www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak eta eresiak
Jose Mari Iparragirre
1839-1881, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

GLU, GLU, GLU

 

Biba Rioja, Biba Naparra

Arkume onaren iztarra

Emen guztiok anaiak gera

Ustu dezagun pitzarra.

 

        Glu, glu, glu...

 

Ardo fiña ta jateko ona

Jartzen badute gaur ugari,

Gure barrenak berdindurikan

Jarriko dira guri, guri.

 

        Glu, glu, glu...

 

Gure zabela bete bear da

Albada gauza onarekiñ,

Dagon lekutik, eragiñ bapo!

Aupa mutilak! gogoz ekiñ.

 

        Glu, glu, glu...

 

Ez ikaratu dagon artean

Jan eta edan gaur gogotik,

Ustutzen bada ekarko degu

Berriro lengoko tokitik

 

        Glu, glu, glu...

 

Umoria da gauzik onena

Nai gabeak ditu astutzen,

Uju ta aja asi gaitean

Euskal doñuak kantatutzen.

 

        Glu, glu, glu...

 

aurrekoa hurrengoa