www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesino ona
Juan Antonio Mogel
1803

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Confesiņo ona edo ceimbat gauzac lagundu biar deutseen confesinuari ondo eguiņa izateco, Juan Antonio Mogel. Fermin Larumbe, 1803

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKASTE V

Konfesinoerako biar dan damubaren ganian bigarren doktrinia.

 

        Ikusi genduban iragoriko dotrinan, zer dan dolore edo damu konfesinuari lagundu biar deutsana, zein biarra dan, ta zeinbat modutakua. Dakuskun gaur zeinbat penitente guzurrezko dirian, ta zein gitxik pekatarijen artian daruen egijazko damuba.

        I. Nundi jakin leite ori baldin damuba badago bijotzian, ta bijotzeko barri Jangoikuak bakarrik badaki?

        E. Badira señale edo ezaubide argituten gaitubezanak. Ona batzubek. Damubak egijazkuak izateko, biar dau jaijo Espiritu Santubaren golpeti, ez munduko motibuetati. Izan biar dau senduak; au da, atsakaba geijago emon biar dau pekatu mortal bategaz Jangoikua ofendidubak, onra, osasun, ta gauzarik estimagarrijenak galdutiak baño. Izan biar dau guztijenak, edo ez dedilla pekatu mortal kasta edo muetarik izan, zeñi gorroto artuten ez jakon. Orain bada, dakuskun nortzuk ez daruen egijazko damurik. Lenengo aldeti ez darue egijazko damurik munduko kaltiak gaiti bakarrik damututen dirianak. Jokolari itsu batek bere arimiaren kaltian jokatuten dau biar baño geijago; galduten ditu diru asko; aserratuten jako; egiten ditu birao latzak, urratuten ditu kartaak, ta egiten dau promes legez ez geijago kartarik eskubetan artuteko. Zelango damuba! Zelango proposituba! Baña munduko kaltiarena; irabazi baleu, bedeinkatuko zituban kartak. Ordituten da gizon ardaozale bat, jausi ta batiatuten da;. osatuteko egin ditu kostu andijak, ta igaro miñ gogorrak. Madarikatuten dau ardanetxe edo tabernia, edan eban ardaua, izan zituban lagunak, ta damu dau alan ordituba. Baña zek emon daruako ainbeste atsakabe? Emoten dituban eskandalubak etxe ta errijan? Jangoikuari egin deutsan injurija egin dalako abere zantarren irudikua, izanik bere itxura edo irudiñera egiña? Bai barriz. Damu emoten deutse gorputzeko miñak, kastau dituban dirubak. Damu alperra konfesinoerako. Gizaseme lujuriotsu bati pekatu egin onduan itxasten jako gatx donga bat; gorputza eriduta ikustian, ezarten deutsaz birauak pekatu lagunari; damu emoten deutsee igaro biar dituban miñak, egin biar dituban gastubak; osatuko bada, agertu biar dabelako gatx lotsagarrija. Eta Jangoikuari egin deutsan injurija baltza gauza ain zantarrian jausi dalako? Eta arimiari egin deutsazan kaltiak? Oneek ez deutsee damurik emoten. Jangoikua ixillik dago.

        Jausten da neskatilla bat pekatu zantarrian mutil donga baten palagu, eta eskintzak gaiti. Agertuten da pekatubaren frutuba. Mutillak garbitu gura dau buruba, dinuala: Guzur andi bat ezarten deust, billatu begi bere galaia. Dakusanian neskatilliak bere buruba lotsaari alanguan, honra guztia galdurik, buruba agertu ezinik, senidiak daukeen atsakabia, madarikatuten dau jaijo zan eguna, tentau eban mutilla. Ai dino, nik sinistu ezpaneutse gizon gaztiaren berba labanai, arpegija urratu baneutsa pekatu egin baño leenago!... Zer egin dot? Zer egingo dot orain? Damu alperra, mundukua, ta Judasenen modukua. Apostolu donga onek artu eban pekatubaren damuba, bota zituban dirubak Kristoren arerijuen aurrian esanaz: Egin dot pekatu errurik ez eukan neure maisuba saldubaz. Zer eranzun eutseen pekatuko lagunak? Or konpon, Judas, or konpon; orain ez dogu zure biarrik, len bai. Alan esaten dabee gizaseme gaistuak, or konpon dedilla neskatillia. Zer balijo deutsee oni negarrak? Damu alperra. Zeinbat andijaguak dira bere pekatuti etorri dirian arimako kaltiak? Zelango eskandalubak zabaldu ez dira? Nun da Jangoikuaren grazija galduba? Nun infernu irabazi, ta zeru galdu dana? Oneekaz ez dago ardurarik. Agertu ezpaliz pekatuba, agertuta bere lograu baliz dote andi, edo ezkontzia, ez zan negarrik ikusiko, ez malko bat emongo. Biar bada esango zan bijotzian: O zorijoneko pekatu ainbeste on ekarri deustana!

        Egija da, dala gatxagua pekatubaren damu benetakua artutia pekatuti onak atera dirianian, kaltiak atera dirianian baño. Baña fedeko begijak jasoten ez badira Jangoiko ofendidubagagana, ta arimako kaltiak geijago sentidu gorputzekuak baño, ez dau alango damubak ezer balijo konfesino santurako. Zelango damuba Saul errege dongiak Jangoikuaren esana gorde ez ebalako? Egin dot pekatu, zirautsan Samuel profeta santubari, baña onrau nagizu Israelen aurrian. Zein bestera Dabid penitentiak! Ez eutsan erregutu librau egijala adierazo jakazan kastigubetati, ta bai negar asko egin alde egin ebalako ardi batek legez bere Jaun ta arzain amorosuaganik. Erravi sicut ovis, quae periit.

        I. Beraz asko dira damu itxura ta estalkijakaz konfesetan dirianak, damu sendo ta indartsu baga?

        E. Txito asko, ta emendi dator ainbeste kristinauren kondenazinua. Zerbait erosteko biar da diruba, baña diru legekua, benetakua, ez palso edo itxura utsekua. Zuaz merkatari bategana diru palso bategaz; urria irudin arren, ez bada urre ona, botako zaitu ordu gaistuan. Zelango kastigu parkazino bagiak ez dagoz lurreko legeetan dirugin palsuentzat? Orain bada, zelan biarra dan diru garbi edo ona zerbait erosteko, alan biarra, ta biarragua da zeruba erosteko pekatubaren damu ona, egijazkua, bide zuzenako, ta pin piña, ez palso ta itxura utsekua; urrezkua, ez metal basto urre estalkiz legez egiña. begitanduten jakee kristinau askori malko batzuk begijetati emon baditube, golpe batzuk bularrari buru makurraz emonda esan ezkero damu dot Jauna, guztija daguala egiña barru ta bijotza aldatu baga. Esan biar litxake onelango penitentiai Jesu Kristok fariseo dongai zirautsena. Ai zubek fariseo garbituten dituzubenak gañe utsez baso, edo onzijak barruba garbitu baga, bijotzian tranpa ta lapurretak kendu baga zagozela! Sepultura zuritu ta barruba azur ustelez bestiak. Berba ederrak gizonak engañetako, baña ez Jangoiko bijotz barruben barrija daukana. Biurtu zaite nigana, dino Jangoikuak, bijotz guztirik, baru ta malkuakaz. Da esatia, baru ta malkuak bere urten biar dabeela bijotz konbertidu, edo ondo girauti. Ausi egizubez zeuben bijotzok, ez soñokuak. Alan bada ez dago parkazinoerik ezpagara biurtuten Jangoikuagana bijotz guztirik.

        I. Eta egon leite damu zal, zoli, ta sendo bat bijotz agor siku, ta negar bagian?

        E. Bai, ta zelan egon leitian. Damurik ez daukeelako estu ta bildurrez egon oi dira arima on asko, ta bizitza gaiztoko ez gitxi ardura baga, ta damubaz konfesetan dirian uste edo eretxi betian. Zek egiten dau? Kristinau onak bildurtuten ditu Jangoikuaren jiuzijuak, betiko kondenazinuak; maite dabee Jauna, ta eldu gura leukee garbiro sakramentu altarakora. Barriz kristinau dongak ez ditu ezek bildurtuten biar legez, ez deutsee amodijorik Jangoikuari, ta ez dira estututen damubaren gañian.

        I. Jauna, dino kristinau on batek, konfesetara nuanian gura neuke euki damu andi bat, ta negar egin Magdalena batek legez; baña neure bijotza dago gogorra, ezin emon dot malko bat. Zelan egon leite dolore edo damu egijazkua sentimentu geijago baga?

        E. Oneen konsuelorako jakin biar da dolore, edo damu modu bi diriala; bata barru barrukua, bijotzian gordia, ta agertuten ez dana sentimentu samurrakaz. Samurtasun, ta sentimentu agirikuakaz. Samurtasun, negar, ta zizpurubak urteten badabe bijotz damubaz ausiti, dira txito onak, ta estimagarrijak. Alan Dabidek busti eruan bere oia negar malkoz pekatuba goguan artuta bijotzeko pena andijaz. Alan san Pedrok, Magdaleniak, ta beste kristinau on askok negar egin eben. Ikusten dira baña txito kontu andijagaz bizi, ta sarri konfesetan dirianak malko bat emon ezin dabeenak. Jakin biar da, benetako damuba daguala pekatubaren gorroto andi baten, lagunduten deutsala oni propositu, edo gogo bijotz bijotzekuak ez geijago pekatu mortalian jausteko, ta alde egiteko pekatuko bide, lagun, ta ibillune urreko guztietarik; ta onelango damuba egon leite negar malko baga. Zeinbat bider munduko atsakaberik andijenetan batzuk peniaren penaz malkorik emon ezin dabee? Ilten jakee guraso batzubei seme, asko maite ebeena. Amak emoten ditu illeta andijak, ikusten da diadar, ta arrantzaz. Barriz aitak ez dau alango sentimenturik agertuten, bere atsakaba ta semia ill jakolako damuba izanarren ain sendua zelan amarena. Kristinau birtute andiko batzuk izaten dira konfesetako unian malko bat emoten ez dabeenak, birtute txikar ta laburrekuak negar asko egin daruela. Emendi ateraten da, damubaren sendotasuna ez daguala negarretan, ta bai pekatubari jakon gorrotuaren anditasunian. Suge bat urreratubaz, zelango atsakaba, gorroto, ta igesguria malko baga bada bere? Bada pekatubari euki biar deutsagu gorroto geijago.

        Ona bada orain nortzuk duazan konfesetara bijotzeko damu baga. Etxian borondatez pekaturako okasino dongia daukeenak. Zetako dira oneen negarrak! Ai Jauna! esango deutsee konfesoriari; gura neuke tentauko ezpanendu; jausi banaz pekatuban, geijago izanda ugazabaren lotsaz, ta bildurrez, aragijaren atsegiña gaiti baño. Konfesoriak dirautsa: Ezin absolbidu zinaidaz etxeti urten artian. Ez naz ostera jausiko, dino otsein neskatiliak, ausiko deutsat arpegija bide dongarik barriro emoten badeust. Urteten badot etxeti, izango da zer esana, beintzat amaitu biar dot urtia. Itxiko baleust bakian, ez neuke nik pekaturik egingo. Berba ederrak, zeintzubekaz konfesore batzuk engañau oi dituben. Baña ona zer dinuan Jesu Kristok: Begijak emoten badeutsu pekaturako bidia, atera egizu, ta oñak bazaruaz dongaro egitera, ebagi egizu. Obe da zerura juan begi ta oin bakotxakaz, binaakaz infernura baño. Orain bada, bazenki ugazaba, edo etxeko beste gizakumeren batek aterako deutsula begi bata, edo ebagi oñen bat, egongo ziñate alango etxian? Esango zenduke emongo dala zer esan urteten badozu? Eta zure arimiak gitxiago merezi dau zure begi ta oñak baño? Ez dago bada bijotzeko damurik alde egiten ezpada pekatuko okasino urrekoti. Bardin esan biar da kanpoko etxeren baten pekatuko lagun ta okasinua daukeenakaz. Itxi gura ezpadabe sarreria alango etxian, ez darue damurik. Fedeko dotrina Kristok irakatsija sinistuko balitz, zelan arimako salbazinua gaiti etxi ez etxe, lagun ta olgantza pekatura eruan dabeenak, ta peligrubak urrian daukeezanak? Zelan emon ainbeste eskusa, atxakija, ta atzerapen?

        Topauko ditu konfesoriak jente gazte piesta zale batzuk konsentidu ditubenak danza naastubetan akziño edo tokamentu txaarrak, edo berba desonesto amoragarrijak. Dirautsa, itxi biar deutsezu toki, ta debersino donga orreei, nun galdu zarian len; zuretzat danza orreek dira pekatuko okasino ezagunak; nasaituten zara; emoten deutseezu leku tokamentu edo akzinoe dongai. Orlango dibersinuetan iragoten dira zure damu baga esku estutute amorezkuak, esku ezarte tentagarrijak, begirakune itxaskor ta kariñotsubak, berba samur txito peligrosuak. Eta zer ez? Eta danza ostian kale, bide ta lagun zoro nasaitzarren artian, zer iragoten ez da? Jangoikuak agertuko ditu egunen baten. Espiritu Santubak dino, peligruba maite dabenak bertan galduko dala. Ez deutsazu sinistuten Kristori begija baño maitiago edo biarrago dan gauziari bere, larga biar jakola bada gure arimetako kaltian? Eta biarrago dira danza zantarretako olgantza edo dibersinuak begija baño? Eta ez dago peligrurik len ainbeste pekatu egin dituzun ibillera zoruetan? Illgo jatzu aragija? Egongo dira santubak legez geldi zu tentau baga albo bijetan ta esku bijetati oratuta eukiko zaituben mutil bijak? Sarna gaistoz beterik balegoz alango mutillen eskubak, gordeko ziñate alakuen eskuetan ibiltia. Eta ariman itxatsi ez ditezan pekatu mortalak len legez, ez zaitubela atzeratuko? Eta uste dozu damu dozula pekatuba, ta gorroto geijago deutsazula beste gatx guztiai baño? Guzurra, guzurra, ta damurik eza.

        Ez darue damurik konfesinoera alkarren gorrotuan bizi dirianak, ta gorroto benetakua kendu baga duazanak konfesetara. Ona emen eskusa ederrak. Jauna, emon eustan injurija andija, ezin aztu jat, odolak irakiten deust ikusijagaz beste baga. Nok euki pazienzija? Nik gatxik egin ez neutsan; zetarako egin biar eustan niri? Damu ederra; konfesinuan bertan bere buruba garbitu, bestia akusau; aserria beragaz ekarri. Parkatuten deutsat, ez deutsat gatxik opa. Eta poztuten zinian bere kontra besteren batek zerbait esaten ebanian? Ukatuten deutsazu agur ona? Emoten dozu zer esanik auzoeran tratetan ez dozulako auzo onak legez? Esan egizu egija, dirautsa konfesoriak. Damu bazendu izan dozun aserria, benganza gaisto ta gorroto bijotzekua, egongo ziñate prest eskatuteko Jangoikuari zeure arerijo ustekua gaiti, bedeinkatuko zenduke madarikatu zaitubana; ezagutuko zenduke zuri lagunak egin deutsun ofensia dala ezer ez bat, zuk Jangoikuari egin deutsazun ofensiaren aldian edozein pekatugaz. Alan bada doiana konfesinoera projimuari bijotz onez, ta garbijagaz parkatu baga, dua damu baga, ta arimia galdutera. Asko da esana gaurko egunerako, ta urrenguan jarraituko deutsagu gei berari ziaztaubaz nortzuk geijago dongaro konfesetan dirian damu egijazkuaren paltaz. Jangoikua alabaua izan dedilla beti. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa