www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuin laburrak
Bitor Garitaonandia
1922

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuin laburrak ume txointzat, Bitor Garitaonandia. Editorial Vasca, 1922

 

 

aurrekoa  

XIX. TXAKURRA ALA TXERRIA?

 

        Altzako Kilimon kirten Donostira txerri eder bat eraman bearrian arkitzen zan. Bañan, 3anta Katalina zubia igarotzeko zerga gogortxua ordaindu bear; ta orrek min aundia ematen zion. Etzuen lorik egin gau artan: Zerga ordaindu gabe Donostira nola sartuko ote zuen oldozketan igaro zuen gau guzia. Asmatu zuen azkenerako, ta ederki asmatu ere.

        Lenbizi il zuen txerria. Gero, eldu zion etxeko zakurrari, ta zorro baten sartuaz, badijoa gure Kilimon zakurra bizkarrean duela.

        Iritxi zan zergetxe aurrera, ta zergari batek galdetu zion:

        —Zer daramazu zorro ortan?

        —Etxeko zakurra.

        —Zakurra e? ta arategira beraz? Nik emango dizut zuri!

        —Zakurra dala, gizona! Jauregi bateko baratza zaintzeko daramat.

        —Ez diguzu sartuko ziri ori. Tira, tira, sabaldu zorroa beriala.

        Zabaldu zuen Kilimonek, eta zalapartaka atera zan zakurra ta laisterka iges egin zuen bere etxerontz.

        Asarre aundia irudikatuaz, onela zion Kilimonek zergariari:

        —Zakurra ala txerria izan da? Sinistuko al dezu orain? Zuek bezelako gezurtiak gerala uste dezute? Araie pola!... Zuaz orain zakurra berriz arrapatu ta ekartzera!

        Aundiak esan ondoren, joan zan Kilimon bere etxera. Iritxi ta beriala zakurrari ondo esan ta arto zati bat eman ondoren, sartu zuen zorroan txerria ta bizkar gañean arturik abiatu zan donosti alderantz.

        Zergetxera iritxi zanian arpegi illun ta begirakun zemaikor bat zuzenduaz, onela dio:

        —Nai al dezute berriz zakurra ikusi? Ez litzaizuteke gaizki etorriko bere aginkada bat!

        Eta zergariak parrez utzita sartu zan Kilimon Donostira lasai ta pozez txerria bizkarrean zuela, zergariari iruzur-egiñaz.

 

aurrekoa