www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Elhestaldiak
Emanuel Intxauspe
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zazpigerren elhestaldia

 

        ANTONIO. Nahi nüke zerbait jakin iñhürrien gañen.

        BASILIO. Bada iñhürri mota hanitz: batak bestiak beno txipiago. Negü güzia igaraiten die lotan.

        ANTONIO. Nolaz ez-tira hiltzen?

        BASILIO. Bere gizentarzünak iraiñerazten deie. Gaiza bera gerthatzen da sügeeki, marmoteki eta beste zonbait abereeki. Zonbat aldiz gihaur, eri girenian ez-kira egoiten hilabete osoak deus hartü gabe! Inhürrien artian batak dira arrak, bestiak emiak; bestiak ez ar eta ez eme. Arrak eta emiak dira hümen hazteko, eta bestiak laneko. Orobat gerthatzen da erleki. Abereska hegaldünak eta lüma gabiak sortzen eta hazten dira jinkolloak bezala.

        ANTONIO. Eta iñhürriak?

        BASILIO. Orobat.

        ANTONIO. Alabena iñhürriek eztie hegalik.

        BASILIO. Bai, badie sortzen direnian, bena gero khentzen dütie gibeleko bi zankuez. Badakizia behin beno gehiagotan etxiak egotxi dütiela? Ez egin erririk, erraitera nuakizü nula. Etxiak tellaz diren lekhietan asmatzen badie jatekorik barnen, huna zer egiten dien. Tellen arteko murtera phorrokatzen die barnen sartzeko. Jiten da gero aize buhada bat eta etxia lürreratzen dü. Badira abereskak bere arraultziak frütien gañen errüten dütienak. Haietarik jiten diren harrak sartzen zaitze barnen eta jaten dütie. Hau bera agitzen da zühaiñ ostuer, bihiari eta arroper.

        ANTONIO. Hartakoz dütügü ikhusten zühaiñen ostuak sariak bezalakotürik.

        BASILIO. Eta zer ogen eztie egiten ogi bihian?

        ANTONIO. Ogi athen gaiñen hegaltaz ikhusten diren eltxuen arraultzetarik sorthüko dira naski han harrak?

        BASILIO. Bai, eta sartzen dira ogi bihian frütian bezala. Badira ülliak zaldier eta beste aberer südürretik eta beste lekhietarik sartzen zaitzenak.

        ANTONIO. Eta barnen üzten deitze arraultziak?

        BASILIO. Bai, eta haietarik sortzen diren harrek zorabiatzen dütie askitan. Hazteria, hezkabia eta beste aski min eztira besterik harrak baizik.

        ANTONIO. Haregatik theiarzünetik jiten direla diozie.

        BASILIO. Bai, zikhinkerian sortzen direlakoz harrak. Hartakoz behar dira egün oroz xahatü begithartia eta eskiak. Behar da ere egün oroz iresi. Aberek emaiten deiküie xahütarzünaren exenplia. Ikhusiko düzü bethi bere bürien garbitzen ari direla.

        ANTONIO. Urdiak beren ez.

        BASILIO. Bai eta urdiak ere, eztüzü haien thegiari so egitia baizik. Han edükiten die bere etzangia zilharra beno xahiago. Jinkuak eman deie asmü hori, xahütarzüna osoki behar delakoz osagarriarentako.

 

aurrekoa hurrengoa