www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arantzazu
Salbatore Mitxelena
1949

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Arantzazu, euskal-sinismenaren poema, Salbatore Mitxelena. EFA, 1949

 

 

aurrekoa  

AMA-SEMEAK!

 

        «Ermitatxo bat eidazu eta nerea izango zera zu»: eskatu ta eskeñi zionari, himno kantari datorkio emen Euskalerria, Magnificat batean bukatuz.

        —Orra. Zure esanera, Ermita egin degu. Bein ta berriro jaso dizugu arrizko eliza. Osatzen goaz Kristoren Gorpuzgintza. Zure esanera dago euskal-Kondaira osoa.

        (Ta bertan galdera:)

        —Ama, pozik al zaitugu?

        Galdetu-ala bakoitzean, Euskal-Fedearen biotz-begiak pozaren pozez diztira bizian argitzen dira, irakurtzen bai-dute Amaren betiko irriparrean baiezko erantzuna, erantzun opa guzizkoa:

        —Bai, enetxo, pozik nago. Seme zaitut, Ama nazu.

 

 

    Orra Eliza jasoa,

    amaika aldiz erasoa,

    zenbat leien arazoa!

Biotz bakoitzan begira zazu

    ermitatxo erosoa.

    Begira Ama gozoa!

    zure esanera jasoa

    euskal-Kondaira osoa!

 

    Euskal-semeen begiak,

    zureganako geziak,

    zuregan daude josiak.

Arantz orretan kakotzen dira,

    zurearekin nasiak,

    gure gogo ta biziak,

    yoran eta kutiziak,

    euskal-gizaldi guziak!

 

    Ermitatxo bat eidazu

    —eska zenun. Egin degu.

    Ditun utsak zeuk edertu.

Zure esanera, euskal-Kondaira

    Kriston Gorpuzgintza dezu.

    Bein-berriz esan zaiguzu,

    bein-berriz entzun nai degu:

    Ama, pozik al zaitugu?

 

Zure betiko irriparreak

    baietz erantzuten digu!

    Ama pozik! Ta pozik gu!

    Zurekin, Ama-Arantzazu,

    Magnificat dabesagu.

 

    Goraipa Jauna. Geran guzia

    Jainkoari zor diogu.

    Gurekin, oro dezakeanak

    gauza aundiak egin ditu.

    Et exultavit... Amaren poza

    semeen pozak geitzen du.

    Zorioneko Erririk ba'da,

    ecce enim... Amarekin gu!

 

    Ta, Amarekin bat, euskal-Fedeak

    MAGNIFICAT jarraitzen du.

 

aurrekoa