www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuin laburrak
Bitor Garitaonandia
1922

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuin laburrak ume txointzat, Bitor Garitaonandia. Editorial Vasca, 1922

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIV. TXORIAK TXAPELPEAN

 

        Mikel basetxe eder bateko seme-nagusia zan: lelotxua bera. Egun baten, kabi bateko txori gaztetxoak arrapatu zituen. Non eraman etzekieia, txapelean sartu zituan, ta txapela txori ta guzti, buruan. Izango zuen gili-gilia buru aldian!

        Etxerontz zijoala ezezagun batek, gurka bat egiñaz, esan zion:

        —Adi zazu adizkide: norakoa da bide au?

        Bañan Mikelek txoriak zeuzkan ginbelian ta agurrari erantzuteko ginbela kendu bear, ta... txoriak iges-egiteko bidean jarri baño len, oldoztu zuen bere artean: —Nik zer zeukat ze-ikusi ezezagun onetzaz?— ta jaramonik egin gabe jarraitu zion bideari.

        Ezezagunak arriturik, onela zion: —Au zakarrkeria! begiratu ere ez! Basatiak ote dira emengo giza-semeak?— eta geyago gabe utsi zion Mikeli.

        Geroxiago, endore jaunaren ondotik igaro zan Mikel. Erritar guziak zuten endore jauna agurtu bearra: bañan Mikelek, ginbelian txoriak zitualako edo zakarra zalako, etzion agurrik egin. Endore jaunak esan zion bere ondoren zetorren otseiñari:

        —Mutil orrek ginbela buruari iraatzita al zeukak?

        Joan zan otseiña beriala Mikelgana, ta esan zion:

        —Aizak Mikel: Endore jaunak ginbelpian zer daukan jakitea nai dik, eta kendu zak beriala.

        —Etzeukat ezer, mutil... illeak bakarrik —zion Mikelek; eta etzuen ginbela erantzi nai.

        Bañan otseiñak etzeukan berriketako gogorik; eta, zapla! jo ta bota zion lurrera ginbeloi. Aura zan ikustekoa! Txoriak, parra-parra, pozkidaz egazka!; Mikel asarre ta purrustaka: Endore, otsein ta inguruko guziak irriz ta parrezka!

        Andik aurrera «Mikel txori» deitzen zioten Mikel: ta agur egiten etzutenentzat esakun sortu zan:

 

                «Orrek Txoriak ditu ginbelpian noski».

 

aurrekoa hurrengoa