www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak eta eresiak
Jose Mari Iparragirre
1839-1881, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZUGANA MANUELA

 

Zugana, Manuela

Nuanian pensatu

Uste det ninduala

Deabruak tentatu,

Ikusi beziñ ekiñ

Naiz enamoratu

Ojala ez baziñan

Sekulan agertu.

 

Amorioz beterik

Esperantza gabe,

Zergatik egin ziñan

Biotz onen jabe,

Zuk esan biar zenduben

Emendikan alde

Egiyaz ez naiz ni

Bizar dunen zale.

 

Aztu nai zaitut baña

Eziñ, eziñ aztu,

Zure amoriyuak

Buruba dit galdu;

Oraiñ bigundu zenduke

Eta maitagarri orrek

Biotz on biundu

Piska bat lagundu.

 

Barkatu bear dituzu

Nere erkeriak

Sure begira daude

Nere bi begiyak;

Garbi, garbi esan ditut

Nere ustes egiak

Soraturikan nauka

Sure arpegiak.

 

Gabian ibilli naiz

Guzizko ametsetan

Donostian nengoela

Andre marietan;

Eta ikusi nubela

Erri artako plazan

Erdiyan zebillela

Manuela-txo dantzan.

 

aurrekoa hurrengoa