www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuin laburrak
Bitor Garitaonandia
1922

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuin laburrak ume txointzat, Bitor Garitaonandia. Editorial Vasca, 1922

 

 

aurrekoa hurrengoa

V. SEME ONA

 

        Salerostetxe aundi bateko sarigarri arkitzen zan Andoni. Bere aitak ere etxe artatik ateratzen zuen bizibidea, aurkezle bidaztuaz.

        Alako egunean aitak nagusiaren aginduz itxasostera joan bearra izan zuen. Itxasontziratu ta laister jakin zan ontzi aura itxaslapur batzuek arrapatu zutela; ta inguru guzietan galdekuntzak egin arren, etzetorren inondik ere Andoniren aitatzazko izparrik.

        Andonik bete zuen beriala sarigarritza, ta nagusiak, bere zintzotasuna ikusiaz, eman zion bere aitak zuen irabazpidea. Arteziz ta zindoro jarraituaz laister aurreztu zuen diru puska bat.

        Alakoren batean, jakin zuen Turkian arkitzen zala bere aita moamar baten jopu-morroi, ta erabaki zuen nolabait joputasun artatik azkatutzea. Orretarako diru askotxo bear zuen, ta lendik aurreztutakoak geitutzeko zaldu zituen janzki ta beste domudun gauzaki guziak bear-bearrekoak ez baizik. Bidaldisaria ere aurreztutzearen sartu zan otseintzat eguterantz zijoan itsasontzi baten; ta eldu zan Turkira.

        Aitaren berri jakin ondoren joan zan menpeko zeukan maomar aberatsagana, ta eskatu zion gogoz ta biotzez bere aitaren azkatasuna diru-ordañez.

        Bañan maomarrak Andonik zeukan baño askozaz diru geyago eskatu zuen.

        Andoni biozkatu zan; ta aitaren azkatasuna diruz erosi ezin zuen ezkeroz esan zion maomarrari:

        —Jauna: Azkatu zazu arren, nere aita, ta bere ordez ni geldituko naiz zure jopu. Berak bezin ondo gomenduko zaitut.

        Maomarrak agindu zuen deitzeko beriala arrotz jopuari. Alkar ikusteaz batean besarkatu ziran aita-semeak, eta tankera ortan, begiak malkoz beterik, itz-egiteko adorerik gabe, arkitzen ziran biyak.

        Jakin zuenian aitak Andoni eskeindu zala bere ordez gelditzeko, biotz-ikaraz ta saminki malkoak ixuriaz onela zion:

        —Ez seme, ez! Geyegi dek ori: Nere bizitza laburra izango dek!

        —O nere atatxo maitea! —erantzun zion Andonik—. Ez dakigu zeñen bizitza izango dan laburragoa; ta gertu nago, ez bakarrik zure joputasuna nere gain eroateko, baita nere bizia emateko ere. Tori zu erosteko ustez ekarri ditudan diruak. Oyekin ordaindu dezakezu arantzko bidaldia, ta... Jaungoikuak onetsi zaitzala. Ni emen geldituko naiz.

        Itz auek entzuteaz biotz-ukitu zan maomarra, ta esan zion Andoniri:

        —Gazte: Seme bikain ta zintzoa aiz. Beraz, ordainketa gabe azkaturik gelditzen dek ire aita. Gañera, nik ematen diat salerostetxe bat jartzeko bear dekan aiña diru. Jaungoikoaren aginduari jarraituaz aitaganako maitasun osoa agertu dekalako.

 

                Azten badituk seme-alabak gizapidez

                Igaroko dek zartzaroa atsegiñez.

 

aurrekoa hurrengoa