XVI. TXOMIN GEZURTI
Igande arratzalde batean atera zan Txomin bere aitakin ibilketatxo bat egitera. Guztizko gezurtia zan Txomin ori. Bidean zijoazela, esan zion aitari:
—Aita: Legezar-zeyan ikusi nuen atzo izugarrizko txakur bat: bazan gutxienez gure zaldi zuria bezin aundiya.
—Ago ixilik —erantzun zion aitak—, orrela gezurrik esan gabe.
—Baietz: zuk ez dezu siniztuko, bañan egi-egiya da: ondo begiratu nion.
—Arritzekua dek.
—Idi batek bañan indar geiago omen du.
—Kaiberriko zubia igarotzen degunean jakingo diat egia dan edo ez.
—Zer ba?
—Ara: Gezur aunditxoa esaten dutenak zubi ori igarotzean arri bat jo ta eroriaz edo besoa edo iztarra autsita gelditzen ditut.
—Benetan? Ene!
Ikaratu zan Txomin, ta onela zion aitari:
—Itxoin puxka bat, aita. Nola esan dizut len? Orain gogoratzen naiz ondo. Etzan izango gure zaldia bezin aundia: bañan, bai astoa bañan zerbait aunditxoagoa.
—Baliteket. Laister gaituk zubian —erantzun zion aitak.
Txomin, zubiari begiratuaz, geroago ta geyago estutzen zan; ta esan zion aitari:
—Aita: atzo ikusi nuen txakur ori izango zan ba txal txiki baten esterikoa.
—Bai: gutxienez. Emen dek zubia: gaizki bear dek oraintxen, Txomin —esanda bazijoan aita aurrera.
Bañan, Txominek, estutasun larriak arturik, eldu zion jaketik, esanaz:
—Aita, aita, gelditu arren! Geiegizka esan det. Atzoko txakur ori, beste txakur batzuek bezelakua zan.
|