www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuin laburrak
Bitor Garitaonandia
1922

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuin laburrak ume txointzat, Bitor Garitaonandia. Editorial Vasca, 1922

 

 

aurrekoa hurrengoa

XII. LEOIA TA SAGUA

 

        Sagu txiki batek igo zuen lotan zegon leoiaren bizkar gañera. Esnatu zan leoia, ta arrapatu zuen sagutxoa atzapar artean. Sagu gaxuak garraizika onela otoitzen zion leoiari:

        —Azketsi jauna! Utzi bizirik, arren, ordainduko dizut-eta!

        —Ze ordain eman lezake sagu gaxu onek? —zion leoiak bere artean, ezetsirik saguaren laguntza. Bañan, errukitu zan, ta utzi zion pakean.

        Geroago, eizari batek arrapatu zuen leoi ori zareaz, ta indartsua izan arren gelditu sare-artean buru ta ankak loturik, zirkinik ere egiteko etzala.

        Ikaragarrizko sumintasunez asi zan orroaka. Sagu txikia, orroia entzun ta beriala, atera zan zulotik eta joan zan leoigana.

        —Zer dezu leoi jauna? —galdetu zion saguak.

        —Zer detan? Arrayo-pola! Arrapatzen badiat anka-biko ori! —erantzun zion orroi aundi bat egiñaz.

        —Ez estutu, nik azkatuko zaitut-eta.

        —Bai, zera egingo dek!

        —Egon geldi —esan, da eldu zion sagutxoak bere ortz zorrotzakin sareari, ta lokarriak ebakiaz azkatu zuen leoia.

        Orrela erakutsi zion saguak leoiari, aundi ta indartsua izan arren ez dala ezetsi bear txiki ta argalak baitu lezaken laguntza.

 

aurrekoa hurrengoa