetara jakinik zer irago oi dan? Eta nun nai zala, egiten zeuntsee barre ta algara gozua berba zantarrai? Erakusten zeuntseen arpegi astun, bekoki illun, itzaltsu ta aserratuba, ta aldegiten zenduban tentadorien ondoti? Ori ez jauna; barre egiten neban, olgeetan nintzan, baña esaten neutseen, egoteko geldi. Ederto. Zelan dinozu bada zeure borondatiaren kontra izan ziriala? Gura ez dituzun gauzeetan egoten zara barrez, ta algaraz? Zerbait esaten badeutsube zeure onriaren kaltian, ta zerbait ostu, egongo zinaate makal makal ta algaraz? Sugeren bat badakutsu urrian, egoten zara alde egin baga, eta ikutuko baleutsu erropa edo oñian, esango zeunskijo, sugia, zagoz geldi? Zein gitxi? Artuko zenduke igesa, gurako zenduke akabau, ta zapaldu bertan; larrituko ziñate ikusita beste baga. Enzun bada zer dirautsun Espiritu Santubak, iges egizu pekatuti sugiaren arpegiti legez. Zelan dinozu bada ez zendubala gura eskuka loirik ta berba desonesto edo ezañik, barrez bazagoz egin ta esaten deutsubezanen artian? Nundi dator au? Dago gura izatian, ta pekatu mortalak gorrotorik ez emotian. Alan konfesetan dira asko jente gazte txito dongaro, ondo agertu baga pekatubak, ta utsera jo eragiñaz gauza astunai.

        Badira bai gorputzeko pekatu astunetan jausita bere esan daruakenak konfesoriari izan zala gura baga, edo borondatiaren kontra. O konfesino ederrak! zer egin eutsun tentadore gaistuak? Lotu oñak eta eskubak? Eta ori mendi bakar baten? Alan izan balitz bere, egin biar zenduban diadar zerura; dei egin Ama Birjiniari, ta zeure aingeru guardakuari. Egin zenduban alan? Munduko bildur guztiak gaiti, ezpata bat bularraren aurrian imini, ta il ez zaijezan bildurraz bere, itxiten bazeuntsa gorputza pekatubari, egingo zenduke pekatu mortala, emon biar dalako bizitzia leenago pekatu egin baño. Erri barruban balitz indar egin guria pekaturako, egin biar dozu diadar Susanak legez, lagunak batu, ta gordeteko buruba. Zer egingo zenduke bizitzia kendu gura baleutsube? Zelango didar, garrasi, ta buruba librau guria? Bada maitiago dabenak gorputzeko bizitzia arimakua baño, ez da Kristoren eskolakua. Baña ai! Erregu, sari eskintza, ta utskerija batzuk gaiti egiten da pekatu, ta esaten dabe konfesetan, jauna, gura ez neban, neure goguaren kontra izan zan. Guzurra, ta konfesino dongia. Zein pekatuba guztiz ezkutau, zein estalgarriren bategaz arindu mortal izateti benialera, bardin legez da konfesino dongia egiteko.

        Ona beste jazoera sarri ikusten dana. Ume denporan egiten dira bein baño geijagotan loitasunak, edo mutiltxubak neskatillatxubakaz, edo aek, ta oneek alkarregaz. Iragoten dira urtiak, gogora jatorkez azitxu eginda, edo biar bada zaartuta, zertzuk egin zituben. Jatorke lotsa andi bat konfesetako. Asi oi dira kontubak ateraten, pekatu mortalak ete zirian; ete eukeen edo ez ezauera osorik pekatu mortal izateko; sartuten dira ez da baida, edo dudeetan; geratuten dira erabagi ezinda, ta ez konfesetarren lotsa dirialako, dinue, biar bada ez zirian pekatu mortalak izango. Alan irago daruez sermoietan, zelan lotsaz konfesau ezinik kondenau zirian batzuk; larrituten dira, baña aurrera batzuk len legez arantza a atera baga. O zeinbat kristinau galdu dirian umetako pekatubak, edo pekatubak zirudijenak lotsaz agertu ez ditubezalako! Geijago kostetan jakee batzubei ume denporetako pekatubak konfesetia, azi ta malizija geijagogaz egin ditubezanak baño.

        Gitxi dira ume denporan Jangoikuaren bildur dirianak; ez dira palta gaisto, malizija goiseti izan daruenak bestiai gauza okerrak irakasteko; naturalezia barriz txikarretati makurtuba dago gatxerako; ikusten ditubez edo gurasuetan, edo jente nasaijetan gauza txaarrak, enzuten ditubez berba desonestuak; tximino batzuk legez, egin gura dabee dakusena, ta alan egin daruez donga nagusijen kontubak; lotsatuten dira azita, ainbeste gauza loi ain txikarretati egiña, ta gero egin daruez konfesino donga asko, ezagututa konfesau, edo agertuten ez ditubelako. Ze bildur nasan asko artuko dituzala dotrina onek! Konfesau bada laster, agertu konfesoriari zuzen bakotxari irago jakona; ekarriko deutsa burubari bakia, ta arimiari salbeetako bidia. Alan izan dedilla.

 

aurrekoa hurrengoa