www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesino ona
Juan Antonio Mogel
1803

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Confesiņo ona edo ceimbat gauzac lagundu biar deutseen confesinuari ondo eguiņa izateco, Juan Antonio Mogel. Fermin Larumbe, 1803

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKASTE I

Zein gauza biarra dan konfesinoeko sakramentuba.

 

        ITAUNIA. Asko da batiatuba izatia zeruban sartuteko?

        ERANZUTIA. Bai bautismoko grazija galdu ez dabenentzat, ta bautismoko grazija galdu ez darue pekatu mortalik egiten ez dabeenak grazija au artu ezkero.

        I. Eta bautismoko grazija galdu dabenari pekatu mortalagaz, ze bide geratuten jako grazijara biurtuteko?

        E. Sakramentu santu penitenzijako edo konfesiño oso, ta biar dan legez egiña al dedilla, ta beti deseoz edo gogoz.

        I. Zer esan gura dau penitenzijaren izenak?

        E. Esan gura dau atsakaba edo penia eukitia artubaz damu egijazko, edo Jangoikuaganik datorrena.

        I. Zeinbat penitenzija modu dagoz?

        E. Bi, batari deritxo penitenzija birtutia, ta bestiari penitenzijako sakramentuba.

        I. Zer da penitenzija birtutia?

        E. Da Jangoikoaren doe garuazana pekatubaren gorrotora ta artutera gogo sendo bat ez geijago pekaturik egiteko. Da, dino san Agustinek, negar egitia iragoriko pekatubak gaiti, ta damuturik, ez geijago egitia.

        I. Beraz barriro pekatu egiten dabenak ez eban leenago penitenzijarik egingo?

        E. Ez eban egin salbazinoerako duin edo asko zan penitenzijarik iraun ez ebalako grazijan. Irauten dabenak bizitza onian azkeneraño, salbauko da, dirausku Kristok. Egija da pekatura biurtuba gaiti izan zeitiala ona ta egiazkua leenagoko konfesino, ta damuba. Baña penitenzija iraguak ez deutsa iñori ezer balioko salbeetako pekatu mortalaz galdu badau penitenzijako frutu edo irabazija. Zeinbat dagoz infernuban urte batzubetan penitenzijako negarrak bota zitubenak! Baña iraun ez ebelako, galdu eben zeruko koroia.

        I. Beraz biar biarra da penitenzija pekatu egin dabenarentzat?

        E. Bai, ta alan denpora guztietan premiña osokua izan da birtutia dan aldeti. Penitenzija onen bidez salbau zirian Adan eta Eba. Soñu au beti legez joten da Eskritura santetan. Jesu Kristok zirautsen egiten ez badozube penitenzija, guztiok galdubak izango zare; ta leenago Jangoikuak zer penitenzija eskatuten eutsen? Biurtu zaiteze nigana bijotz guztirik baru ta negarrakaz, eten egizubez biotzak, ez soñokuak. Berba oneekaz adierazoten da penitenzijak urteten ez badau biotzaren erdirik, edo lagunduten ez badeutsa pekatubaren egijazko damubak ez dala gauza ezetako. Benetako penitentiak prest egon biar dabela leenago galdutera onra, ondasun, bizitza, ta edozein gauza Jangoikua opendidu baño. Bularra jotia bijotza ausi, edo damu sendo baga dala penitenzija itxura utsekua. Ona zer dinuan ostera Jangoikuak Ezekiel profeta santubaren aoz. Pekatu egiten daben arimia, bera illgo da. Baña pekatarijak egiten badau bere pekatu guztien penitenzija neure agindubak gordeten ditubala, ta badarua aurrerunzian bizitza zuzen ta garbi bat, biziko da ta ez illgo. Erdu neugana, ta egizu pekatu guztien penitenzija... Bota egizubez zeubek ganik gauza oker guztijak, ta egizube bijotz ta espiritu barri bat. Zegaiti ilten zaree? Ez dot gura ill zaiteezen, ta bai zubek biurtutia nigana, ta bizi izatia onelan. Ona zelango penitenzija eskatuten daben Jangoikuak; pekatu guztien damuba. Ab omnibus peccatis. Aurrerakuan gordetia bere agindubak, ut custodiat omnia praecepta mea. Egitia gero justizia, edo eruatia bizitza zuzena, ut faciat judicium et justiciam; artutia bijotz ta arima barri bat legez. Facite cor novum et spiritum novum.

        I. Ori alan izango zan antxiñako legian konfesinoeko sakramentuba ez eguanian. Baña nok sinistu Jesu Kristoren lege bigunian biar diriala orrelango penitenzijaren señaliak?

        E. Ez dot ukatuko antxinako legian grazijan jarteko penitenzijako birtutiaren bidez, biar eutsala lagundu Jangoikuaren amore garbi garbijak, ta esan oi dan legez kontrizino oso, edo Jangoikuaren amoreak ausita; ta konfesinoerako ez dala biar modu orretako damurik. Baña zer? Bijotza aldatu baga gaistakeriati onera, pekatu mortal guztien damu baga Jangoikuaren ofensia dalako; artu baga borondate sendo bat ez geiago pekaturik egiteko, deritxagu erakarriko dogula pekatuben parkazinua? Ez ezelan-bere.

        I. Beraz konfesinua de egijazko sakramentuba?

        E. Bai, ta alan dauka erabagita elexa ama santiak.

        I. Eta badago pekatu konfesinoeko sakramentuban parkatu ezin leitianik?

        E. Ez dago, biar dirian prestaerakaz konfesetan badira;. ta Erromara juan baga errijetako konfesoriak arkituko dabe moduba herejiako pekatuban norbait jausi balitz bere, emoteko absoluzinua damu onaren señaliakaz konfesetan dirianai. Ez dira barriz herejijako pekatubak atakotzak askok daukeezanak. Alan ez dau arkituko pekatarijak eskusa, edo atxakijarik ez konfesetako zuzen ta argiro bere pekatu guztiak. Ai balego arima benetan humilde ta konbertidu bat; ta zein errez topauko leukian zerurako bidia! Baña pekatu ezañakaz nastauta dagozanak; matasa bat eginda daukeenak euren konzienzija, biar dabe billatu konfesore jakitun ta arimen gose andiko bat, bestelanguak baño bere kontu geijagogaz. Eta egija esateko, zelan arimia geratuko da bakian konfesore arin duazanakaz enzun ta enzun, igaro ta igaro dabilzanakaz? Zeinbat esankizun geldituko dira gero kezkia emongo dabeenak? Barriz konfesore jakitun batek, ta guztiz konfesiñoe jeneralak egin biar dirianian, itanduko dituz biar dirianak, aztertuko dau konzienzija guztija, ta itxiko dau konfesetara juakona bake txito andijan. Gaisotuten garianian badagoz eskuor ta prest sei, edo geijago mediku, esaten dogu betor edozein? Ez; gura dogu onena. Auzi bat daukanak billatu darua letradurik jakitunena. O itsutasun kaltegarrija! Arimako osasuna juakunian edozein konfesore dala ona, ta biar bada billatuten dira pekatubaren kontra gorroto andirik ez daukeenak.

        I. Ori orrelan bada konfesiñoe donga asko egingo dira?

        E. Alan da; ez dago kristinau errijetan kalte geijago egiten dabenik, zelan dan penitenzija palso edo itxura utsekua. Egiten da pekatu bildur baga, ta esaten da konfesauko dot pekatubak esatian bakarrik balego legez parkazinua. Enzuten dabeenian konfesinuak edozein pekatu parkatuten dabela, erreztuten dira edozein pekatu egitera. Alan osakarri edo erremedijo Jesu Kristok itxi ebana, biurtuten dabee arimen beneno, edo satarri izatera, ta gero duaz itsu itsuban eriotza donga batera.

        I. Nundi dakigu Jesu Kristok larga euskula penitenzijako sakramentu, edo aozko konfesinua?

        E. Ebanjelio santuban irakurten da zelan Jesu Kristok illen arterik biztu ezkero agertu jakuen alkarregaz egozan bere apostolubei, esaten eutseela: Bakia zubekaz; ta au esanda erakutsi eutseezan eskubak, eta albua, ta ostera esan: Bakia zubekaz; neure Aitak ni bialdu nenduban legez, alan nik bere zubek bialduten zaitubedaz. Zan esatia, zelan neure Aitak emon eustan eskuba gizonen juez izateko, alan nik bere emoten deutsubet eskubidia lurrian gizonak juzgetako. Gero ezarri eutseen bere arnasa Jangoikozkua esanaz, artu egizube Espiritu santuba; zubek parkatuten dituzuben pekatubak, parkatubak izango dira, parkakatu baga largaten dituzubenak, ez dira izango parkatubak. Esan bere eutseen beste bein gauza berau beste berba batzubekaz; zubek askatuten dituzuben pekatubak, askatubak izango dira, ta zubek lotuten dituzubenak, lotubak. Ona zelan Jesu Kristo emon eutsen Apostolubei pekatuben ganian sentenzija, edo epaija emoteko eskubidia; ta sentenzija emongo ezin da, pekatubak jakin baga, pekatarijak deklarazinoe zuzena emon baga, ta deklaraziño, edo agertuera au da aozko konfesinoe garbi, estalki, ta guzur bagia.

        I. Baña zer esan gura dau pekatubak askatute, ta lotutiak?

        E. Esan gura dau, Jesu Kristok emon eutseela apostolubai (ta euretan emoten jakee arrezkeroko konfesoriai), absolbietako eskuba zuzen, ta damubaz konfesetan zirianak, ta ez libretako, edo ukatuteko absoluzinoa damu egijazkuaren ezaugarri edo señaliakaz konfesetan ez dirianai; bada onelanguai emoten jakeen absoluzinua, da kaltegarrija alan emon, zelan artuten dabenarentzat.

        I. Zer egin biar dau konfesetan daguanak esaten badeutsa sazerdotiak ez daguala orduban ondo prestauta absoluzinua artuteko, ta biurtu dedilla beste egun baten?

        E. Pensadu, obeto dakijala konfesoriak zer obe daben, edo zer egin biar dan; egin esaten deutsana, ta biurtu beragana arturik emon deutsan ordenia. Badira kristinau asko konfesetara duazanak absoluzinua artu ezin leikeen moduban. Onelanguak dira pekatubaren okasino urrekuan borondatez dagozanak; largaten ez ditubezanak leku, edo lagun arimia len sarri galdu eragin deutseenak; konfesoriak leenago esanda bere eguneti egunera egiazko errazoe baga luzatuten ditubenak biurrera, edo errestituzinuak egitiak, ta ezin kontadu beste, kostunbre edo ekandu jarraitu ta luziak daukeezanak, leenagoko konfesinoetan berba onak emonda biurtuten dirianak txakurrak legez jaatera len errebesau, edo atera zituben pekatubak. Baña zer jazoten da? Konfesore zur edo kontuzko batek esaten badeutse larga degijela absolbidu orduko pekatubaren okasinua begijak ta oñak baño biarrago bada bere, aginduten daben legez Jesu Kristok;. biurtu dagijela ostuba, kalte egiña, ta bide dongako irabazija, ta biurtu dedilla gero absoluzinua artutera, asi oi dira erreguz, bigunduteko konfesoria esaten deutseela: Jauna emendauko nas, biurtuko dot ostuba, kenduko dot okasiño dongia. Beste batzuk esaten deutsee orduban absolbietan ez baditu, ez diriala iños geijago konfesauko. Au bai dala humiltasun ta prestaera ederra! Iñok baño guzijago gura leuke konfesoriak emon absoluzinua albalegi bere arimiaren kalte baga. Dongaro prestauta daguanari konfesoriak esaten badeutsa: Nik absolbidu, edo askatuten zaitudaz, esango dau Kristok: eta nik lotubago largaten zaitudaz.

        I. Zer biar da bada ondo prestetako konfesinoerako, edo konfesino on bat egiteko?

        E. Bost gauza oneek: I. Esamiña kontuzko bat. II. Egijazko, ta bijotzeko damuba. III. Propositu edo gogo sendo bat geijago pekatu edolan bere mortalik ez egiteko. IV. Agertutia bere pekatubak konzienzijan dagozan moduban, jakiñak jakinak legez, dudazkuak dudazkuak legez geitu, gitxitu, ta arindu baga. Konfesoriak emoten deutsan penitenzija kunplidu, edo osoz egitia. Asko da doktriña baterako.

 

aurrekoa hurrengoa