www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Elhestaldiak
Emanuel Intxauspe
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa  

Hogei eta hirurgerren elhestaldia

 

        BASILIO. Badakizü zer heroxa egiten dian gatzak süian. Eta-arren pholbora ez-ta gatz baizik.

        ANTONIO. Haregatik gatza xuri da eta pholbora beltz.

        Nahi nüke jakin zereki egiten den pholbora.

        BASILIO. Erraitera nuakizü.

        Nitre-gatza lürrareki nahasirik gerthatzen da, eta lür hori bükhatatzen die.

        ANTONIO. Eta nula egiten da bükhata hori?

        BASILIO. Ezarten da lürra edo erhauxa zare batetan, ixurten zaio gaña hur herakia, eta hunek hurt-erazten dü eta bereki eramaiten nitre-gatza.

        Hur hau deitzen die bükhata, eta hoztü denian baratzen da zolan nitre-gatza.

        Zunbat ere gehiagotan heraki-erazi beitükeie hura, hanbatere haboro indar düke nitre-gatzak.

        Bena gehiago khostaren da, zeren heraki-aldikal hura berritü behar beitzaiko.

        Ez-ta düdarik, zeren bethi hertzez beitua nitria eta sü haboro behar beitü.

        Hartakoz ere nitria fiago eta baliua handiago dü.

        Nitriari ezarten zaio sofre iñhar bat zapharriala eta joiten da orhe egin dadin artio.

        Gero emaiten zaio inkhatz erhaux aphür bat eta joiten da berriz lüzaki.

        Azkenian igaraiten da bilhozko bahe batetan eta pholbora eginik da.

        Orai goguan hartüko düzü nula sor ditakian irurziriak, iñhaziak eta düründak.

        Alphoraeki igaiten da lürretik eta itxasotik gatz, sofre eta beste hanitx gaiza.

        Horik oro nahasten dira alkharreki eta sü hartzen die. Horra zer den irurziria; ez-ta ordian izitzeko egin ohi dütian itxesez.

        ANTONIO. Hori erran nahi da irurziri-zaparta bakhotxa kanu khaldü bat bezala dela.

        BASILIO. Hala da.

        Badakizü izotza ez-tela besterik hur gogortia baizik.

        Eta orobat dira txintxerra, elhürra eta gatza.

        ANTONIO. Haregatik, üdüri die batek bestiak ez-bezalako direla.

        BASILIO. Bai, beste zerbait gaizareki nahasirik direlakoz.

        ANTONIO. Eta lüikhara zer da? edo zertarik jiten da?

        BASILIO. Hori gaiza ezagütia da jakinez geroz lürra dela gatzez, sofrez eta beste holako gaizaz betherik.

        ANTONIO. Hori erran nahi da lüikhara lürpeko irurziriak egiten diala.

        BASILIO. Bai eta garmendiak ere. Garmendia deitzen da sü egoisten dian mendia.

        ANTONIO. Itxes handirik egin behar die lüikharek eta garmendiek.

        BASILIO. Hirien erauztera eta funditzerano.

        Lürpian igaraiten bada hura gatz den lekhütik, gazi elkhiten da üthürritik; sofratü, sofre artetik igaraiten bada, eta bero, sü den lekhütik igaraiten bada.

 

aurrekoa