www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesino ona
Juan Antonio Mogel
1803

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Confesiņo ona edo ceimbat gauzac lagundu biar deutseen confesinuari ondo eguiņa izateco, Juan Antonio Mogel. Fermin Larumbe, 1803

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKASTE IX

Zelan benetako propositurik ez daruen konfesinoera okasino donga, urreko, ta borondatezkuan sarturik dagozanak.

 

        I. Zeren gañian izango da gaurko dotrinia?

        E. Gauza premiña andiko baten gañian, ta da, adierazotia ez daguala benetako ondugura, edo propositurik larga nai ezpadira pekatubaren okasiño jakin, urreko, ta borondatezkuak; ta emendi aterako bere da, zegaiti egiten dirian konfesino donga asko, ta irauten dabeen ain gitxik artu dabeen on izateko goguan, bada euki biar da ondo konfesetako, borondate zal, ta sendo bat, kenduteko ekandu dongak, ta largateko pekatubaren okasino ezagun, ta urrekuak.

        I. Zer adituten da pekatubaren okasiño ezagunaren izenez?

        E. Adietan da pekatura daruan gauzaren bat, dala bere naturaleziaren indarrez, dala darraikon lagungarri edo zirkunstanzijaren bategaiti.

        I. Gura neuke argiroago azaldau, edo esplikau dagidan esan dabena.

        E. Enzuzu bada. Okasino donga batzuk izatia ezagun, urreko, ta borondatezkuak euren indarrez, dator daukeelako arrisku edo peligru jakiña zeñean jarri ezkero, ezagutu biar dan galduko dala geienez. Onelan liburu desonesto, ta kontu zantarretakuak irakurtia premina baga, ta gaztiak edo gazte modukuak, da bide ezagun ta urrekua pekatu loirako, bada alango irakurlerik geijenak galduko lirate. Onelan beste gauza ta ibilune asko gero esango dogun legez. Beste okasino, edo jausgarri batzuk dira eurenez ez dabeenak gatxerako indarrik, baña lagungarri edo zirkunsatanzijaren bate-gaiti dongaak urten daruenak. Kale batera juatia, auzo etxian sartutia, berez gauza txaarra ez da; baña kale edo etxe aetan badagoz tentatzalle gaistuak, edo lengo adiskide pekatuzkuak, izango litzate okasino benetakua alango lekubetara juatia. Bardin, beste bategaz berba egitia pekatu ez da berez; baña berba egitera badua jakinik emongo deutsala pekaturako bidia, orduban berba egitera juatia da pekatuko okasinuan jartia.

        Okasinua da ezagun, urreko, ta jakiña zenian sartu ezkero, jarten da bat pekatu egiteko arriskuban aitu, edo jakitunen eretxijan, edo nok berak lenago irago jakoneti ezagutu biar dabenian. Okasino urrineko, leku guztietan dagozanetati, ezin alde egin giniai mundu onetan bizi garian artian, baña bai ezagun ta banakuetati.

        Okasino donga ezagun ta urrekua izan leite, edo gurazkua, edo gura bagakua. Okasino gurazko edo borondatezkua da, zeñetati alde egitia daguan bakotxaren eskuban, ta onelanguak dira geijen geijenak. Guraezezko, edo borondatiaren kontrako okasinuak dira, zeintzubetati alde egitia ez daguan bakotxaren eskuban, ta onelanguak dira txito gitxi. Diabrubak sare barruti alderik egin ez dagijen, asmau eragiten deutsee askori, dongaro esango dala, eskandalubak emongo diriala, onria juakola, ta alan daukaz beti katigu, edo preso grillu senduakaz. Artu biar dira alditezan bide ta neurri guztijak alde egiteko, edo kenduteko pekatuko okasino ezaguna. Daigun, etxe seme batek daukala okasino dongia neskatilla otsein, edo serbietan bertan daguanaz. Biar deutsa esan sendo oni, urten dagijala berak estalki on bategaz. Gura ezpadau onian, esan daikio mutillak bere gurasuai atera dagijela neskatilla etxeti, bere arimia dagualako arrisku andijan etxian au daguan artian. Neskatilliari ez jako kalterik egiten etxeti kendubaz ta bai mesede andi bat. Ze onra galduko dau etxe semiak gurasuari ainbeste esanaz? Ze guraso dago barriz estimauko ez dabena alango abisuba? Alan benetan gura balitz, okasino gitxi dira borondatezkuak ez dirianak.

        Okasino batzuk dira, dino san Karlos Borromeok, oñian edo izatian dagozanak, ta beste batzubek alan ez dagozanak. Lenenguak dira, esaterako, batek eukitia bere etxian, edo beste baten bere etxian legez, pekatu laguna; serbitzari neskatilliak etxeko ugazaba, edo besteren bategaz daukanian tratu dongia. Onelango okasinuak dira guztien artian dongeenak. Bigarren okasino modubak dira, joko moduren bat, dazaubanarentzat arik etorri jakozala birao astunak, ernegu andijak, edo larregi jokatubaz, gastetan dabela gastau ezin leikiana, bere etxia, edo besteena ondatuten dala. Da ardantegi, edo tabernia, dakijanarentzat, len jazo jakoneti, an sartu ezkero igaroten dala ardauan, gastetan dabela etxerako biar ebana.

        I. Baña pekaturik egin edo konsentidu baga egon leite okasino andi ta larga biarrekua?

        E. Bai, bai. Daigun neskatilla bat aurkituten dala serbietan etxeren baten, ta ugazaba, edo bere seme dongiak emoten deutsala pekaturako bidia berba gaistuakaz, eskuka zantarrakaz, ez bein edo beste, ezpada sarri. Neskatilla onek ezer konsentidu ezpadeutsa bere, dago konsentietako peligru andi baten, ta ez dago gizon aitu esango ez dabenik, alango neskatillia daguala peligru urrekuan ainbeste tentazino, edo esetsiren artian. Onelango neskatilla gaisuak, dakusanian, bere arpegi astun, ta agiraka garratzakaz itxiten ez deutseela tentetiari, urten biar dau alango etxeti, iminijaz konfianza osua Jangoikuagan, ta ez deutsa paltako ogija, arimia ez galduterren bide au artu dabelako.

        I. Eta korputzagazko pekatuban jausi ez danak konsentiduarren pensamentu zantarrak, berba edo eskuka zikiñak etxeko okasinuetan, zegaiti urte bair dau?

        E. Au da askoren utsegite edo engañu kaltegarrija. Zer, ez dira pekatu mortalak pensamentu, ta eskuka loi konsentidubak? Bai. Bada pekatu mortaleko okasino jakin ta urrekuan daguanak borondatez, ezin eruan lei absoluzinoerik, ta larga gura ez dabeenak, dagoz pekatu mortal jarraitu ta betikuan.

        I. Eta neskatilla serbitzarija jausi bada bein bakarrik korputzagazko pekatuban etxeko ugazaba, edo semiaz urten biar ete dau etxe atati?

        E. Bai. Ez dago gauza gogorrik arimako salbazinua juakun gauzeetan. Etxian sartuta laster emon baleutsa ugazabak zurra andi bat, ez leuke iges egingo laster? Ez leuke esango beregango, onelan bein eskubak ezarri ta banatu nabenak, zer egingo ez deust gero? Urten bada beriala alango etxeti; bigarren pekatuba errazago egiten da. Pekatuko etxeko negarrak laster liortuko dira. Tentadore len pekatura ekarri ebanak esango deutsaz milla berba laban, ta erakarriko dau ostera dongaro egitera, ta bata ta bestia dagoz peligru ezagutuban amore itxura iragoteko onra ta arimiari begiratu baga. Alan ezin absolbidu lei konfesoriak etxeti urten gura ezpadau.

        I. Zelan bada ikusten dira konfesau ta komulgetan okasino dongeetan sarturik dagozanak?

        E. Au dator, edo konfesoriaren paltaz, edo konfesetara duanaren malizija, edo okertasunez. Konfesoria badabil aringa, ta ondo aztertu baga pekatubaren iturri, edo sustraijak, ez dau ezagutuko gatxa azaleti baño; zerren alango penitenterik geijenetan, ez da aurkituko zinzotasun, edo zuzen gauzaak esaterik. Zer egin darue onelango askok? Akusetan dira zelan egin edo konsentidu ditubezan eskuka zantarrak, akzinoe zikinak, edo pekatu aragizkuak, baña estaldu darue noskua dabeen ekandu dongaa, zelan len bere konfesoriak estutu zitubezan istera okasinuak; ez darue agertu etxian, auzuan, edo beste lekuren baten dukeela okasinoe jarraituba. Konfesoriak itanduten ezpadeutsee nos artu eben adiskidetasun dongia, etxian, auzuan, edo beste leku jakiñen baten daukeen okasinua, berba onakaz absolbiduko dituz; geratuko dira oñian ekandu txaarrak, etxeko okasinua, ta osatu biarrian arimia, geratuko da len baño gatx senduagaz, geitubaz sakrilejiuak konfesino ta komunino dongaak eginik.

        I. Baña jakin gura neuke nortzubek dagozan, edo bizi dirian okasino ezagun ta dongeetan; bada gitxijenak dira euren etxeetan daukeezanak?

        E. Ezin izan leite dotrina biarragorik, ta biar da ziaztu, edo emon esplikazino argi bat.

        Lenengo zuzenbidia. Jangoikuak eragozten dabenian pekatu gauzaren bat, eragozten bere dau jartia pekatu egiteko peligru ezagutuban. Alan peligruba gura dabenak, gura dau ausi Jangoikuaren legia. Geijago. Peligru ezagutuban gura dabela sartuten danak, egiten dau beste baga pekatu, gero egin ez arren pekatuba bera, zein egiteko peligruban jarri zan. Alan meza ez enzuteko peligru ezagutuban, ta borondatez jarri danak jai egunen baten, gero mezia enzun beeban bere, egin eban pekatu mortala.

        Bardin okasino donga ta torpia euki dabenak etxe baten, badua ara jakin biarrian jarten dala pekatu egiteko peligruban, juanaz beste baga egin dau pekatu mortala, gero ara juanda gauza dongarik egin ezpeeban bere. Alan beste gauza askotan. Peligruba maite dabenak, bertan galduko da, dino Espiritu Santubak; au da, peligruban bertan dauka arimia galdutia. Eta beste leku baten dino, alde egiten dabenak lakirijuetati, ibilliko da seguru. Qui eavet laqueos, securus erit. Alan bada okasino donga ta ezagutuban borondatez sartutia, da pekatuba; ta sartuta egiten bada Jangoikuak debekauriko gauzia, da beste pekatuba, dino aita Kalataiud jesuita misionari ta beneragarrijak.

        Bigarren argibide, edo zuzengarrija. Gauza bat izan leite batzubentzat pekatubaren okasino urrekua, ta ez beste batzubentzat; zelan bijilijako jaanak batzubei gatx egin daruaken, ta bestiai ez. Batzuk dira jauskorraguak ekandu donga izan zitubenak gaiti, ta bestiak ez.

        Irugarren zuzenbidia. Okasino urreko ta borondatezkua izateko, ez da bere etxian euki biar pekatuko bide edo laguna, ez pekatu korputzekorik egitia. Bardin egon leite kanpuan, edo ibilleretan, pensamentuz, berbaz, edo akzino dongaakaz. Au onelan izanik, atera egizuz ondorengo oneek. Ezagututen dozu onelango, edo alango etxera juan zarian askotan ibilli, egin, edo konsentidu dituzula akzino edo egitada txaarrak, ta esan, edo gogoz enzun berba zantarrak? Ezagututen dau beste batek urlija lagunaren berbeta, edo konseju dongaakaz len galdu dala? Oneek dira okasino urrekuak, ta ondo konfesau gura dabenak, ez dau oñik imini biar alango etxe, ta ibil-modubetan; artu biar dau gogo sendo bat ez trateetako alango personaakaz; zerren donga batek erraz dongatuten dau ondu gura dabena, ta badakus bizitza barri, ta on baten len alangua izan ez dana, milla barre ta burlagaz atzeratuko dau bide garbiti. San Pablo apostolubak enkargetan dau, kristinau lujurijosuakaz ez mai baten jaarteko. Zelan bada iges egin biar ez da euren adiskidetasun, edo tratuti? Baña asko da gaurko. Urrenguan irakatsi dogu enparauba.

 

aurrekoa hurrengoa