www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuin laburrak
Bitor Garitaonandia
1922

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuin laburrak ume txointzat, Bitor Garitaonandia. Editorial Vasca, 1922

 

 

aurrekoa hurrengoa

III. ALKARTASUN AUNDIKO AIZPAK

 

        Sendi gabeko andere aberats batek artu zuen alabatzat umezurtz txiro bat. Sotil ta mena, alaitsu ta maitekorra, zintzotasun ta elizkoitasun aundikoa zan ume ori.

        Esan zion egun baten bere andere urgazleak:

        —Iziartxo: sotil ta ona zeralako soñeko berri ta apain bat izango dezu eguberrietarako. Tori dirua, ta zuaz Legezar-zeiko bitxitegira: antxen emango dizute zure gogozko oztin miesa.

        Eman zion bada ogerleko pilo bat soñeko-miesa erosteko. Bañan Iziartxok, diruari begiraka egon ondoren, esan zion:

        —Nere amatxo maitea: nik lendik ere baditut soñeko apain ta ederrak; nere aizpa berriz lander ta kupigarri jazten da: beraz, nik orain beste soñeko berri bat egitea izan liteke beretzat tamalgarri. Utziko dirazu bada erdiya berari ematen? Asko lagundu ziran berak ere, dakizun bezela, nere gaxo-aldian, ta beartua nago bere niganako maitasunari erantzutera.

        —Nere alabatxo maltea! —erantzun zion andereak—. Datorrela onara zure aizpa. Biyok soñeko bana egitea nai det. Orrela, onginai ta maitasunez berdin agertzen zeraten aizpa biyok, soñekoz ere, berdin jantziak arkituko zerate.

 

                Elkarganako maitasunak

                Zoriontzen ditu amayak.

 

aurrekoa hurrengoa