IJITOEN KONDUTA
—Ai beza, bikario jauna.
—Zer nai dezu, emakumetxoa?
—Eskatu al dio juezak Sebastiana Baldes'en perebautismorik?
—Bai, eskatu dit ba.
—Ez beio eman.
—Eman diot, ordia.
—Ba atzera kendu beio.
—Zergatik?
—Sebastiana Baldes ni naiz, eta ezta izango noski legezkoa nere perebautismoa besterentzat ematea.
—Eztakit zer esan nai dezun orrekiñ.
—Ara, jauna: Gernikan dago preso Prantxiska Etxeberria, lotsagalduko mutur zikiñ pariseo deabruzkoa,, et ark esan du Sebastiana Baldes dela bera.
—Zergatik ote?
—Zergatik? Eztago esan bearrik: nere perebautismoa eraman, eta nere konduta
ederrarekiñ bere burua libratzeko. Baña eztu orrelako gauzik egingo; alperrik da Satanasen larrukoa.
—Eta begira: zure perebautismo edo bataioko partida orretan al daukazu zuk konduta aiñ ederra?
—Bai, jauna; ori bedorrek jakiñ bear luke ba, baña nola gauz asko darabiltzkien buruan, aztu egingo zitzaion.
—Goiz konduta etxeratu zenduen.
—Bai, jauna: nere perebautismuan antxe daude, jauna, nere aita, ama, aitonak, amonak, aita eta ama besoetakoak, eta gañerako presonaje guziak, eta guziak konduta onekoak.
—Eta ez al daude Prantxiskaren perebautismoan presonaje kondutako oiek?
—Bai zera! Liña-putzuan bataiatutakoa nai du nerekiñ konparatu?
—Liña-putzuan?
—Bai, jauna, liña-putzuan; ark bear zuen izena Liña, eta ez Prantxiska.
—Nork bataiatu zuen?
—Mañexek.
—Nola?
—Ara, jauna: putzuan iru sartu-atera egi zizkion, esanaz: «Uka pirme, kasta gaiztoa; aitaren partetik lapurreria, amarenetik ordikeria, mundu guzia dezu zuria, Prantxiska».
—Ba, ba: zu ta Prantxiska, ta Prantxiska ta zu, biok izango zerate berdintsu, biok ijitoak.
—Eta ai beza, bikario jauna: ardita ta ontzako urrea biak dira diruak, baño berdintsu dira? Eta ontzako bat bedorri zor dionak ardit bat emanarekin kito egingo du?
—Arditik eman gabe're badakizute zuek kito egiten. Eta kito eta kitar ere bai.
—Ai, jauna! Ez nau ondo ezagutzen bedorrek.
—Badakit. Baña kontu oiek utzi ta esan zadazu: Zer nai zenduke nigandik?
—Esango diot, jauna. Bedorrek, nai nuke, konduta ematea.
—Baña... eztidazu ba esan etzaitudala ezagutzen?
—Ala da; baña esango diot nor naizen. Ebanjelioko egia. Ni naiz Sebastiana Baldes, erri onetako naturala, Alegrian bizitua, eta oraiñ Urnietara nuana bizitzera; eta nola an eskatzen didaten konduta, orregatik nai nuke bedorrek ematea.
—Perebautismua?
—Ez, jauna, ez. Nik ukitu Prantxiska Etxeberriak eskatu duen gauzik? Ezta tenazakiñ ere.
—Zer nai dezu ba?
—Bedorrek konduta berri-berria ematea.
—Egon zera beñere kartzelan?
—Bai, jauna; baña beiñ bakarrik, eta orduan ere erru edo kulpik gabe. Esan nion juezari: mas que Erreiña mas limpio está este mano; contzientzia más brisbristao que ispillu, y prente mas lumbrao que sol.
—Eta zer erantzun zizun?
—Baietz.
—Baietz?
—Baietz; beñepeiñ ixill-ixillik gelditu zan ta...
—Elizan izaten zera?
—Elizan izaten naizen? Bai orixe! Sakramentuak artzen ere gañ-gañekoa naiz ni.
—Gañ-gañekoa?
—Beñepeiñ zazpi aldiz artu det azkeneko sakramentua ere ta...
—Zeiñ? Extrema-Unziokoa?
—Ez, jauna; baizik matrimoniokoa.
—A! Beraz, ondo merezia dezu, eta tori, arzazu zure
KONDUTA
Emen dijoa Sebastiana
Baldes'tarraren konduta,
berak dionez bizi izan da
zazpi aldiz ezkonduta;
len ere ona izan da baña
orain geiago onduta,
jarri diteke aldare nausiñ
San Migel andik kenduta.
P. M.
«Ibaizabal», 1902'ko Epaillaren 16'an.
|