www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Artikuluak
Jon Mirande
1951-1962, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Obra osoa (I), Jon Mirande Aiphasorho (Luis Haranburu Altunaren edizioa). Hiria, 1999.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ENE ARTIKULU BATEN
«KRITIKA»-REN ONDOTIK

 

        EGANen 1960-ko 3-6-garren numeroan artikulutxo bat ager erazi nuen urthe hartako Gongourt-sariaz. Gai hori hautatu nuen «euskalfrantzesa» izaki Frantziako literatura-alhorrean gerthatuak dohazkidalakotz. Bertzalde, EGAN literatura-aldizkari bat baita, iruditu zitzaidan egoki lizatekeala hor publikatzea, euskal-irakurle gehienek Frantziako kulturaz eta bizi intektualaz axol dutelakotz.

        Erran gabe doa, aburu pertsonal bat erakhusten eta hauzi batean pharte hartzen nuenaz geroz, ene artikuluaren kritika baten haiduru nintzala, alde ala kontra. Kontrako irizlariak bi gisatara oldartzen ahai zitzazkidan: edo nik erranak gezurrak zirela erakhutsiz; edo, egiak ba ziran ere, salhatzen nuen juduekiko alderdikoikeria gauza zuzen eta naturala zela frogatuz, nik bertzela uste ukhan arren.

        Bainan ez dirudi Euskaldunok ba dakigula zer izan behar den kritika. Gehienetan, zer nahi izkiriatzen ba du euskal-idazle batek, edo adiskideek bazterrik gabe laudatzen eta goraiphatzen dute, etsaiek aldiz urrikalmendurik gabe phorrokatzen dutela munta gutiko phondu batzuek gatik —hizkuntza dela, graphia dela, etc.— edo, usuago, gure idazlanek oiharzunik batere ez dute iratzartzen, nehork irakurri ez balitu bezala. Zorionezko da, kritikatzaile egiazko bat hatzeman duen idazlea, hori baitu bere langintzan aurrerapen egiteko bide bakharra...

        Ene EGANeko artikuluarekin, ordea, gauza bitxia gerthatu da: ezin erran dezaket egiazko kritika bat egin izan zaionik eta halarik ere ez da ixilik utzia izan. Aginaga delako bati ez zaio lakhet izan Gongourt-sariaren banatzea aiphatzean erakhusten nuen «antisemitismoa», bainan prosemita horrek, delako artikuluaz kritika egoki bat egiteko ordez, hau da gorago ezarten ditudan mugetan barnean eta frogantzak emanez, jakina —hori onharturen bai nuen— nahiago izan du, «orain zortzi urte duelarik» bertze aldizkari batean publikatu nuen artikulu bat, bai eta nere bertze lan batzu (izenik eman gabe uzten dituenak) oinharritzat harturik, ene iritzi politiko eta philosophiko, ene ideologia, hots, ene pertsonalitate guztiaren kontra bere bihotza ixuri —ene juduen alderako herra itsusiak zauriturikako bihotz samurra...

        Aginagak zuzen osoa zedukan baiki ene leheneko artikulu eta idazlen horiek begiko ez ukhaiteko, eta ondorez ene pertsonalitatearen ez maithatzeko, nihauk harena maite ez dudan bezala, (haren artikuluaren irakurtzetik ezagutu ahal izan dudanez bederen, orain artean ez bainuen egile horren entzuterik ere). Bainan, ene ideiak ezin jasanezkoak baldin ba zitzaizkion Aginagari, delako artikuluak argitaratu baikoz, gauza bat baizik ez zuen egitekotz: orduan bertan, zortzi urthe iguriki gabe, behar zituen bere kritikak artikuluok publikaturik izan diren kazeta edo aldizkarietara igorri, ez EGANera. Segur naiz aldizkari horiek zuzendariek botzik onharturen zituztela... Aginagari eta Aginagaren gisakoei gauza bat ukhatzen diet deplauki, ordea: hori da, orain eta bertze kazeta batean, ene leheneko idazlanetan gainen khondu eskatzea, eta horren gatik ez naiz ora¡ hasiko ene nietzscheismuaren edo berak erran lironez, ene nietzschekeriaren justifikatzen haren aintzinean.

        Bertzalde uste dut, hobeki erran: uste nuen, EGAN ezin daitekeala politika hutsezko tribuna bat izan (nik Gongourt-sariaz izkiriatu nuenak politikarekin zer-ikhusia ba zuen ere, oroz lehen literaturekiko hauzi bat zen), eta are gutiago eztabaida pertsonalen agertzeko lekhu bat. Phondu horri dagokionez, erran behar dut idietako eztabaidak hein batean gustatzen ba zaizkit eta preminazko edukiten ba ditut euskal kulturaren aberatsieraztekotz, eztabaida pertsonalak higuin ditudala, ene jitez. Ingelesek dioten bezala: No personal remarks, urrhezko arau bat dela deritzait gizarteko harremanetan.

        Gogozkoenik, ihardetsi gabe utziren nituen, beraz, Aginagak nihauren eta nere gogaideen eretzeko darabiltzan «ez-jakinak, xinplekeriak eta ez-egiak», bai eta humore pisu batez estalitako irain edo laidoak. Edo beharbada, mende ohorezaleago batean bizi ba gina, laido horiek hitz izkiriatuak baino egokiago diren medioez ordain eraziko nituen, ene ohorearen zaintzea gatik... Bainan Aginagaren atheraldiek ororen gainetik ene herritar euskaldunen aintzinean belzten nautelakotz, eta hauien artean nukean fama ona galtzeko zorian iminten dutelakotz, eta bertzalde, EGANen azkenengo numeroaren irakurtzetik khonduratu ahal izan naizen bezala, nehor ez baita nere alde mintzatu hark ixuritako gezurren era laidoen zuzentzekotz, bortxatu naiz nihauk hala egitera. Ahal bezain laburzki egitera entseiaturen naiz irakurleen ez asper erazteko hauzi pertsonal honekin eta uste baitut, berriz ere diot, EGAN ez dela lekhu egokia horrelako ezatabaidentzat. Ez natzaio Agingari mintzo, jakina, baizik fede onezko Euskaldun orori, nahiz ene ideien kontrako datekean.

        Lehenik bihotzez argitu nahi nuke zer den Frantzian «antisemitizgoa», Aginagak bekatu mortal hortzaz hobendun emaiten nauenaz geroz. Orrialde azpiko ohar batean, mordollo philosophiko batez baliatuz Euskalherriko Sartretxoa balitz bezala erraiten du berak: «pentsaera horrek beti sasi-abstraktutik konkretura egiten du bide». Ez da hala: erresuma hontan behintzat, eta oraiko demboran, antisemitismuak konkretutik egin du bide abstrakturak (nik ere ber mintzaeran hitz egitekotz...). Erran nahi dut, Erdi-Mendeetan giristinoen judu-gorrotoa a priori egoera bat bazen ere, juduak populu «jainkoerhailea» zirela eta horrengatik populu giristinoaren ganik bazter uztekoak zirela uste izaitetik sorthua, antijudaismu theologiko hori kasik osorik galdu dela, ErdiMendeetako fedearen galtzearekin batean; Elizak ere orain kondemnatzen du, San Agobard edo Inozent III bat sekula izan ez ba lira bezala... Antisemitismu modernua, ordea, bertzelako zerbait da: sorthu da, ez Frantzesek Juduen kontra zuten aintzin-ephai baten gatik, bainan emeki-emeki, Frantzesek ikhusi duten arau judu jin berriak zertara ari ziren. Zehazki mintzatzekotz, antisemitismu hori hasi zen agertzen Napoleon Lehenaren demboran, Frankfurt-eko bankier askenazita batzuen ethortzearekin. Beren sinheskideetarik franko jarralki zitzaizkien hauei eta geroztik Europa erdiko ghettoetako semeok nausituz joan dira Frantziako zereginetan: hastekotz oikonomian; gero joan den mende erditsuan hasirik, politikan; azkenekotz, menderdi hontan eta batez ere gerlatik landa, bizi intelektualean ere (eta Gongourt-sariarekin gerthatua kulturaren alhorrean nausitze horren seinale bat baizik ez da). Ongi ba dakit Aginaga batek ez duela juduen nausitu nahi horretan sinhetsiren bainan Frantziako gauzen berri egiazki dakitenek ez dute frogantza beharrik hortarakotz. Bertzeentzat, berriz, gerthu naiz diren liburu, aldizkari eta dokumenduen izenen emaitera, eni galdeginaz geroz.

        Antisemitismuaren hauzia hauxe bertzerik ez da: juduok herri-minoritate arrotz bat dira Frantzian bai, Europako erresuma guztietan: ez oroz lehen arrazaren aldetik (baita german eta slavu odolik asko Askenazita horietan), bainan bai kulturaren aldetik: Orienteko ethnia bat dira Okzidentean bizi, eta berek hala nahi izan dute iraun menderik mende, beren leialtarzun guztia Israeli begiratuz beren egiazko nazioneari bezala «judu batek ez dio sekula ukho egiten Israelerat itzultzeko asmoari» dio ZVI LEWIN sionistak La Terre Retrouvée kazetaren 10 (545'gn numeroan), eta Israel hori, lehenago sortherri mythiko bat ba zen ere, egungo egunean Estatu arrotz bat baizik ez da guretako. Bainan Frantziako populuak ez ditu juduak atzerritar direlakotz higuin; ba dira bertze arrotzak Frantzian: langile italiano, polonitar, espainolak, eta errespetatuak dira; ba dira bertze batzu odolaren aldetik askenazitak baino atzerritarrago direnak: Jitoak, Armeniarrak, eta aski ongi hartuak dira; gehiago dena, ba dira judu zenbait ere aspaldidanik Bordelen, Baionan eta bertze hiri batzuetan bizi ziren sepharditak, eta horiek ez dute antisemitismurik sor erazi. Frantziako populuak higuin ditu Europa-erditik ethorritako askenazita horiek, minoritate arrotz bat (oso arrotza) izaki, ez direlakotz Minoritate baten zuzen mugatuekin askitu nahi, bainan aitzitik, nehondik ere hartze ez duten buruzagigoa hartu dutelakotz indigenen egitekoetan. Eta ez othoi eni erran juduok nausitu direla entheleguz, langiletarzunez, etc., bertako jendea baino gaillenago direlakotz..., alderantziko razismu hortan ez baita sinhesterik; nausitu dira elkhar lagunduz xede hortara heltzekotz (alde on hori ez zaie ukhatu behar, bainan zorigaitzez, bertzeen kaltetan usatzen dute) eta ororen gainetik batzuen ergelkerla eta bertzetzuen komplizitatea gatik.

        Zergatik behar othe zukean Frantziako populuak atzerritar askenaziten nagusitzea onhartu? Haren ganik bere buruaren zaintzekotz sorthu du, joan den mendean, antisemitismua, eta hau Mugimendu popular bat dela, ez reakzionariek, ez aberatsek, ez intelektual «faxistek» sorthua, fede onezko den orok aithortu beharko du. Aski da jakitea nor zen Drurnmond, semitismuaren lehen, salhatzailea (La France juive liburuaren idazlea), eta nor izan diren honi jarraiki zaizkionak. Aberatsak, kapitalistak eta bertze errandelako «handikiak» (?), aldiz, hatsarrean, XIX-gn mendean, juduek artzen zuten influentziaz mesfida izan ba ziran ere, laster khonduratu ziran hobe zutela bankier askenaziten ondorengoekin elkhartzea heiei oldartzea baino, eta orain hauien sosaren ederra gatik, hauien sinheskideak oro beren babesean hartuak dituzte.

        Ez dut ukhatuko antisekmitismu popular horren aldamenean ba dela bertze bat, Alemanian batez ere bainan bai Frantzian, Inglaterran, etc., ere, juduei oldartzen zaiena ez oikonomian edo politikan hartu duten lekhu handiegia gatik, bainan baitakusa juduetan (zehazkiago: desertuko Semiten mentalitatetik jaiotako ideologietan) europar izpirituaren antithesis bizia. Ez naiz hemen antisemistismu ideologiko hartan gaindi luzatu nahi, ez baitu ene artikuluan erraiten nuenarekin zerikhusi handirik (nik ez nituen hainbat juduak kritikatzen hartan, nola Frantziako prosemitak) bainan, Aginagak «sasi-filosofia» batheiatu duenaz geroz, erranen dut uste dudala ba direla haren aldetzaileetan entheleguz eta intellegentziaz bertze gaindiko philosophoei deus zor ez dietenak, hala nola Gobineau, Nietzsche, O. Spengler bai, hurrunago noa eta aithortzen dut enetako Alfred Rosenberg batek ere, gizon, pentsatzaile eta idazle bezala, orainaldiko Sartre eta Sartretxoak oro bezainbat balio duela...

        Bainan Aginagak ez-jakin, xinple erhotzat baizik eman ez baldin ba nindu, ez nintzan khesaturen —naiz nerhork ez derauzkion orain artean, EGANen bereren (eta nik dakidanez ez bertze euskal aldizkarietan ere), bertze euskaltzale bati izen pollit horiek egotzi— ezen Passer pour un idiot aux yeux des imbéciles est une volupté de fin gourmet (Courteline). Haren ganik ezin jasan dezakedan gezur Laidostagarria da, emaiten baitu aditzera ni eta ni bezalako «basajaunak» (?) gerthu garela gure aburuko ez diren guztien zanphatzera, bai KZ-zelhaietan («zihor-zeuhaietan») sar eraztera, III-garren Reiche-ko buruzagien ereduari jarraikiz.

        Bethiko leloa: norbait den gutien judu dohakabeen karra katzerta ausartzen denean (hala nola ni, Goncourt-sariaz hitz egitean), berehala heien zerbitzuko prosemitak orroaka hasten dira, baizik-eta 6 (edo 4, edo 8...) miliun judu erho dituzten SS-ekilakoa dela, edo bera ere SS-etakoa. Ez naiz Hirurgarren Reicheko antisemiten zaintzen ari hemen, nihauren buruaren zaintzen ari naiz. Utz dezagun, beraz, KZ-zelhaien khondu hori, ez baititut nik eraki. Eta juduen persegitzean Alemanak lagundu ditudala, haren artikuluaren irakurtzetik edonork uste ukhaiteko zuzen lukean bezala, ez dakit Aginaga horren frogatzerta prest denetz, bainan ba dakit ontsa, demokraten justizian sinhest ba neza, hura nirola hauzitegietan persegi, gezurrezko salhakuntza hori dela kausa. Ez, Aginagak bertzela sinhets erazi nahi ba du ere, jakin behar da antisemitismuak ez duela Frantzian Alemaniako nazional-sozialisten theoriekin ezer ikhusterik; Hitler sorthu eta National sozialistisches Sirafreeht delakoa izkiriatu baino askoz lehen, egiazko Frantzes gehienak erran nahi dut Frantziako ethnia baten seme direnak, eta ez kampotik ethorritakoen semeak antisemitak ziran, eta nazional-sozialismua itzali ondoren ere, orain hala diraute; eta hala iraunen dute, juduek, atzerritar izaki, nehondik ere merezi ez duten toki berhezi bat Frantzian hartu nahi duten artean behintzat.

        Ez dut eiki erran nahi juduei oldartu zaizkien antisemiten artean, Frantzian, Alemanian edo bertze errialdeetan, gizerhaileak era sadikoak izan ez direla... bai eta, dudarik gabe, ohoin, mozkorti, paiderastak eta bertze biziodun guztiak ere erresuma eta alderdi orotan bezelaxe. Bainan, ni ezagun gabe eta zer egin dudan edo zer egin ez dudan batere jakin gabe, nihau heletakoa edo heiekilakoa naizela aditzera emanez (eta batez ere ene herritar euskaldunen persegitzera gerthu nintzatekeala), Aginagak erakhutsi du, nik uste, ni eta nere gisakoak «basajaun» omen ba gara, hura ez dela neholazko jaun bat ere... Auto-zentsuratu nahiago dut, eta ez dut erranen ene arauera zer den hura. Halaz ere erranen dut ez dudala pentsatzen, ni bere artikuluaz irainduz, kalipu handirik frogatu duela, ongi baitzekien nehor ez zela ausartuko «nazi» delako Euskaldun baten alde agertzera hunen ohoreari zuzenik gabe eta zuzentzaren kontra oldartzen ba zaio ere...

        Azken hitz bat, Aginagaren bertze gezur baten zuzentzekotz: zerbait euskaraz izkiriatzen dudanean, literaturaz ala politikaz ala zer nahi gaiez, ez dut hori egiten ene herritarren ene ideietara erakhartekotz. Nere gazte-demboran holako ametsik ukhan badut ere, segurtatzen ahal dut Aginaga aspaldian galduak ditudala.

 

aurrekoa hurrengoa