Hemeretzügerren elhestaldia
ANTONIO. Zuñ da laborariarentako abere motarik hobena?
BASILIO. Lekhü ordokietan abere handia eta mendixietan txipia.
Gañeran idi hunak izan behar dü handi eta lüze.
Behar dütü ükhen saihex ezürrak zabal, larria lodi eta ez aragiari josirik.
Zezenak behar dü bizkarra zabal, lephua lodi eta giltzak llabür.
Isterrak eta belhañak biribil, istartia ideki, bilhua llabür eta lodi, bena leiñ.
Büztana gora, lüze eta unxa bilhostatürik, adarrak lodi eta xuri.
Behiak izan behar dü handi, adarrak ükhen behar dütü zabal, belarra nasai eta sabela handi.
Adarrak behar dütü leiñ eta argi, herrapia xuri, handi eta ez aragixü.
Gañerakuan, behi hunak izan behar dü zezena üdüri.
Aberiaren erostian sori da ikhustia unxa hortzik eskaz dianez, ahült ez-tadin.
Behi beltzak txipi izan ohi dira eta ezne aphürrago emaiten die bestek beno.
Bena emaiten die bethi eta gogorrago dira laneko.
Behi xuriak handiago dira eta emaiten die ezne haboro, bena ez haiñ lüzaz.
Gorriak handiago dira orano eta ezne gehiago emaiten die, bena denbora gütiagoz.
Hartakoz hobe dira behi beltzak, ezne emaiten beitie lüzazago.
Bestalde, behi beltzak hüme-egiliago dira beste koloretako behiak beno.
Ez-ta behar behia estalerazi hirur urthiak bethe ez-tütieno.
Arramaiatzaren eta Üztarilaren artia da hortako thenorerik hobena behi bat baizik ez-tianarentako.
|