www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sasiletrau baten ziria, eta abar
Pedro Migel Urruzuno
1897-1923, 1973

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Sasiletrau baten ziria, eta abar, Pedo Miguel Urruzuno Salegi (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

IJITOAK GOBIERNUAN

 

        —Errapel, gauza bat nago pentsatzen.

        —Bat bakarrik, Joxepe?

        —Bai, aspaldiyan bat bakarrik.

        —Ontxoa izango al da nonbait ere.

        —Eztet uste txarra danik ere.

        —Jakin diteke zer dan?

        —Bai, konfiantzan esango dizut.

        —Zer ote da ba?

        —Ezteritzozu guk erreinoa gobernatuko gendukela?

        —Nola edo ala...

        —Baita ondo ere.

        —Egia esateko, ezta gaitz, gaurko gizonak ainbatean gobernatzen; baña nola igo poderera?

        —Zuk uste baño errezago.

        —Bai ote?

        —Bai, Errapel, bai; asko genduke, lenengo gure arteko diputau batzuek ateratzea.

        —Nola ordia?

        —Botoakiñ.

        —Eta nork eman botoak guri?

        —Lenbizi gutaiko guziak.

        —Baña gutxi izango.

        —Ez, gizona, ez; guazen bestela kontuetara. Zenbat erritan bataiatu zera?

        —Zazpitan.

        —Zenbatetan gutxienaz bizitu zera?

        —Eztakit ziur esateko, baña amalau edo amabostean bai.

        —Beraz ogei ta bat boto gutxienaz badituzu.

        —Enekien orrenbeste.

        —Orain badakizu ba; gu arraza ugaria gera ta boto asko izango ditugu.

        —Baña geiago bear.

        —Bilduko ditugu.

        —Nun?

        —Prakazardunen artean; auetako asko da lurrean eta praka berriak aginduko diztegu botoakgatik, eta ikusiko dezu: boto asko izango degu.

        —Agintzea gero ezta asko izango, agindua ematen lanak izango dira.

        —Agindua emateko, lenengo poderera igo bear da, eta beiñ igo ezkero, ondo gera; gañerakoan ondo itz egi, emango badegu edo ezpadegu; eta aurrera, mutillak; ori da gaurko legea. Guziok izango gera onraduak gerona egindakoan.

        —Eta nere botoagatik ezer espera dezaket?

        —Zu egingo zaitugu Konde de Arrapatis.

        —Ondo da; konta dezazuke zuretzat nere botoa, baña...

        —Zer baña?

        —Titulu ori, zuk eman gabe ere, nerea da.

        —Bai Arrapatis.

        —Bai ba.

        —Baña Konde?

        —Konde, Konde!... Jaki ezkero donde...

        —Dana dala, zu ta ni gizon onraduak gera, eta konponduko gera.

        —Ala izan dedilla.

 

 

II

 

        —Josepe, barre egiten dezu? Ezagun da ondo lo egiñ dezuna.

        —Bai, Errapel, ames oso alaiak egiñ ditut.

        —Nola ba?

        —Ministro nagusi izatera eldu nintzan; Erregeren urrengo gizon eta...

        —Nizaz oroitu ziñan?

        —Zu egiñ zindudan Madrillko Gobernadore.

        —Eta beste gutaikoak?

        —Tituloz bete nituan: bata Konde de Artubai, bestea Markes de Emanez, urrengokua baron de Eskugarbi, Duke de Begiargi, ta orrela.

        —Eta prakazar-dunak?

        —Danak enpleatu nituan praka berriz ta kasakaz jantzita.

        —Beraz, erreinu guzia ondo.

        —Ondo, eta obeki jartzeko ustean.

        —Eta jendea?

        —Oso kontentu. Bankete aundi bat ere eman zidaten.

        —Etzera gaizki ibilli, alajaia. Eta gutaikoak kanpora iñor bazan?

        —Bai, lengo ministro zarrak. Aietako batek bota zidan diskurtsu bat.

        —Ederki?

        —Geiegi; gogaiterazi zidan ainbeste jardun eta leunkerirekin, eta bete ninduanian, «cállate usté majadero» esan nion, eta belarronduan jota bota nuan ankaz gora.

        —Eta gero?

        —Esnatu egiñ nintzan nere emaztearen ai-enetara.

        —Zer zuan ba?

        —Nere ustez ministro zarrari ematen nion belarrondokua emazteari eman nion.

        —Eta oraiñ?

        —Dibortzioa eskatu bear omen du.

        —Oooooo!

        —Aaaa... ida!

 

 

III

 

        —Errapel.

        —Zer nai du, juez jauna?

        —Egia da Mari-Karmeni belarrondokoa eman diozuna?

        —Bai, jauna.

        —Zergatik?

        —Konfirmatu gabe omen zegoan ta...

        —Obispo egiñ al zaituzte?

        —Ez, jauna; zibilmente konfirmatu det.

        —Zer eskubidereki?

        —Konde Erremorronesek ezkontza zibilla jartzeko zeukanarekin.

        —Eta erreal ordena eman dezu?

        —Ez, jauna.

        —Zergatik ez?

        —Klerikalen beldurrez.

        —Orain ba zure emaztiak dibortzioa eskatzen du.

        —Ori iristeko etzeukan bedorrengana etorri bearrik.

        —Zer egin bear zuan ba?

        —Asko zukean esatea: zuaz edo banua; daukadan damua da lenago konfirmatu-eza.

        —Eta gañera zortzi eguneko kartzela daukazu.

        —Ondo da, jauna; kartzelara geron etxera bezela joaten gera; ura're gizon onraduentzat egia da ta.

 

 

IV

 

        Kartzelan kantari:

 

                Ministro nintzan oraiñ

                ogetalau ordu,

                emazteagatikan

                det kartera galdu;

                gobiernuak nizaz

                kontu izango al du,

                bestela berak gaizki

                ibilli bear du.

 

P. M.

 

«Baserritarra», Martxua'ren 16'an, 1907'an.

 

aurrekoa hurrengoa