www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Konfesino ona
Juan Antonio Mogel
1803

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Confesiņo ona edo ceimbat gauzac lagundu biar deutseen confesinuari ondo eguiņa izateco, Juan Antonio Mogel. Fermin Larumbe, 1803

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKASTE IV

Zelan ondo konfesetako biar dan bijotzeko damuarija.

 

        I. Zeren ganian berba egingo dogu doktrina onetan?

        E. Kristinaubak gitxijen dakijen, ta geijen jakin biar dabeen gauziaren ganian, zein dan pekatuben damuari konfesinoerako biar dana.

        I. Orren biarra da damuari au? Ez ete da asko pekatuben esamina kontuzko bat egin, ta dirianak ezer itxi baga humiltasun andi bategaz konfesoriari agertutia?

        E. Ez dago konfesinoe humilderik, bijotzian maite bada pekatuba. Eskubetan mun egin, ta erreten ikusi gura esku mun eginak. Alangua da kristinau askoren humiltasuna konfesinuan. Dagoz belaunik, golpetu daruez bularrak, eskatuten dabee parkazinua, auan dirudije humilde batzuk, ta bijotzetan falso guzurti galantak. Berbia Jakob onarena, esku edo obrak Esau dongiarenak.

        I. Zegaiti esan damuari au dala gitxijen dakijena, ta geijen jakin biar dabeena kristinaubak? Ez da sarri prediketan gauza au? zelan bada egon leite jakineza?

        E. Enzun darue pulpituetati; umetati bere irakasten jakee biar dala pekatuben damuari edo gorrotua; baña ez jakee itxasten bijotzian. Begitanduten jakee pekatubak osoz konfesau ezkero, ta neure Jesu Kristo Jaunaz, golpe batzuk bularrari emonda, eginda daguala guztia. Au da elexa ama santiak daben persekuzinoerik andijena, penitenzija palso edo guzurrezkua. Auan damuba,bijotzian laztan pekatuba. Ikusten ez daben begija, da damurik ez daukan bijotza. Dongaro konfesetan dirianak dazaubela, pekaturen batzuk lotsaz ixildu edo gorde ditubelako, igarten deutsee nun daukeen gatxa; ez dauke bakerik, bijotza ikaratuten jakee sarri, arantzaz beterik dabilz, larritu oi dira, ta sermoietan enzuten ditubezanian Jangoikuak egin dituban kastigu gogorrak pekatubak bildurrez konfesau baga larga zitubenakaz, juan oi dira sarri konfesoriaren oñetara konfesiño jeneral baten guztiak agertutera. Baña pekatubak esan, ta konfesetan dirianak damu itxura bategaz, ta benetako damuari baga, dagoz lo zorro astunian diadarrakaz bere iratzartuten ez diriala; komuninoera duaz alan bildurtzaka, ta konfesino-komunino pekatuzkuakaz bizi dira kondenazinoeko arrisku andi baten.

        I. Zelan dongaro konfesau ta komulgau igarri baga?

        E. Eranzuten dau santo Tomas maisu andijak, ez igarte, edo ez ezagututia dirianian bakotxaren erruz, jakin eza ta ezagutute eza eurak dirialako pekatubak, ta pekatu bat izango ezin dalako beste baten eskusa egijazkua. Gauzaren bat danian ikasi biarrekua, ta ikaserraza, ez ikastea, ta ez jakitia pekatuba da. Damuari bijotzekua da gauza biar biarra konfesino ona egiteko, ta besterik jakin erraza, sarri enzuten dalako. Bada ez dakijenak, edo sermoietati igesi dabilzalako, edo enzunda sinistuten ez dabelako, edo sinisturik prestetan ez dirialako, euren erruz ta guraz egiten ditubez konfesiño dongaak, ta duaz ost baga ta arimako begi estaldubakaz beti iraungo daben infernura.

        Egija au ezaguteko ez dago itandu baño konfesiño onduan, damu dozu Jangoikua ofendiduba? Bai Jauna, dinue, ez dot damu izango? Zelan bere damu dodan; emongo ditu golpiak bularrian, makurtuko dau buruba, ta esango dau ezpanakaz neure Jesu Kristo Jauna. Onelan konfesetan dira pekatuben inguruban jira ta bira dabilzanak. Onelan okasino galdubetan sarturik dagozanak. Onelan urte osuetan obetu ez dirianak sarri konfesauta bere. Onelan ordisats, lujurioso zantar, lapur ta bizijo dongeeran jarraituz, ta ekanduz diraubenak. Itxiten ez badabe pekaturik konfesau baga, ta artuten badabe absoluzino arin emona, duaz bake itxura bategaz komulgetara, ta erakustera Jesu Kristori bere ostatu donga atan, zelan bijotza daguan pekatubaz oraturik. O itsutasun odolezko malkuakaz negar egitekua! Alanguak ez dabee gura pekatubaren izena, baña bai izana. O gauza zurtutekoa! Konfesinua berez izanik arimaak askatuteko diabrubaren kateetarik, askorentzat da, bakotxaren erruz, euren arimen galbidia. Dakuskun bada, zer dan biotzeko damuarija, zeinbat modutakua; nortzuk daruen konfesinoera, ta nortzuk ez.

        I. Zer da bada kontriziño, edo damuari au?

        E. Da, dino Trentoko konzilijo santubak, pekatu egin danaren atsakaba, edo gorroto bijotzekua aurrerunzian ez ostera egiteko propositu, edo goguaz. Penitenzijako sakramentubak daukaz iru parte, kontrizinua, konfesinua, ta satisfakzinua. Kontrizinuan sarturik dago ostera pekaturik ez egiteko propositu, edo gogo sendua. Konfesinuan, leenaz egin biar dan esaminia. Kontriziño, edo damubak, dinuanaz konzilijo berak, zeñen dotrinia dan elexiarena, prestetan dau pekatuben parkazinua erakarteko, lagunduten badeutsa konfianza, ta borondatiak egiteko sakramentu santu au artuteko biar dirian beste gauzaak. Emendi aterako dabee kristinaubak, dino Erromako dotrina liburubak, damu edo kontriziñoe au ez daguala bakarrik batek aurrerunzian pekaturik ez egitian, pekaturik ez ostera egiteko asmuan, ez da bizitza ona astian bere. Biar dala guztien aurrez legez artu lengo bizitza dongiaren gorroto ta damuari sendo bat satisfakzinua emoteko goguaz. Egija da ezin egongo dala egijazko propositu Jangoikuagandi sorturik, pekatu lenguen damuari, edolan bere ezkutuko baga, ta eruatia aurrerunzian bizitza on bat dala damubaren ezaubide, edo senalerik onena.

        I. Zegaiti pekatuben damubari emoten jako kontrizinuaren izena?

        E. Adierazoteko penitenzijagaz urratu, ta austen diriala gure bijotzak zelan arri bategaz ausi ta mallatuten dan gauza gogorra. Pekatubak daukaz gogortuta bijotzak, ta kontrizino edo damubak ausi ta bigunduten ditu.

        I. Parkatu leite pekaturik damu, edo kontriziño baga?

        E. Ez ezelan bere. Alan esamina kontu andiko, ta konfesino oso bategaz ilten bada pekatarija, ezpaeban eruan konfesinora kontriziño, edo egijazko damurik ez deutsa ezer balijo, ta kondenauko da. Munduban iragoten dira aldi batzubetan eskritura ta diru palsoak, baña Jangoikuaren aurrian ez egijazko kontrizinua ez danik.

        I. Zeinbat modutakua da bada kontrizino edo damuari au?

        E. Bitakua; bata da kontrizino perfekto, edo oso osua, ta bestia kontrizino ez osua. Kontrizino osuari deituten bere jako soil soilik kontrizinua, ta ez osuari, atrizinua. Argiruago jakiturija bagako ta euskaldunentzat, kontrizino edo damu osua da amore damuba, ta atrizinua bildur damuba.

        I. Zegaiti kontrizino edo amore damuba da oso edo perfektua, ta ez atrizino edo bildur damuba?

        E. Zerren kontrizino edo amore damuba bera bakarrik asko dan pekatuba parkatu, ta arimia grazijan iminteko; ez baña atrizino edo bildur damuba; damu onek prestetan dau pekatarija konfesinoko sakramentubaren bidez grazijan jarteko. Doktrina au da Trentoko konzilijo santubarena. Eizari, edo kazadore batek jarraituten deutsa basaurdiari, jaurtigiten deutsa tirua, ta zorijonez joten dau garunetan baliaz, ta bertan geratuten da illik abere zantarra. Urteten deutsa geruago beste basaurde batek; jaurtigiten deutsa oni bere, baña eztau joten lenengua legez beinguan erijotzia emoteko lekuban; austen deutsa aurreko besua, geratuten da mankauta arinik ezin eginda; artuten dabee eizari ta txakurren artian, ta ilten dabee bertan kolpeka. Lenengo tirua izan zan oso osua, zerren ill eban beingo baten iñoren laguntasun baga; alan kontriziñoa bere da damu osua, konfesinuaren laguntasun baga, edo konfesau baño leenago ilten dabelako pekatuba. Atriziño edo bildur damuba ez da kolpe osua ilteko pekatuba; manketan dau bai ta konfesinuak lagundurik, geratuten da illik pekatuba.

        I. Zer da bada kontrizinua edo damu osua?

        E. Da pekatubari artuten jakon gorrotua gatx guztijai baño guzijago Jangoiko txito on ta amagarrijaren ofensia dalako. Damu au dator Jangoikuari artuten jakon maitetasun, ta karidade garbiti geure onari begiratu baga; alango moduz eze zerurik ezpalego bizitza onaren saritzat, infernurik bere ez kastigetako gure pekatu mortalak, gurako gendukian ondo bizi ta pekaturik egin ez, merezi dabelako gure Jangoikuak guk bera ametia bere ontasun neurri bagia gaiti.

        I. Beraz kendu biar dogu infernubaren bildurra, ta zerurako gogo ta esperanzia Jangoikua garbi garbi maite izateko?

        E. Ez orrelangorik. Jangoikuaren bildurra, ta ezperanzia dira Espiritu Santubak emoten deuskuzan doe ta mesede andijak. Jangoikuaren bildurra da amore santubaren asieria; alan dino Espiritu Santubak. Gitxi izan dira san Agustinek baño amodijo geijago Jangoikuari izan deutsanik; orregaitino bere esaten eban,: Betiko subaren bildur nas. San Franzisko Borjakok amodijo garbi garbija eutsan Jangoikuari; alan bere ordu osuak iragoten zituban infernubaren gañeko konsiderazinuan. Barriz esperanzako birtutia biar biarra da birtute guztijetarako. Ametia Jangoikua guretzat zeruban daukazan sarijak gaiti, ez da eragozpena ametako jauna sari baga bere. Seme on batek artuten ditu amorezko ezagutziaz aitak emoten deutsazan ondasunak ondo serbietan dabelako; maite dau aita agertuten deutsan asko gura edo amodijua gaiti. Baña pobretuko balitz aita bera, ta ezpaleuka bere zer emon, seme onak serbietan dau len legez sarijaren uste baga.

        I. Zelan zeruko desioti iragoko gara erraz Jangoikuaren amodijo garbira?

        E. Zeruba billatuten dogunian, ez bakarrik gure gorputz, ta arimak an euki daikezan atsegin andijak gaiti, baita bere an amauko dogulako Jauna amore txito andi, ta guztiz garbijagaz; an ofendiduko ezin dogulako gogo edo desio bizijakaz, an bedeinkatu ta alabauko dogulako amorez beteta. Au da gura izatia Jangoikuaren onra, ta ameetia bere ontasuna gaiti. Bardin, damututen dabena infernubak, ez bakarrik an gorputz ta arimak iragoko ditubezan tormentu ta atsakaba gogorrak gaiti, baita bere an amauko ezin dalako Jangoikua, ta bai gorrotua euki berari, ta bere justizijaren kontra birao gogorrak ezarri, ta emendi damututen bagaitu pekatubak galerazoten dabelako betiko Jangoikua ameetia, da eukitia pekatubaren damu amore garbiti datorrena.

        I. Zer da bildur damu, edo atrizinua?

        E. Da pekatubari gorroto artutia, edo Jangoikuak dongeentzat prestaurik daukazan betiko kastigubak gaiti, edo galerazoten ditubalako onentzat daukazan betiko atsegiñak, edo pekatu beraren ezaintasuna gaiti, fedeko argijak lagunduten deuskunian. Damu au dator Jangoikuaren bildur santuti.

        I. Eta infernubaren bildur guztija da atrizino, edo damu santuba?

        E. Ez: gauza bat da infernubaren bildurra, ta beste bat pekatubaren damuba infernubaren bildurrez. Bildurtuten zaitu infernuko subak, ta ez pekatubak, dino S. Agustinek pekatari askoren bildur utsa gaiti. Iru bildur modu dazaubez jakitunak; bata Jangoikuaren semeena, bestia serbitzariena ta irugarrena esklabo, edo nai ta ezeko mendekuena. Semeen bildurra da bildurtutia, pekatuba dalako Jangoiko aitarik onenen ofensia pekatubaren kastigubari begiratu baga. Serbitzarijen bildurra da damu emotia pekatubak arimako kaltiak gaiti, oneek dira, zeruko glorija galdutia, infernurako bidian imintia, ta pekatubaren ezaintasuna. Esklabuen bildurra da gordetia buruba pekatu egiteti infernu edo beste kastiguben bildurrez, kastigurik ezpalego pekatu egiteko borondatiaz. Seme on batek egiten ditu aitaren esanak aitak kastigetan ezpadaki bere; pobria izan ta herenzijarik itxaroten ezpadau bere. Au da amore garbi interes bagia. Serbitzari onak egin daruaz borondate onaz ugazabaren esanak, ta biar agindubak, alan aserratu ez dedin, zelan emoten deutsalako alogera ta jaatekua, ta ez dabill biarrik egin gura ez da, ugazabak ikusten ez dabenian; begiratuten deutsa etxiari amore modubaz, ta egiten dau biarra borondate onagaz. Barriz esklabuak egin daruez geijenez Jaunaren esanak ta biarrak ezin bestez, damuz legez; beti daukee gogua azote, edo makillakadetan; ez deutse begiratuten ugazabaren aurrerapenai borondate garbijagaz, ta iges egin albadabe kastiguti, largaten deutsee biarrari. Oneen serbietia da borondate txaarrekua. Mutil batek jarduten dau karta jokuan beste lagunakaz; dakus datorrela maisuba; ezkutetan ditu kartak, ta jarten da berba egiten modu onian. Esango dozu alango mutillak gorroto deutseela karta ta jokuari? Ez; bildurten dau azote, edo agirakiak.

        Otso gose danak urten darua basoti ardi billa; enzuten ditu txakur zaunkak, dakus ardizain edo pastoria aga bat eskubetan dabela. Bildurrak geratuten dau; ez deutsa ardiri gatxik egiten, ta biurtuten da basora. Otso au biurtu da bildots izatera? Ez, dino san Agustinek; bere gogo ta ardi artuguria lengua da. Otsua zan atrapetara orruaz joianian, biurtu zan otsua bildurrez, baña beti zan otsua. Lupus fremens, Lupus tremens, sed semper Lupus. Onelanguak dira pekatari asko. Bildurrak atzeratuten ditu zerbait bide dongati; baña ez deutsee gorrotorik artuten pekatubaren gaistotasunari. Malitiam autem non odivit. Poztuko lirate infernurik ezpalego; ezpalegoz zaunkaz legez Jaunaren ministruak bildur baga pekatu egiteko. O arima zorigaistoko Jangoikuari emoten ezteutseenak bijotza, ez bijotz onez larga pekatuba! Lapurrak bidera urtenda eskatuten deutseenian norbaiti daruan diruba, emoten jakee; baña bildurrez, ezin bestez; iges egin balegi, gordeko leuke polsia. Alanguak dira kristinau asko; ezpalego infernurik, iraungo leukee pekatubetan. Eta artuko dau Jangoikuak alango bijotz dongia?

        I. Zer biar da bada atrizino edo bildurra santuba ta bide onekua izateko?

        E. Pekatubarentzat borondate guztia kendutia, dino Trentoko konzilijo santubak;. gurago izatia galdu onra, bizitzia, ta gauza guztiak Jangoikua ofendidu baño; artu gogo sendo bat aldegiteko pekatubaren okasino, lagun, ta ebillera urrekuetati, ta bijotza biretia benetan ta osoz Jangoikuagana, Artu biar dau bildur santubaren bidez bada bere bijotz, ta espiritu barri bat ta damu emon pekatubak Jangoikuaren ofensia dalako. Bildur santu ta bide oneko au da amodijo garbijaren asieria, ta irauten badogu Jangoikua serbietan, geitubaz juango gara Jangoikuaren amorian. Arako seme ondatzalle Jesu Kristok adierazo ebanak, aitaren etxeti iges eginik, ikusi zitubanian gosia, premiña, ta gauza guztien paltia, juan zan bere aitagana; bildurrak berak ezagutu eragin eutsan nor galdu eban; ta au zala aita maitagarri ta bijotz bigunekua. Alan bada Jangoikuaren bildur santubak ezagutu eragingo deusku, nor ofendidu dogun, zelan kastigau geinkezala kastigau ez gaituban, bedeinkatu ta alabauko dogu bere ontasun ta miserikordijak gaiti, ta serbiduko dogu seme esker onekuak bere aita legez.

        I. Baña biar biarra ete da kontrizino oso, edo amore garbiti jaijua konfesinoe ona egiteko?

        E. Da txito ona, ez premiñazkua; ez dago zer estutu ta larritu konfesetan bagara Jangoikuagandik datorren damuari egijazkuaz. Teologurik geijenak dinue, asko dala ondo konfesetako, ta onen bidez grazija artuteko, esan dogun legezko atrizino edo bildur damuba. Beste batzuk eskatuten dabee Jangoikuaren amodijuaren asiera bat. Baña Espiritu Santubak dino Jangoikoaren bildurra dala amodijuaren asipena. Timor Domini initum dilectionis. Bijotza aldatuen edo konbertietan bada, konfesinua ona izango da; aldatuten ezpada, ez dago egijazko atrizinorik. Egin daigun alegiña pekatubaren damuba artuteko konsideraziño bildurgarri, ta amore-garrijakaz. Konseju au txito ona, ta guztijak emoten dabeena da.

        I. Gura neuke baña enzun bardintza, edo konparaziño adiutu ta on bat kontrizino oso ta atrizino santuba adituteko?

        E. Ona emen. Seme batek bere aserrian emoten deutsa aitari golpe andi bat. Sartuten dau preso justiziak; ezarten deutseez katiak. Artuten dabe informazinua, ta kenduten deutsee aitaren azienda edo ondasunetarako eskubidia. Seme onek dazau bere dongaro egiña; deituten deutsa karzelara gurasuari, ta ikusirik onen arpegi zauritu, ta banatuba, emoten deutsa negarrari, dinuala damuz beterik. Ai ene! Ai, neure aita ona! Zer egin dot neure itsutasun gogorrian! Zuk agiraka egiten bazeunstan, izaten zan neure ondo gura edo amorez. Zuri zor deutsut Jangoikuaz beian nerue izatia; zuk ni mantenietarren artu zenduzan neke gogorrak. Eta nik eskubak ezarriko neutsuzala zuri? Nik zu banatu? Ez nabee mindu edo penetan daukadazan katiak, ez leku loi ta atsitu onek; ez gose daruanak, ez da bere justiziak kendu deustan eskubidia zure ondasunetara. Oneek ta geijago merezi ditudaz. Bakarrik dot damu zuri egin deutsudan injurija edo bidebagia;. zuri, zein zarian neure aita, ta aita neure ona billatu dozuna agiraka egiten zeunstanian bere. Ona emen kontrizinoe oso, ta amorezko damuari garbijaren irudin edo pintura bat. Pekatu egin dabenak fedeko argi ederragaz ezagututen dabenian pekatu mortal bategaz aita baño aitaago dan Jangoikuari egin deutsan ofensa ezaña, ez bakarrik golpetu, baita bere ostera kruzifiketan dabela Jangoikuaren semia; ta artuten dabenian damu txito andi bat, ez ainbeste galdu dabelako zerurako eskubidea, ta infernuko pena ikaragarrijaren bildurrez, zelan bere aita ain on, ta ain maitegarrijari egin deutsan bidebaga, edo injurija gaiti, artuten dau amore garbi ta interes bagako damuba. Au da kontrizinoe oso arimiaren santifikagarrija.

        Baña esan dogun seme ak, ezaguturik zeinbat kalte ekarri deutsazan bere burubari aitari eskubak ezartiaz, damuturik bene benetan bere dongaro egiñaz, erregutuko baleutsa bijotz humildiaz gurasuari, enpeñau edo bitartetu dedilla justizijaz librau dagijan karzelati, ta biurtu degijon heredetako eskubidia, erregu au egiten deutsala ezaguturik bere aita dala errukitsua, ta konfijanza oso bategaz, damu emoten deutsala, ez bakarrik kastigu daruanak, baita bere aitari egin deutsan ofensiak, au litzate atrizino, edo bildurdamu santu baten irudi, edo pinturia. Dakusanian kristinaubak pekatu mortalaren bidez bere arimiari ekarri deutsazala kalte andijak, galdu dabela zerurako eskubida, jarri dala kondenazinoeko peligruban; galdu ditubala lengo obra onen irabazi edo merezimentubak; daukala diabrubak preso edo lotuta legez, ondo egiten dau zuzendutia Jangoiko ofendidubagana konfijanza oso bategaz, artuten dabela egijazko damuba, aserratu eragin deutsalako Jangoikuaren justizijari. Emendi jatorko bere miserikordijaren ezauera osua, zeñen besuetan ezarten dan, ta ametan dau Jauna, edolan bere ain ona izan dalako beretzat, kastigau eikiala, kastigau ez dabelako, ta bai itxaran penitenzija egiteko. Prestaera onegaz eldu ezkero konfesinoera, jadietsi edo alkanzauko dau pekatubaren parkazinua. Baña esana esan, ez dago egijazko damurik bijotza prest ezpadago leenago galdutera honra, ondasunak, ta bizitzia, ta gogo senduaz alde egiteko pekatubaren okasino urreko guztietarik. Baña zeinbat dira onelango damuba daruenak? Au ikusiko dogu urrengo dotrinan.

 

aurrekoa hurrengoa