www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Elhestaldiak
Emanuel Intxauspe
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hamabostgerren elhestaldia

 

        BASILIO. Zeren gañen elhe eginen dügü arraxaldi huntan?

        ANTONIO. Zük nahi düzünaren gañen.

        BASILIO. Erran deizüt lehen ere aberia gü bezaiñ minbera dela, nun ez-ten basatürik.

        Erranen deizüt orai eman behar zaiola janharia ahalaz egosirik.

        Hanitxez hobeki ehaiten dü, berheziki gatz iñhar bat emaiten bazaio.

        Badakizü zunbat maite dien gatza abere mota güziek.

        Nuizian behin iñhar baten emaitiak hanitx gaitzetarik begiratzen dütü.

        Damürik da gatza izan ohi dian bezaiñ khario.

        Hun handia egin lizakio haziendari egün oroz gatz iñhar batek; zeren emaiten beitü jateko mengua eta ehaitia hanitz lagüntzen beitü; bestalde lürren huntzeko ere ezinago hun da.

        Badakit janhariaren egostia eta gatz emaitia khario jiten direla; bena jakitia hun da, berere hazienda eritzen deneko.

        Ez-tü deusek emaiten irabazi gehiago aberiak beno.

        Hartakoz behar da jakin zer den harentako hun eta zer ez-ten.

        Erran deizüt eman behar zaiola jatera güti eta üsü. Xahütarzün handi bat galthatzen diala eta etzangia behar diala idor.

        Egon behar dü ahalaz ikhusteko bidian, zer hel ere, eta loxor delakoz.

        Bada abere mota hanitx.

        Badira milgorraxü direnak eta badira aragixü direnak.

        Badira behiak jaten diena oro eznetzen beitzaie.

        Orobat agitzen da hazienda ilhedünetan.

        Batek die ilhe huna eta aragi txarra, bestek aragi huna eta ilhe txarra.

        Badira üzkaldialat gizentzen direnak, eta hogei eta bost liberatako büztanak dütienak.

        Axuriak ükhen ohi dü aitaren ilhe mota eta amaren aragia.

        Errana da belharra txipi den lekhian hazienda xehe dela eta belharra handi den lekhian hazienda handi.

        Ikhusi behar da herri bakhotxeko zer abere mota sori den.

        Lekhü phatarretan eta baxadünetan ez-tauzka abere handiak; lekhü ordokietan aldiz hazienda handia hobe da xehia beno.

 

aurrekoa hurrengoa