www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuin laburrak
Bitor Garitaonandia
1922

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuin laburrak ume txointzat, Bitor Garitaonandia. Editorial Vasca, 1922

 

 

aurrekoa hurrengoa

II. ANAI ONAK

 

        Joan ziran egun baten Tolosako txapelolara baserritar anai bi, ta galdetu zioten olajaunari:

        —Jauna: ba al dezu lanik guretzat?

        —Zenbat eta nolakoa dan.

        —Gu gertu gaude nai dezun eratara il guzian gogor ekiteko, janaz gañera ogei ogerleko ematen badizkiguzu.

        —Ogei? Ez al dek askotxo izango?

        —Ez jauna. Guzia-bearrian arkitzen gera; ta zuk nai ez badezu beste bategana jo bearko degu.

        —Ain bear-bearrekoak al dituzute diru oyek?

        —Ara jauna. Amalau urteko anai bat degu etxean, ta nai genduke langintza bat erakustea. Aitak itz-egin zion burdigille on bati, ta gertu dago erakusteko, bañan ogei ogerleko eskatzen ditu aurrez. Ez genduan dirurik etxean, ta il ontan baserri aldean lan gutxitxoago izaten dan ezkero, zugana jo degu dirutza ori irabasteko ustez.

        —Ba, anai-maitasun egizkoa erakutsi dezutelako, izango dezute il azkenian diru ori, gogoz lan egiten badezute.

        Sartu ziran bada olara, ta ekin zioten lanari; gogor ta kementsu ekin ere! Lenengoak lantegira joaten, ta azkenengoak ateratzen.

        Illabete igaro ondoren olajaunak bere langelara sarraraziaz onela esan zien:

        —Orra or legez ta bidez irabazi dituzuten ogei ogerlekoak. Tori beste ogei zuen zintzotasun ta anai-maitasun ordaiñez.

 

                Lagundu maitasunez

                   Anai txikiari

                Ta izango dezu Jauna

                   Betiko zaindari.

 

aurrekoa hurrengoa