IV. ARTZAI ZORITSUA
Artzai-mutil gazte bat, udaberriko goiz diztikor baten, mendibizkar orlegi ta loretsuan bere arditxoak zainduaz, alaiki ta gozaro arkitzen zan. Une-oroko abesti ta soñujoteaz erakusten zuen bere barrengo atsegin ugarija.
Alakoren batean urreratu zitzayon an inguruan eizatzen zebillen laterri jaurlaria, ta onginaiz onela itz-egin zion:
—Alaitsu arkitzen zaitut, gazte.
Artzaiak, nori itz-egiten zion jakin gabe, erantzun zion:
—Bai, ta nola ez? Gure jaurlaria bera ere ez da ni baño aberatsagoa.
—Benetan? —zion arriturik jaurlariak—. Jakin bear det non dituzun aberaski oyek.
—Bai, bai. Ara —jarraitu zion artzaiak—; ortze urdin ortan agertzen zaigun eguzki diztikorrak jaurlari jaunarentzat bezin argi bialtzen du neretzat ere. Mendi ta zelai, ibar ta soroak, bakoiztasun gabe ematen dizkigute urrin ta usai goxozko ostail ta loreak. Nere esku ta besoak ez nituzke emango berreun milla laurlekogatik, ta nere begiak erosteko ez dira aski jaurlariaren aberaski guziak. Nai detan aña jaten det, edan ere bai; zer jantzi badet, eta urtero lansaritzat ematen didate bear detan aña diru. Gañera, Jaungoikoaren adizkide naiz. Ez al-naiz bada jaurlaria bezin aberatsa?
Jaurlariak, irri-parrez artzaiari begiratuaz, ta nor zan jakin-arazi ondoren, onela erantzun zion:
—Bai, artzai zoritsua: izpidean ago. Ire jaurlariak ere orrela uste dik. Iraun dezaikela urte askotan zorionezko alaitasun orrek.
Barrengo alaitasunez
Bizi dan otseiña
Jaurlari jauna bañon
Aberatsagoa da.
|