www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sasiletrau baten ziria, eta abar
Pedro Migel Urruzuno
1897-1923, 1973

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sasiletrau baten ziria, eta abar, Pedo Miguel Urruzuno Salegi (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

PILLOSOPO BATEN PILLOSOPOKERIAK

 

        —Anton, zer berri?

        —Berririk ezer ere ez eguzkiaren azpian.

        —Ola! Ori pillosopia baño geiago dala uste det; teolojiaren ere ur izango da.

        —Dana dala: nere iritziya esan dizut.

        —Eta zenbat urte dituzu?

        —Eztakit.

        —Eztakizula? Etzaude pillosopo txarra.

        —Zedorrek diyozu ba guziya; pillosopia, teolojia, ta nik eztakit zer geiago.

        —Etzidazun esan lengo egun batian 1834'garren urtian jaio ziñala?

        —Ala esan zidan erretore jaunak.

        —Beraz, 74 urte dauzkazu.

        —Eztet uste.

        —Gizona! 1834'tik 1908'ra 74 dijoaz.

        —Ala uste dek: andik eta onera 74 urte igaro dirala?

        —Beraz, aiek dira zuk dauzkazun urtiak.

        —Ezta, ezta.

        —Zer ba?

        —Urte oiek, beñepein 73 juan ziran, beñere ez biyurtzeko, ta 74'garrena're geientsuba bai, ta beragatik eztet uste nik 74 urte oiek dauzkadanik.

        —Oiek dira zure pillosopokeriak.

        —Oiek dira nere iritziyak.

        —Beraz, 73 urtek iges egin dizute beñepein.

        —Ala uste det.

        —Berreunek ere iges egingo dizute zuri, orrela bizi bazera.

        —Bizi banaiz, bai alegiya, irureunek ere.

        —Zer egingo zenduke berreun urte igarotzera elduko baziña?

        —Ernioko mendiyaren tontorrera juan.

        —Bakartasunera?

        —Lagunak ere bilduko nituke.

        —Bai ote?

        —Bai, bai. Anton Abad santuaren Ejitoko basamortuak bete ziran lez, Ernioko mendiya beteko litzake gizonez.

        —Nola ordia?

        —Asko nuke Euskal-Esnalea'ri esatea: Adiskidea, emen nago ni oraindik sasoirik onenean berreun urte igarota.

        —Sermoi txikitxoa iduritzen zait ori gizatalde aundiyak Erniora inguratzeko.

        —Orixe bakarrik litzake asko. Euskal-Esnalea'k esango luke, albistari guziyak banatuko lukete berri au, ta lurbira guzitik laister abituko lirake gizataldiak Erniora.

        —Zu ikustera?

        —Bai, ni ikustera, baña ez ni ikusteagatik.

        —Zergatik ba?

        —Nik zer jan, zer edan eta zer beste gauzik egiten dedan jakiteagatik.

        —Zertako?

        —Berak ere beste ainbeste egin, eta biziya luzatzeko.

        —Asko etorriko ote lirake?

        —Bai: ill nai eztuten gazteak, bizi nai duten zarrak, eta ala; batez ere aberatsak.

        —Obe zenduke ortarako Donostiyan, Tolosan edo beste onelako erri batean bizi.

        —Ez, ez; Ernion.

        —Zergatik ba?

        —Erri oietakoren batean jarriko banintz, biziya, luzatu bearrean, laburtu egingo niyeke.

        —Nola ba?

        —Asiko lirake automoille edo traste oiek elkarren leian arrapataka ta batak bestea purrukatubaz, illaz eta tortilla egiñaz, eta eztegu orlako gauzik bear.

        —Eta Erniora ezin igo automollik.

        —Orrengatik ba...

        —Eta zer aginduko ziniyeke biziya luzatzeko?

        —Taloa ta esnea?

        —Ez, ez: taloa ta esnea eztaude Ernion bakarrik, baita beste toki askotan ere. Nik esango niyeke, berak nai dutena jan eta edan egiteko, baña Ernioko aizeak artzeko.

        —Ortara laxter beteko zenduke Ernio guziya.

        —Bai, jauregi ta ostatu ederrik asko egingo litzake Ernion.

        —Ejitoko eremuetan ainbat penitentzi egingo ote litzake?

        —Jauregi t'ostatubak eztet uste tokirik onenak dirala penitentzia egiteko.

        —Urteak esango dute.

        —Bizi bagera.

        —Eta bizi ezpagera?

        —Bizi diranak irakurriko dute illerriren bateko obiren baten gaian onela:

 

                Pillosopo bat bere

                ustean abilla,

                emen dago lurpean

                nai baño len illa;

                gauz ona aspertuta

                obearen billa

                zebillena, zeruan

                arkitu dedilla.

 

P. M.

 

«Euskal-Esnalea», 1909, Ilbeltzaren 15'ian.

 

aurrekoa hurrengoa