www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arantzazu
Salbatore Mitxelena
1949

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Arantzazu, euskal-sinismenaren poema, Salbatore Mitxelena. EFA, 1949

 

 

aurrekoa hurrengoa

UXOA: NARAMAZU...

 

        Arantzazura zetorren erromesen bat bidean galtzen ba'zan, uxo bat agertzen omen zitzaion bidea erakustera.

        Onako olerkitxoen beste gidari bat izendatzen dio uxoak Erdi-aro'ko Euskalerri bidaztiari: Errodrigo.

 

—Uxo mandataria:

nondik zatoz, nondik?

—Nondikan natorkizun?

Zeru-goi bertatik,

zuri estura ortan

laguntzeagatik

ta eraman zaitzadan

Zerura zuzenik.

 

—Uxo mandataria:

ez det nai besterik:

atera nazazula

estura ontatik.

Arren egizu, bada,

ainbeste nigatik:

eraman nazazula

Zerura zuzenik.

 

—Ni aurretik naizela

atozkit atzetik.

Zerurako bidexka

ondotxo dakit nik.

Mendi santu batera

joko degu lenik,

andik egatutzeko

Zerura zuzenik.

 

—Ai uxo gidaria:

alperrik, alperrik.

Zu egan zoazela

ezin jarraitu nik.

Ez didazu emango

beste gidaririk

Mendi santu ortara

naramakeanik,

anditxek igotzeko

Zerura zuzenik?

 

—Nun dagon Mendi ori

bada dakianik.

Ara Errodrigo'txo

gainbera Aloña'tik.

Artxek erakutsiko

neronen partetik

nondik igo zindezken

Zerura zuzenik.

 

aurrekoa hurrengoa