www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak eta eresiak
Jose Mari Iparragirre
1839-1881, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

TOLOSAR ONGILEARI

 

Viva Tolosa eder

Zeru bat egina,

Probintziaren erdian

Dirudi erregina;

Zu ikustian beti

Det amore mina,

Zeren daukazun jende

Guztiz atsegina.

 

Ai zer edertasuna

Zelaitxo batian,

Lore eder bat dirudi

Mendi bitartean;

Ez baitzaitut ikusi

Juan dan iru urtian,

pozez zoratzen nago

anaien artian.

 

Probintzia guztia

Umore onian,

Tolosara etortzen da

San Juan egunean;

Danbolin soinu ederra

Adizu kalian,

Guazen zezenetara

Guztiok batian.

 

Gure Probintzi ederra

Da pare gabia,

Ondo gordetzen badu

Fueroen legia;

Gure lege zar onak

Gordeko dira aisa,

Esan dezagun danok: bai...

Tolosarren gisa.

 

aurrekoa hurrengoa