I. PERREA
Peru ta Patxi, aita-semeak, Donosti aldera zijoazen. Peruk edauzki (perra) bat ikusi zuen bidean, ta esan zion semeari:
—Patxi; artu zak edauzki ori ta gorde sakelian.
—A ze gauza! Txatar ori gordetzeagatik makurtu? Ez. —Ta jaramonik egin gabe jarraitu zion bideari Patxik.
Aitak, ezer erantzun gabe ta ixil-ixilik makurturik artu ta gorde zuen edauzkia.
Lenengo eldu ziran erriyan izan zuen edauzkia saltzeko zoria, ta eman zioten diru-ordañez, gereziak erosi zituen.
Tapa-tapa bazijoazen aurrera. Eguerdi aldia zan, ta eguzkiak gogortxo joten zuen.
—Ez ote degu arkituko iturritxoren bat! —esanaz, estu zijoan Patxi izerdi-tantaka, aoa legorturik.
Onelako-batean Peruri erori zitzaion sakeletik (bere naiz) geresi ale bat. Patxik artu zuen beriala, baita aora sartu ere gogoz. Geroxiago bota zuen aitak beste bat; semiak artu ta jan. Orrela, batak bota ta bestiak artu, jarraitu zioten gereziak aitu arte.
Azkenengoa jan ondoren, aitak esan zion semeari: —Bein makurtu baintzan edauzkia jasotzeko, ez ukan eun aldiz makurtu bearrik gereziak artzeko.
Neke txikia eraman nai ez duenak
Ondoren ditu neke aundi ta lanak.
|