www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak eta eresiak
Jose Mari Iparragirre
1839-1881, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

EZ BEDI GALDU EUSKERA

 

Gure euskera eder maitea

galtzen gaur degu ikusten,

euskaldun onak arritzeko da

nola ez diran lotsatzen!

Larramendirik, Astarloarik

ez da geiago aipatzen...

Ez da utsegin aundiagorik

ondo badegu pentsatzen.

 

Galdu dirade oitura onak,

galdua dugu Euskera...

ola bagaude, eun une barru

galdu da gure izena!

Erro, Aizkibel ziran bezela

erakusterik gaur ez da.

Gure euskera ...ai! galtzen bada

gu... euskaldunak ez gera!

 

Nola isildu eta barkatu?

Etorkizunen Kondairak

arrazoiakin esango digu:

nun dira zuen oiturak?

Damu dute bai... gaur euskaldunak

lotsa pixka bat dutenak,

aspaldi esan duten bezela

gizonik jakintsuenak.

 

Dala Parisen eta Londresen

jakintsu asko badira;

euskerazko liburu zarren

ondoren ibiltzen dira...

Or da Luziano, printze ernaia,

orain guretar deguna,

euskerazale bikain-bikaina,

jakintsuetan aundi dena.

 

Arren, ez bada galdu euskera,

nere anaia maiteak!

Galtzen badegu... galduak gera

gu eta gure semeak.

Beti euskeraz itz egin, bada,

oso zaar eta gazteak

esan ez dedin denok gerala

euskaldun biotz gabeak.

 

aurrekoa hurrengoa