www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sasiletrau baten ziria, eta abar
Pedro Migel Urruzuno
1897-1923, 1973

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sasiletrau baten ziria, eta abar, Pedo Miguel Urruzuno Salegi (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

GURASOAI

 

                Nolite timere eos qui occidunt corpus,
                animam autem non possunt occidere:
                sed potius timete eum, qui potest et
                animam et corpus perdere in gehennam (Math. X. 28).

 

                Etzaiozue beldurrik izan, gorputza
                iltzen dutelarik ere, anima ill ezin dezaketenai;
                bazik beldur izaiozute anima eta
                gorputza inpernura bota ditzakeanari.

 

        Esatera noana ezta ipuia, baizik gertatua, eta ez ere gurasoai bakarrik esan nai nikiena, baizik baita ere gazteai; baiño ala ere, nola gaztea beti gazte izan oi dan, gurasoai geienbat nai nikie itz egi, eta edozeiñi ere etzaio gaizki etorriko aditzea, nere ustez.

        Ogei urte igaro dira, eta ala ere atzo igaro balitz beziñ gogoan daukat.

        Gaixotegi edo Ospital,batean zegoan oaturik ogeitik ogeitabi urte bitarte-inguruko emakume gazte, Leona zeritzan bat, gaitz guziz txar batekiñ, eta ill bear zuela etsita; baiño ala ere iltzeko pozik, berak zionez; bada, lenago ill izan balitz, gorputza ta anima biak galduko zituen; baiño oraiñ —zioan berak— uste det zerura noala.

        Begira oraiñ nondik eta nola erakarri zion bere buruari denborak baiño len eriotza; esango det berberak esan zidana.

        «Ara, jauna —esan zidan—; nere ama ill zan ni oso txikia nintzala, eta aita oso pobrea izanik, atera bear izan nintzan nere ogia irabaztera amazazpi urterekiñ».

        «Donostian nengoen serbitzen etxe on batean, eta egun batean aurkeztu zitzaidan kalean emakume guziz ondo jantzi eta andizkietakoa; zirudien bat, mingaiñ oso leunekoa. Erdalduna izan bear zukean! Erdera gutxi nekien, baiño obe nuan gutxiago jakin izan banu, edo batere jakiñ izan ezpanuen. Esan zidan emango zizkidala illean sei duro, bear nuen jantzia, eta nik eztakit zenbat eta zenbat gauza geiago, berarekiñ joan nai banuen. Baiezkoa eman nion gaitz andirik gogoratu gabe, uste nuelarik Markesaren bat gutxienaz bazala nere etxekoandre berria».

        «Eldu giñan noizbait ere etxekoandre berriaren etxera, eta eztakit nola adierazo, nere buruak, oartzean nun nengoan, artu zuen, atsekabea. Iñoiz aditu izan nuen, baiño ipui bat bezela, bazirela bizitza-galduko emakumeak, eta egia zan; beren artean nengoen, presondegian bezela. Zer egiñ, nezakean! Nere etxetik urruti, itxian edo giltzpean, erdalerrian, esan nai nuena, nola esan ere ondo enekiela, nizaz errukituko zanik urrean enuela».

        «Zer egingo nuen! Negar, eta erregutu Ama Birjiñari, eman zeidala gorputzeko gaitz bat, etxe artatik len-bait-len irtetzeko, bada ikusten nuen gaixotzen ziranak, ateratzen zituztela gaixotegi edo ospitalera. Baiño, zertako nai ditut gogoratu zorigaiztoko egun aiek? Asko det esatea galdu nuela osasuna, gorpuztekoa eta animakoa, eta negargarriena zana, nengoela arria bezala gogortua pekatuan denbora gutxiren buruan. Atera ninduten bai gaixotegira, baiño gorputzeko osasuna iritxi, eta atzera lengo lekura biurtzeko asmoan, eta au bera zan nik nai nuena ere orduan, atzera biurtzea, bada aiñ itsutua nengoen».

        «Baziran, zorionean, karidadeko moja, edo, obeki esateko, aingeru batzuek gaixotegi artan, eta beren aizpa izan banindute ere, ezingo zuten egiñ nigatik, egiñ zuten baiño geiago, batez ere nere biotz gogorra bigundu eta Jaungoikoarekin pakeak egiteko. Ama Birjiña Kontzezioko bezperan konfesio on bat egi nuen; bigaramonean, au da, Kontzezio egunean, Jauna artu nuen, eta geroztik etsirik nago nere gorputzeko biziaz, baiño pozik; bada nere gaitzareki penitentzia egiñ, pekatuen satisfazioa Jaunari eman, eta zerua irabazteko esperantza osoan nago. Au guzia zor diet, Jaunaren urrena, gaixotegi artan zeuden aingeru aiei».

        «Andikan ekarri ninduten nere erriko gaixotegi onetara, eta emendik laister noa zerura. Erregutu beza bedorrek ere nigatik, eta nik ere lagunduko diot zeruetatik».

        Oneraiñokoa da gazte arren aotik nik aditua, eta andik egun gutxira eman zion kontu Jaungoikoari, bere izeneko santuaren egunean, gure iritziz, eriotza done edo santu batekiñ.

 

 

II

 

        Esan det, eta diot berriz ere, ogei urte igaroak izanagatik gertaera ori zala, daukadala ala ere atzokoa balitz beziñ gogoan, bada sarritan berritzen zait bere oroipena aditzean: «Onelako neskatxa joan da serbitzera Donostiara, bestea Madrillera, orko ori Bilbora, urrenekoa Malagara; batak irabazten ditu illean bost duro, besteak zazpi, urrenekoak zortzi, eta bear duten soñekoa, nagusien kontura». Ea, galdetu oiei, neskatx oien nagusiak Eliza-zaleak diran, gazte oiek jaiero meza entzuten duten, urteoro konfesatzen diran; eta ikusiko dezute nola sorbalda jasoaz mu ere eztuen erantzungo orren gaiñean, ezta beren gurasoak ere. Batari lagunak billatu zion etxe ura, besteak baiñu-etxe batean ezagutu zituan bere nagusiak; urrenekoa joan zan etxez-etxe, miraberik bear zuten galdez, eta, lenengo soldata ontxoa agindu zioten lekuan, gelditu zan.

 

 

III

 

        Soiñ-ale bat ezikustatzat edo botoi bat muestratzat.

        Zurrumurrurik.; asko bazebillen errian bertako neskatx iru edo lau urte onetan kanpoan mirabe zegoan bategatik, eta zerbait aztu zanean bere, oroipena, orra non sartzen dan errian egun batean emakume ori, baiña etzetorren bakarrik, baizik aurtxo bat besoan zuela, eta gizaseme bat lagun. Etzioten nonbait arpegiera eder andirik egin, bear izan bere guraso eta erritarrak bada, etorri ta lau ordu baiño len, atera zan erritik bere aur eta lagun gizasemearekin batean; zurrumurruak berritu ziran eta emendik guraso eta senideentzako lotsaria, eta edozeiñentzat ere, ikusgai ez guziz atsegiña.

        Emakume oni ez diot deituko Leona, baizik Len-ona, bada ala zan, ona; baio noiz? Len. Orain da Leona baiño ere errukarriagoa, nere ustetan; zergatik Leonak galdu zuen bai gorputzeko bizia, baita ere animakoa, baiño au beregandu zuen Jaungoikoari eskerrak; eta gaur, gure iritziz, zeruan dago. Len-onak badu gaur gaur bezela gorputzeko osasuna, baiño bere animako bizitza guziz beldurgarria da gure iritzian, gogoratzen ditugula Espiritu Santuaren itz oek: «Etzaiezue beldurrik izan, gorputza iltzen dutelarik ere, anima ill ezin dezaketenai; baizik beldur ezaiozue anima eta gorputza inpernura bota ditzakeanari». Eta Len-onaren gorputza eta anima norako dira, oraingo bizitz au uzten ezpada?

        Oneraiño esan danean, bakarrik Leona eta Len-onaren izenak dira ezteraziak; beste guzia egi-egia da; eta oraindik asko geiago ere esan diteke, ala bear izan ezkero, izendatuaz erriak, denborak, personak eta beste, zerzelada edo zirkunstanzia asko; baiño uste det gaurko naikoa dala.

        Guziai itz egin nai izan diet irakurkizun onen bitartez, baiño geienbat gurasoai.

 

P. M.

1899'ko Bagillaren 16an.

 

«Euskalzale», 1899, Bagila, 22.

 

aurrekoa hurrengoa