ERRUKARRIA
Aspaldien ezta gure etxean
Ogirik ikusi,
Bañan gaur txitxi ta parra
Izango da noski.
Gaur bai jana ta edana
Labiru lena
Jango otedegu dana
labiru la. Ju!
Oso arlote bizi gera,
ezin osaturik;
zenbat aldiz eguerdian
oraindik baraurik.
Gaur bai jana ta edana...
Marto opillak egiteko
arto egiteko,
aitak atzo saldu zuen
anega bat arto.
Gaur bai jana ta edana...
Talo esnea jateko gu
gaude zaleturik;
sei talo jango nituzke
neronek bakarrik.
Gaur bai jana ta edana...
Gure sabelak eske daude
au da miseria
Erdi gosiak dagona
Da errukarria.
Gaur bai jana ta edana...
Pitxarra ere guretzako
izango da noski,
gure barrena alai
jarriko da aurki.
Gaur bai jana ta edana...
|