www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arantzazu
Salbatore Mitxelena
1949

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Arantzazu, euskal-sinismenaren poema, Salbatore Mitxelena. EFA, 1949

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZERU-DEIA

 

        Errodrigo Baltzategi artzaiak, Ama-Birjiña agertu zitzaioneko larunbata artan, lendabizi arran-otsa entzun zuan. Arrana edo ezkilla, nai dezun bezela, kanpaia beintzat. Kanpai aretxek deituta urreratu zan Miraria zegoan elorri-ondora.

 

        Kantazarrak:

 

                Kanpanilla txiki bat

                alboan bazuan.

                Iñork beartu gabe

                soñu jotzen zuan...

 

aurrekoa hurrengoa