www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Elhestaldiak
Emanuel Intxauspe
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bostgerren elhestaldia

 

        BASILIO. Gaizarik txipienetan ikhusten da hobekienik Jinkoaren handitarzüna. Badakizü arauz zer den lakhaxa. Ardüra jiten zaie haurrer erhi artetan.

        ANTONIO. Baitaere nigar gogotik eragiten gaxoer.

        BASILIO. Bere amek elkhi ohi deioe ekhitara orratz-moskoareki.

        ANTONIO. Eta begi honak behar dira ekhitara ere haren elkhiteko.

        BASILIO. Arren, den bezaiñ txipi izanik, badütü lakhaxak khorpitzaren zathi güziak. Badütü hortzak edo hortzen ordariak, haurrer nigar eragiten dianaz geroz; badütü urdaia, erxiak, sabela, bihotza, erraiak; behar dütü ere ükhen gibela, barhia eta gültzürrünak. Haren odolak behar dü ebili guriak bezala khorpitz güzia gainti.

        ANTONIO. Ez-tü hatik üdüri odolik badiala.

        BASILIO. Odola xuri dialakoz beste hanitz abereskak bezala.

        ANTONIO. Unxa diozü gaizarik txipienetan dela handienik Jinkoa.

        BASILIO. Badira abereskak lakhaxa beno ere orano tthipiagoak.

 

aurrekoa hurrengoa