www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak eta eresiak
Jose Mari Iparragirre
1839-1881, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

NABARRAKO
EUZKO BAZKUNARI

 

Zorioneko batzar onetan

Nabarrak gure anaiak,

Bizi dirade lege onean

Gaur guztiz gizon ernayak

Guregatik on esango badu

Etorkizunak kondairak

Laurak bat beti... maite alkartu

Izan euskaldun leyalak.

 

Alkar gaitezen txiki ta aundi

Aberats eta pobreak

Maita zaiteste, esaten digu

Jaungoikoaren legeak.

Auziak utsi alde batera

Batu euskaldun guziak

Besoak zabal esaten digu

Gaur Iruña erriak.

 

Erruki zaite, oh, Jaun maitea!

Lagundu Euskalerria

Bada guztiok alkartu gera

Oraiñ beltz eta zuriya

Anai arteko guda beti da

Guztizko negargarriya

Arren anayak errespetatu

Gizon guztien biziya.

 

aurrekoa hurrengoa