www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuin laburrak
Bitor Garitaonandia
1922

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuin laburrak ume txointzat, Bitor Garitaonandia. Editorial Vasca, 1922

 

 

aurrekoa hurrengoa

X. ARBIA

 

        Nekazari apal batek atera zuen bere baratzatik arbi ikaragarri bat. Erri artan etzan iñoiz ikusi aundiyagorik.

        —Endore alkate jaunari eskeiñiko diot —esan zuen nekazariak—. Lugintzalea da ta atsegiñez artuko du.

        Eraman zion bada; ta endoreak guztizko abegi ona egin zion, bere atsegiña erakutziaz; ta nekazariaren lugintzaldezko arreta goraldu ondoren eman zion amaseiko bat.

        Nakazariaren auzoan lugin aberats eta zeken bat bizi zan. Jakin zuen onek nekazariari endoreak nola saritu zion arbi eskeintza, ta bekaitzez beterik onela zion bere artean:

        —Badet nik ere txal gazte eder bat. Endore jaunari eramango diot eskeintzat, eta arbi zakar bategatik amaseiko bat eman badu zenbat emango ote dizka neri txal bat eskeiñi ezkero?

        Jetxi zan bada abeltegira; eldu zion txalari, ta eraman zion endoreari.

        Bañan endoreak zakenaren asmoak ulertuaz uko-egin zion.

        Etzan orregatik aberats-zekena atzeratu, ta ari t'ari jarraitu zuen bere opariya eskeintzen.

        Gogaitu zan endore jauna zekenaren jardunketaz, eta esan zion:

        —Tira ba: ainbeste alegintzen zeran ezkero, utzi zazu txal ori. Eskartzen zaitut, eta ain oparotsu nerekin agertu zeralako, ni ere ez naiz zurekin gutxiago izango. Orrela bada, zure txal-saneurriya bañon askozaz geyago ordaindutako opariya eman bear dizut.

        Eta beriala eskeiñi zion nekazariaren arbi aundiya, lotsariz ta laborriz aberats-zekena utzirik.

 

                Urkoari bekaitzez begiratzen dionak

                Izango ditu beregain neke ta miñak.

 

aurrekoa hurrengoa